INTENT proiektua Erasmus+ Programak finantzatzen du eta Alemaniako Norte-Westfalia eskualdeko Lanbide Heziketa Sailak koordinatzen du. HETELek proiektu honetako bazkide gisa parte hartzen du.
Proiektuaren helburua lanbide-heziketaren ikuspegi integrala eraikitzea da, Lanbide Heziketako zikloen arteko diziplinarteko lankidetza sustatuz, 4.0 antolaketa-ereduen ildotik; izan ere, balio-kateak egitura interkonektatua du, malguagoa eta eskaerari erantzuteko aldi askoz laburragoak dituena.
5 egunetan zehar, Italiako, Alemaniako, Txekiar Errepublikako, Portugalgo eta Euskadiko irakasle talde batek diziplinarteko materialak nola garatu daitezkeen ikasi du, proiektuaren esparruan jada egin diren materialetan oinarrituta.
HETELetik, gure ikastetxeetako 3 irakaslek parte hartu dute prestakuntzan: Antonio Pinillos (Sopeña Bilbao), Maider Lizarralde (La Salle Berrozpe) eta Asier Merino (Zulaibar).