HETEL international. Aste honetan Alemanian!

   Lanbide Heziketa aukeratzen duten horien kalitatea, ibilbidea eta aukerak hobetzeko egiten dugun lanak, askotan munduko beste hainbat lekutara eramaten gaitu.  Aste honetan Alemanian izan gara EMPLOVET proiektuko lankideekin. Erasmus+ proiektu honen helburua LHko titulua duten pertsonenei lan bilaketa prozesuan lagunduko dieten materialak garatzea da.

   HETELen “Eskubide eta betebeharrak  lan munduan Europar ikuspegitik” modulua garatu dugu, lanean ditugun jarreren garrantzia azpimarratuz. KulturLifeko gure lankide alemaniarrak Kielen duten bulegoan daukagun bileran, bazkide guztien lana partekatuko dugu eta ekarpenak egin. Ondoren, dokumentu guztiak hainbat hizkuntzatara itzuliko direlarik (errumaniarra, gaztelera, mazedoniarra, turkiarra eta alemanera).

Datorren urtean material guztiak eskuragarri izango dituzue www.emplovet.eu web gunean. Hauek erabiltzera gonbidatzen zaitugu!

 

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.