Mobiliteach uda eskolako programa prest daukagu!

Aste honetan, Bilbon, Mobiliteach Erasmus+ proiektuko bilera izan dugu. Proiektu honen helburua irakasleak trebatzea da, hauek, aldi berean, ikasleak nazioarteko ingurunetan lan egiteko hobeto prestatu ditzaten, mobilitate baten bidez edo nazioarteko lantaldetan interakzioan.

Ekaineko azken astean irakasleak trebatzeko lehenengo udako eskola Bolonian (Italia) izango da. Bost egun hauetan, prestakuntzak 3 alderdi nagusi izango ditu ardatz moduan:

          –  Kultura arteko komunikazioa

          –  Mugikortasun proiektuen kudeaketa

          – Prestakuntza nazioarteko enpresetan

Udako eskola honetan parte hartuko duten irakasle batzuk dagoeneko aukeratuta daude, adibidez, Rosa Nuñez, Nazioarteko harremanetarako arduraduna Zabalburu ikastetxean. Rosak Bilboko bilera honetan parte hartu du eta prestakuntza programa definitzeko oso baliagarriak izan diren aportazioak egin ditu. Mila esker Rosa!

MOBLITECAH

erasmus

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.