Atzerrian praktikak egin nahi badituzu Global Training beketan izena eman dezakezu!

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, atzerrian praktikak egiteko “Global Training” izeneko beka-programa jarri du martxan. Programa horren bidez, EAEko gazteak atzerrira irtetea ahalbidetzen da.

HETEL – Heziketa Teknikoko Elkarteak, ConfebaskekTxorierri politeknika ikastegia eta Adegik, 60 Global Training beka kudeatuko dituzte aurten, Goi mailako Lanbide Heziketako eta Unibertsitateko tituludunei zuzenduak. Beken iraupena 6 hilabetekoa izango da eta dotazio ekonomikoa 1.400€-koa izango da hilabetero. Aukeratutako bekadunak azaroan joango dira Alemania, Belgika, Brasil, Txile, ABE, Frantzia, Grezia, Herbehereak, Hungaria, India, Indonesia, Irlanda, Israel, Mexiko, Panama, Polonia, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errumania, Hego Amerika eta Sri Lanka…edo bestelako herrialdeetara

Global Training beketan izena emateko epea uztailak 16ra arte irekita egongo da (goizeko 12:00ak arte!) … Eman orain zure izena!

Informazio gehiago: http://www.global-go.net

IMG 20170612 WA0020

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.