Mobiliteach Summer School mugikortasunaren alorreko uda eskola sortzea helburu duen Erasmus+ proiektua da, bertan arlo horri lotutako atal ezberdinak lantzeko: kultura aniztasunean prestakuntza, administrazio kudeaketa eta lanpostuko ikaskuntza atzerrian.
Proiektuaren lehenengo urtean, Mobiliteach Summer School uda eskolaren lehenengo edizioa eman ahal izateko, Italia, Belgika, Eslovenia, Portugal eta Euskadiko bazkideak, programa bat diseinatu eta hau emateko materialak garatu ditugu. Lehen edizio hau Bolonian (Italia) egin zen ekainaren 25etik 29ra bitartean.
Lehenengo esperientzia honetan 25 partaide izan ziren eta herrialde horietako 9 irakasle. Astean zehar prestakuntza ekintzaz gain, enpresa eta erakunde ezberdinak bisitatu ziren.
HETELetik 3 irakasle izan ziren partaide Boloniako uda eskola honetan, eta beraien iritziak jaso ditugu:
“Niretzako esperientzia hau ikasteko modu ezberdin bat izan da, nazioarteko testuinguru batetan egiteak duen balore erantsiarekin” (Rosa Nuñez, Zabalburu Ikastetxeko irakaslea).
“Udako eskolak irakasle moduan nire motibazioa handitzea ekarri du, eta kulturarteko trebetasunak garatzea” (María Pando, Indautxuko Kimika Eskolako irakaslea).
“Udako eskolatik nire ikasleekin erabiliko ditudan tresnak ekarri ditut eta kontaktu interesgarriak ere, ikasleak atzerrian lan praktikak egin ditzaten” (Lorea Garitagoitia, Goierri Eskola).
Udako lehen eskola honetan irakaslea izan den Tamara Rodriguezek, HETELen nazioarteko proiektuen arduradunak, azpimarratu du “partaideen jarrera positiboa eta partehartzea ekintza guztietan”.
Hurrengo uda eskola Bordelen (Frantzia) izango da. Proiektuaren web gunean programa eta argazki batzuk eskuragarri dituzue: https://mobiliteach.net/