Irungo La Salleko irakasleak Milanen izan dira

Irungo La Salleko irakasleak Milanen izan gara ITS Angelo Rizzoli institutua bisitatzen, ezagutzen eta aurrerantzeko elkarlan posibleak aztertzeko. Bertako irakasleak oso modu goxoan eta giro onean hartu gaituzte.

Institututik Irideos empresa bisitatzeko aukera eskeini digute non eraldaketa digitalean hainbat enpresa laguntzen duten eta cloud, data center eta fibra zerbitzua eskeintzen duten Italian zehar. Bertan lanbide heziketako ikasleak enpresetan egiten dituzten praktikak, lana eta esperientziari buruz eta enpresei eta ikasleei irekitzen zaizkien aukerei buruz hitz egin genuen.

Azkenik ere Irungo La Salleko ikasle den Unai Velascorekin egon ginen. Bera Kolzer enpresan egiten ari da bere praktikak Erasmus programaren barruan, automatizazio eta robotika industrialeko zikloari bukaera emateko. Bere esperientzia eta bizipenak komentatzen pasa genuen tarte bat.

Eskerrik asko Elena Failla emandako harrera goxoagatik eta Liliana Marrochiri ere eskeinitako denboragatik.

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.