SHARE proiektua abiarazteko jardunaldia

Eraldaketa digitala bizkortzean Telekomunikazio-sareak funtsezko tresna bihurtu dira, bai hezkuntzaren arloan, bai arlo profesionalean. Testuinguru horretan, HETEL eta Euskaltel Fundazioak bat egin dute SHARE proiektuan.

Lau HETEL ikastetxeetako Telekomunikazio- eta informatika-sistemetako (TIS) 40 ikasle (Zabalburu, Egibide, Somorrostro eta Politeknika ikastegia Txorierri), eta erronka bat hilabetez: taldeka lan egitea, beraien ikastetxeetan hainbat aplikazio-zerbitzariren instalazioa garatzeko, kokapen desberdinak dituen enpresa bat simulatuz. Hainbat egoitzatan kokatutako fikziozko enpresa baten sare korporatiboa garatuko dute, eta, horretarako, Euskaltelen laguntza eta esperientzia izango dute, telekomunikazio-operadore gisa.

SHARE proiektuaren edizio berri hau aurkezteko online ekitaldian, Julen Elgeta HETELeko presidentea, Aitor Ibarguen Elecnor enpresako langilea, sektorearen joeren gainean hitz egin duena, eta Juan Ignacio García eta Gorka López Somorrostroko ikasle ohiek beraien testigantzak eman dutenak. Amaitzeko, Eder Gomez Zabalburu Ikastetxeko irakasle eta SHARE proiektuaren koordinatzaileak proiektua aurkeztu die parte-hartzaileei.

HETELetik Euskaltel Fundazioaren lankidetza eskertzen dugu, eta ikasleak proiektuan aktiboki inplikatzera eta beste ikastetxe batzuetako ikasleekin aktiboki kolaboratzera animatzen ditugu. Abantean!

Share

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.