e-MOTIVE PROIEKTUAREN METODOLOGIA PREST DAUKAGU!

        Maiatzaren 3 eta 4an Reggio-Emilian, Italian, e-MOTIVEproiektuko lankideekin bilera izan genuen. Bilera honetan, Emanuela Turrá ezagutu genuen, Mekatronikako goi mailako heziketa zikloko tutorea ITS Makerren. ITS Maker, La Salle Berrozpe eta Egibiderekin batera, Diseinuaproiektuaren nazioarteko bertsioan lan egingo duen Italiako ikastetxea da.

       Bilera honetan ikastetxe hauek erabiliko duten metodologia onartu zen: ikasleen aukeraketa prozesua, ebaluaketa irizpideak, lan kronograma edo urrutitiko komunikazioaren kudeaketa adibidez. Honetaz gain, bileran e-MOTIVE proiektuan parte hartuko duten Italiako eta Euskadiko irakasleak elkar ezagutzeko aukera izan zuten eta 2017ko lan plana adostu ahal izan zuten.

     Aukera handiak ikusten dizkio HETELek proiektu honi. Izan ere, lankidetza eta dinamika parte hartzaileetan oinarritutako metodologia berritzailea sustatzen duen Diseinua proiektua nazioartekotzea posible egingo baitu. Eta honekin batera beste proiektu berritzaile batzuk, fabrikazioa eta share adibidez, nazioartean zabaltzeko aukera irekiko du.

       Hurrengo erronka: Euskadiko ikasleak Reggio- Emiliara doaz beraien Italiako kideak ezagutzera. Ordurako irakasleek, enpresekin lankidetzan, erronka diseinatuta izango dute.

Informazio gehiago Twitterren! @E_motiveproject

 

 
 

 

 
 
 

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.