Aurreko astean La Salle Berrozpe eta Goierri Eskolako irakasle talde bat, Albeda (Rotterdam) eta Roc Van Amsterdam (Amsterdam) Lanbide Heziketa ikastetxeak bisitatzen izan zen, HETEL erasmus plus beka bati esker. Albedan (Rotterdam) administrazio eta finantzei dagokien zikloen antolaketa eta egituraketa ezagutzeko, zikloaren jarraipena egiteko modua ikusi, eta teknologia berriak erabiltzeko modua ere ikusteko aukera izan zuten. Roc Van Amsterdan-en berriz, lanbide heziketan errealitate birtualak duen aplikagarritasuna eta digitalizazioaren erabilera ezberdinak ezagutzeko aukera izan zuten. Bisitaren helburua, alde batetik lanbide heziketan teknologia berriak eta, batez ere, errealitate birtualak ematen dituen aukerak ezagutzea eta bestetik, eskolen arteko lankidetzak finkatzea izan da.
