Instalazio elektrotekniko eta mekanikoak

HETEL ELECTRICIDAD

electricidadyelectronica2  Instalazio elektrotekniko eta mekanikoak

persona

IZAERA

– Erdi- eta behe-tentsioko energia elektrikoa banatzeko ekipoak eta instalazioak mantendu elektrikoa
– Eraikinen inguruan instalazio bereziak eraiki eta mantendu
– Ekipo eta instalazio elektrotekniko automatizatuak eraiki eta mantendu
– Makina elektriko estatikoak eta birakariak eraiki, mantendu eta haiekin probak egin

plan de formacion

PRESTAKUNTZA-PLANA

– Fabrikazioko oinarrizko eragiketak.
– Soldadura eta metal-arotzeria.
– Aluminio eta PVCko arotzeria.
– Instalazio elektrikoak eta domotikoak.
– Telekomunikazioetako instalazioak.
– Zientzia aplikatuak I.
– Zientzia aplikatuak II.
– Komunikazioa eta gizartea I.
– Komunikazioa eta gizartea II.
– Laneko prestakuntza eta orientabidea
– Lantokiko prestakuntza.
– Tutoretza eta orientabidea I.
– Tutoretza eta orientabidea II.

competencias adquiridas

LORTUTAKO GAITASUNAK

– Eraikinetan behe-tentsioko instalazio elektrikoen, instalazio domotikoen eta telekomunikazio-instalazioen muntaketa edo mantentze-lanak egin ahal izateko materialak eta erremintak pilatzeko.
– Kanalizazioak eta hodiak kalitate- eta segurtasun-baldintzetan eta ezarritako prozedurari jarraiki muntatzeko.
– Eraikinetako behe-tentsioko instalazio elektrikoetan eta instalazio domotikoetan kableak jartzeko, teknika eta prozedura normalizatuak aplikatuta.
– Instalazio elektroteknikoetako tresneria eta beste elementu osagarri batzuk kalitate- eta segurtasun-baldintzetan eta ezarritako prozedurari jarraiki finkatzeko.
– Instalazioen oinarrizko proba eta egiaztapen funtzionalak zein arauzkoak egiteko, tresna egokiak eta ezarritako prozedura erabilita.
– Lanpostua, erremintak, makineria osagarria eta mekanizatzeko eta muntatzeko tresneria instalaziorako eta mantentze-lanetarako prestatzeko.
– Material metalikoetan eta ez-metalikoetan lotura finkoak eta desmuntagarriak egiteko, segurtasun-, funtzionaltasun- eta ekonomia-irizpideei jarraiki.
– Elementu metalikoak eta ez-metalikoak erreminta eramangarrien bidez muntatzeko eta doitzeko, zati mugikorren doikuntzak, galgaketa edo lerradura lortuta.
– Makinak, tresneria, lanabesak eta instalazioak mantentzeko lanak egiteko, eta, horretarako, haiek erabiltzeko eta kontserbatzeko eskuliburuetan ezarritako prozedurak betetzeko.
– Bere ingurune fisiko, sozial, pertsonal eta produktiboarekin zerikusia duten iragartzeko moduko arazoak konpontzeko, eta, horretarako, arrazoibide zientifikoa eta zientzia aplikatuek eta gizarte-zientziek emandako elementuak erabiltzeko.
– Garapen pertsonala eta soziala ahalbidetuko duten eguneroko hainbat testuingurutan modu osasungarrian jokatzeko, eta, horretarako, giza osasunerako ohitura eta eragin positiboak analizatzeko.

salidas

ZIKLOAREN IRTENBIDEAK

Lan-eremua: Profesional honek besteren kontura egiten du lan produktu mekanikoak eta elektromekanikoak fabrikatu eta muntatzen dituzten eta eraikin, etxebizitza, bulego, lokal komertzial eta industrialetako instalazio elektroteknikoak muntatu eta mantentzen dituzten enpresa handi, ertain eta txikietan, goi-mailako tituludun batek gainbegiratuta. Behe-tentsioko erregelamendu elektroteknikoak eta telekomunikazio-azpiegitura komunei buruzko araudiak arautzen dute jarduera.

Goi-mailako ikasketak: Erdi-mailako heziketa-ziklo bat. Titulu honek lehentasuna izango du honako lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietarako onartua izateko: Elektrizitatea eta Elektronika; Informatika eta Komunikazioak; Fabrikazio Mekanikoa; Instalatze eta Mantentze Lanak; Energia eta Ura; Erauzpen Industriak; Itsasoa eta Arrantza; Kimika; Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze Lanak; Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa; eta Eraikuntza eta Obra Zibila.

centros

IKASTETXEAK

Egibide
Zulaibar

• OINARRIZKO MAILAKO L.H.

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.