![]() |
IZAERA
– Ortesien, kanpoko protesien eta laguntza produktuen diseinua, erabitzailearen ezaugarri anatomikofuntzionalei, psikologikoei eta sozialei egokitua, medikuaren preskripzioa kontuan hartuz.
– Ekipoak eta materialak prestatzea agindu teknikoak eta mantenimendu planak jarraituz.
– Produktu ortoprotesikoak eta laguntza produktuak lantzea, laneko prozedura normalizatuak jarraituz eta abildadez ekipoak, lanabesak eta tresnak erabiliz.
– Erabiltzailearen beharren balorazioa egin ondoren produktu ortoprotesikoak eta laguntza produktuak adaptatzea.
– Produktu ortoprotesikoen eta laguntza produktuen elementu ezberdinak egiaztatzea, akatsak aurkituz eta zuzentze neurriak identifikatuz.
– Ortesiak, protesiak eta ortoprotesiak noizbehinka aztertu eta bere erabilera egokia egiaztatu, erabiltzailearen eta preskriptorearen asebetetzea lortzeko.
– Erabiltzaileei psikologikoki laguntzea, beraien ezaugarri psikosozialei egokitutako laguntza eta komunikazio teknikak ezarriz.
PRESTAKUNTZA-PLANA
1 Moduloa Industria Teknologia ortoprotesira aplikatua
2 Moduloa Anatomiaren diseinua eta moldekatzea
3 Moduloa Aurrefabrikatutako ortesien egokitzea
4 Moduloa Neurrira egindako produktu ortesikoen fabrikazioa eta egokitzea
5 Moduloa Kanpoko protesien fabrikazioa eta egokitzea
6 Moduloa Laguntza produktuen egokitzea
7 Moduloa Biomekanika eta patologia aplikatua
8 Moduloa Arreta psikosoziala
9 Moduloa Anatomofisiologia eta oinarrizko patologiak
10 Moduloa Ortoprotesi eta laguntza produktuen proiektua
11 Moduloa Ingeles Teknikoa
12 Moduloa Laneko prestakuntza eta orientabidea
13 Moduloa Enpresa eta ekimen sortzailea
14 Moduloa Lantokiko Prestakuntza
LORTUTAKO GAITASUNAK
– Ortoprotesien preskripzio dokumentuak ezagutzea, beraien edukina interpretatuz, ortesiak, kanpoko protesiak eta laguntzako produktuak definitu, diseinatu eta egokitzeko.
– Parametro antropometrikoak aukeratzea, balio ezberdinak kuantifikatuz produktu ortoprotesikoak definitu eta diseinatzeko.
– Produktuaren fabrikazio eta egokitzean esku hartzen duten aldagaiak identifikatzea, ortesien, kanpoko protesien eta laguntza produktuen fabrikazio eta egokitzearekin erlazionatuz.
– Informatika programen ezaugarriak ezagutzea, ortesien, kanpoko protesien eta laguntza produktuen diseinu eta fabrikaziorako aplikazioekin erlazionatuz.
– Produktu ortoprotesikoen eta laguntza produktuen fabrikazio prozedura aztertzea kalitate kudeaketaren sistema baten arabera, beharrezkoak diren ekipamenduak, lanabesak eta tresnak identifikatuz eta erabiliz.
– Erabiltzailearen ezaugarri anatomikoak, biomekanikoak eta patologikoak ezagutzea, azterketen emaitzak aztertuz.
– Ortesien, protesien, ortoprotesien eta laguntza produktuen anomaliak identifikatzea, emaitza terapeutikoak noizbehinka errebisatzeko, euren egoera, futzionamendua eta desbideratzeak aztertuz. Beharrezkoak diren neurriak hartzea. Araudiaren arabera kontrako intzidenteak jaso, aztertu eta jakinaraztea.
ZIKLOAREN IRTENBIDEAK
Lan eremua: Ortoprotesikan goi mailako teknikaria/Ortopedika teknikaria. Laguntza produktuetan teknikariaInguruaren egokitzean eta erabilerraztasun teknikariaProduktu ortoprotesikoen egokitze/distribuzio saltokien arduradun teknikoa. Produktu ortoprotesikoen eta laguntza produktuen seireko fabrikazioaren arduradun teknikoa. Produkto ortoprotesikoen eta laguntza produktuen neurrirako fabrikazioaren arduradun teknikoa. Ospitaletarako ortopedia tailerreko arduradun teknikoa. Osasun bisitari/promotorea. Sekore honetako produktu eta zerbitzuen aholkularia.
Goi mailako beste ikasketetara: Goi Mailako beste Lanbide Heziketako ziklo bat araudiaren arabera moduloen arteko baliokidetzeak ezartzeko aukerarekin. Unibertsitate ikasketetara sarbidea: Erizaintzan Gradua, Fisioterapian Gradua. Biologian Gradua. Biokimika eta Biologia Molekularrean Gradua. Biotecnologian Gradua.
IKASTETXEAK
• GOI MAILA