HETEL eta BBK Lanbide Heziketako enplegugarritasun txostena aurkeztu du

Julen Elgeta HETELeko presidenteak eta Nora Sarasola BBK Gizarte ekintzako zuzendaria “2020-2021 HETEL ikastetxeetako heziketa-zikloetako laneratze” txostena aurkeztu dute gaur goizean, Lanbide Heziketako bi ikaslerekin batera. Txosten hori 2.500 telefono bidezko inkestaren bidez egin da, 2021eko ekainean ikasketak amaitu dituzten eta 19 familia profesionaletako kide diren HETELeko 25 ikastetxetako ikasleen artean.

Dokumentu horretan honakoak zehazten dira: Lanbide Heziketako ikasketak amaitu dituztenen enplegagarritasun-ehunekoa – aurreko urtekoa baino 6 puntu handiagoa dena-, Hziketa ziklo edo arloaren araberako datuak, LH dualaren garrantzia, neskek Lanbide Heziketa industrialean duten pisua, etab.

BBKren lankidetzari esker egin ahal izan den ikerketa da, eta iparrorratz bat da, ez soilik Euskadiko LHrako edo HETELerako, baizik eta ikastetxe bakoitzarentzat, etorkizunerako estrategia hedatzeko orduan.

Txosten osoa esteka honetan eskuratu dezakezu.https://hetel.eus/wp-content/uploads/2017/03/INFORME_SITUACION_LABORAL_2020-2021_PARA_RDP.pdf

inserción laboral Laneratzea LH

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.