Ekitaldia apirilak 25ean izan zen, Baionan, eta bertan parte hartu zuten 55 eragileek, ikastetxe, kluster eta bestelako eragile sozioekonomikoak oro har, beraien esperientziak aurkeztu zituzten. Aurkezpenak profil profesionalen identifikazioaren, enpresen prestakuntza beharrizanen eta esparru honetako bestelako ekintza interesgarrien ingurukoak izan ziren. Jardunaldia Bihartean – mugaz haraindiko Ganbarak antolatu zuen.
HETELen aldetik Oteitza Lizeo Politeknikoa ikastetxeko Iñigo Arangurenek parte hartu zuen. Bertan, aeronautika sektoreko bi ekimen aurkeztu zituen. Alde batetik, HEGANekin lankidetzan Skills Hub for Aerospace Europar proiektuan prestakuntza beharrizanen inguruan garatutako inkesta, eta bestetik, Material Berezien Abiadura Handiko eta Errendimendu Altuko Mekanizazio Aurreratuko espezializazio ikastaroaren diseinuan eta martxan jartzean egindako lana, azaldu zituen.
Jardunaldiaren balorazioa oso ona izan da, ekimen interesgarriak ezagutzeko aukera eman duelako, batez ere aeronautikako sektorean.