HETEL proiektuen azokaren zazpigarren edizioa, abantean!

HETELen ezagutza partekatzearen garrantziaz jabetuta, proiektuen azokaren zazpigarren edizioa antolatu dugu. Ekimen hau beTEKu – berrikuntza teknologikoaren kudeaketa taldetik bideratuta dago.

Edizio honetan 9 ikastetxek (Zulaibar, Jesuitak Indautxu, Politeknika ikastegia Txorierri, La Salle Berrozpe, centro Somorrostro, Peñascal, Egibide, Goierri eskola eta Maristak Durango) IKT, fabrikazio mekanikoa, elektrizitatea eta elektronika, robotika, bioteknologia, energia eta automozioa arloetako eta zeharkako 18 berrikuntza proiektu aurkeztu dituzte (adibidez: 3D utilajeen inpresioa 4.0 industrian, Zibersegurtasun industriala, FabLab edo GarageLab proiektuak).

HETEL proiektuen azoka ikastetxeen arteko ezagutza eta, aldi berean, hauen arteko lankidetza eta elkartrukea sustatzeko antolatzen da. 

Ekitaldian 45 pertsona inguru izan dira eta balorazioa oso positiboa izan da.

berrikuntza proiektuan azoka 2020

 

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.