Lau HETEL ikastetxek Grezian jaso dute Europar proiektuen diseinuan prestakuntza

HETEL ikastetxeetako 4 nazioarteko arduradunek, Mentxu Sotok (UGLE), Rosa Nuñezek (Zabalburu), Isabel Mujikak (La Salle Berrozpe) eta Joseba Ramosek (Goierri Eskola), erasmus+ KA2 Europar proiektuen Diseinu eta eskarian prestakuntza jaso dute Atenasen.

Prestakuntza IDEC aholkularitzak Piraeusen dituen instalazioetan izan da ekainak 19 eta 21a bitartean. Hiru egun hauetan asko ikasteko aukera izan dugu, izan ere, KA202 proiektu baten zirriborro bat idaztera iritsi gara.

Natassa Kazantzidou eskertzea geratzen zaigu soilik, eskainitako denboragatik eta bere jakintza helarazteko duen gaitasunagatik.

Prestakuntzaren balorazioa oso positiboa izan da. HETEL ere eskertu behar dugu, eta baita gure ikastetxeak ekintza honetan parte hartzea ahalbidetzeagatik.

Efjaristó

Mentxu, Rosa, Ixa eta Joseba

GRECIA copia

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.