HETELeko irakasleak Galesen, zibersegurtasuneko berrikuntza-poloa bisitatzen

HETELeko irakasle eta IKT arduradunen ordezkaritza bat, Cybasque klusterreko (Gaia taldea) eta Basque Cybersecurity Centerreko ordezkariekin batera, Cardiffera (Gales) joan gara erasmus plus beka batekin, bertako ikastetxeek, erakundeek eta enpresa espezializatuek osatzen duten zibersegurtasun ekosistema ezagutzeko. Bisitan eskualdeko gobernuko ordezkariekin, Cardiffeko unibertsitateko ordezkariekin eta Thales eta Purecyber enpresetako arduradunekin bildu dira. Gainera, Airbusek eta Cardiffeko Unibertsitateak zibersegurtasun sozioteknikoaren bikaintasunari buruzko elkartean egindako merkaturatze-ekitaldi batera joateko aukera izan dute.

Gaur egun, Gales segurtasun informatikoaren arloko berrikuntza-gune garrantzitsuenetakotzat jotzen da. Alde horretatik, sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza nabarmendu behar da, baita sektoreko enpresen eta erakunde akademikoen arteko hurbiltasuna ere; horrela, industriaren premien arabera prestatutako profesionalak ziurtatuko dira, Galesen sektore hori haziaraziko dutenak. Abantean!

gales ICT erasmus

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.