Simply INCLUDED Erasmus+ KA2 proiektuak Lanbide Heziketa ikasleak eta ikasle ohiak inplikatzea du helburutzat, hauek beraien Lanbide heziketarako eta lan merkaturako bidean bere istorioak parteka ditzaten, beste migratzaile batzuk gidatu eta inspiratzeko.
Proiektu honek migratzaileak Europan ahaldundu nahi ditu beraien istorioen bideoak partekatuz. Honetaz gain, Lanbide Heziketako irakasleentzat kit bat sortuko da, geletan hezkuntza inklusiboa errazteko. Aldi berean, irakasle talde batek aniztasunaren kudeaketari buruzko prestakuntza jasoko du Islandian, Europan arlo honetan ospe handia duen erakunde batengandik (Intercultural Iceland). Bukatzeko, proiektuaren baitan bideoak ekoiztuko dira proiektuko herrialde desberdinetan lana eskatzeko prozesua azaltzeko: Alemania, Turquía, España, Suecia eta Eslovenia.
Proiektu honetako kideak aldez aurretik, SIMPLE INCLUDED proiektuaren ernamuina izandako SIMPLE proiektuan elkarrekin aritu dira lanean. Oraingoan ere HETEL elkartekidea den Otxarkoaga eskolaren laguntza izango dugu proiektu honetan, beraiek arduratuko dira irakasleentzat egingo den kit horretaz. Ana eta Kepa proiektu honetan izatea zoragarria da!