2016ko maiatzaren 10ean “Segurtasuna eta wifi sareak ikastetxeetan” gaiari buruzko praktika egokien jardunaldia ospatu genuen Egibide ikastetxean. Ekimen honetan, Egibideren esperientzia ezagutzeaz gain, arlo honetan aitzindariak diren enpresak gure ikastetxeetan ezarri daitezkeen berrikuntzak azaldu zituzten. Enpresa hauek Aruba Networks, PloAlto Networks eta Nextel IT aholkularitza izan ziren.
HETEL ikastetxeak ikasgeletan pedagogia berritzaileak ezartzeko aukera ematen duten teknologia berrien ezarpenean aitzindari izan ditugu beti.