Europar Batasun osoan, lanbide-heziketako ikasleen % 3-5ek baino ez dute Erasmus+ beka jasotzeko aukera atzerrian ikasteko edo praktikak egiteko. Horrek galdera hau egitera garamatza: zer gertatzen da LHko ikasleen gainerakoekin, hau da, gehiengoarekin? Erantzuna da ez dutela aukerarik nazioarteko eskumenak garatzeko.
Lanbide Heziketako ikastetxeen helburua ikasle guztientzat hezkuntza integrala eskaintzea denez, herritartasun eta mundu global batentzako gaitasunak barne hartzen dituena, Erasmus+ Programak kofinantzatutako «Build@Home» proiektuko bazkideok irakasleentzako tresnak eta baliabideak sortzeko lanean ari gara, gaitasun horiek LHko zikloetako ohiko curriculumaren parte izan daitezen.
Joan den astean, HETEL Internationalek eta Zulaibar Arratiako Lanbide Ikastegiko irakasle batek Danimarkan egin zen proiektuaren bileran parte hartu zuten, nazioartekotzeko gaitasunak eta horiek zikloetan garatzeko moduak zehazten eta hautatzen lan egiteko. Datozen hilabeteetan, lan honekin jarraituko dugu. Ez galdu gure aurrerapena HETELen web orrialdea eta gure sare sozialak jarraituz!