In-Di proiektuaren bilera Bilbon

In-Di Eramus+ KA2 proiektua da, eta hainbat ikuspegitatik lantzen du nola lagundu ikasleen ongizatea lanbide-heziketako ikastetxeetan, ikaskuntzarekin konprometituta eta motibatuta egon daitezen.

Maiatzetik irailaren erdialdera arte, proiektuko bazkideok hainbat mailatako Lanbide Heziketako ia 1.000 ikasleren informazioa bildu dugu (baina gehienbat 3. mailakoa, erdi-mailakoa), eskolan gaur egun duten ongizatearen ideia bat izateko, etxeko eta aurreko eskoletako egoerek nola eragin diezaieketen jakiteko, eta une honetan bertaratzen diren eskoletan zer estimatzen eta faltan sentitzen duten jakiteko. Herrialdeen artean (Alemania, Frantzia, Italia, Txekiar Errepublika, Letonia eta Euskadi) ezberdintasun batzuk badaude ere, hauek dira haien ongizaterako giltzarri nagusiak: azterketen eta zereginen egutegia, irakasleen eginkizuna eta gelako giroa. Egoera hobetzeko iradokizunak honako hauek dira: irakasle enpatikoagoak eta eskuragarriagoak, azterketen egutegi zentzudunagoa eta lantaldeak prestatzeko, denboraren kudeaketarako edo kudeaketa emozionalerako tailerrak.

HETELen kasuan, proiektuan parte hartu duen eskola Bilboko Ángeles Custodios ikastetxea izan da. Bertan, oinarrizko LHko ikasleek hartu zuten parte, eta aurkezpen bikaina egin zuten ikasgelan egiten dutenari buruz, eta bazkari goxoa eskaini zieten bileran parte hartu zutenei. Harrera zoragarri honek lagundu zuen gure bilera arrakastatsua izan zedin!

Hurrengoan Letonian elkartuko gara Lanbide Heziketako sistema bakoitzaren indarguneak trukatzeko, ikasleei laguntzeko eta herrialde bakoitzean ezarri beharreko ekintza posibleak identifikatzeko, gure ikasleei ahalik eta hobekien laguntzen jarraitzeko.

Indi SSZZ erasmus plus

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.