![]() |
IZAERA
– Eskuzko lanetarako gaitasun aparta
– Planoak erabiltzeko eta interpretatzeko espazio ikuspegia eta trebetasuna
– Taldean lan egiteko gaitasuna
– Teknologi prozesu zailak ikasteko erraztasuna eta teknologia hori instalazio jakinetan aplikatzeko erraztasuna.
PRESTAKUNTZA-PLANA
1 Modulua Sistema elektrikoak eta automatikoak
2 Modulua Ekipamendu eta instalazio termikoak
3 Modulua Instalazioak muntatzeko prozesuak
4 Modulua Instalazioen irudikapen grafikoa
5 Modulua Energia berriztagarriak eta eraginkortasun energetikoa
6 Modulua Muntaiaren, kalitatearen eta mantentzearen kudeaketa
7 Modulua Instalazio termikoen eta fluidodunen konfigurazioa
8 Modulua Hozteko eta girotzeko instalazioak mantentzea
9 Modulua Bero- eta fluido-instalazioak mantentzea
10 Modulua Instalazio termikoak eta fluidodunak mantentzeko proiektua
11 Modulua Ingeles teknikoa
12 Modulua Laneko prestakuntza eta orientabidea
13 Modulua Enpresa eta ekimen sortzailea
14 Modulua Lantokiko prestakuntza
LORTUTAKO GAITASUNAK
– Ekipamenduaren edo instalazioaren sintomak eta historikoa abiapuntu izanik, matxurak edo disfuntzioak diagnostikatzeko eta kokatzeko.
– Instalazioa abian jartzeko, parametroak neurtuz eta probak eta doikuntzak eginez.
– Instalazioaren funtzionamendu-parametroak kontrolatzeko eta erregulazio eta kontroleko sistema automatikoak programatzeko.
– Dagozkien ekipamenduak eta elementuak hautatzeko proiekturik behar ez duten instalazioak osatzeko.
– Instalazioak muntatu eta mantentzeko lanak programatzean beharrezkoak diren datuak lortzeko.
– Jarduteko eragiketa-prozesuak eta mantentze-programak lantzeko.
– Ekipamenduen, elementuen eta eskulanaren kostuak kalkulatzeko, eta, hala, horiek muntatu edo mantentzearen aurrekontua lantzeko.
– Ekipamendua, makinak eta instalazioak muntatzeko eta mantentzeko prozesuak planifikatzeko, gauzatzeko eta gainbegiratzeko.
– Instalazioak mantentzeko gutxieneko ordezko piezak ezartzeko.
ZIKLOAREN IRTENBIDEAK
Lan eremua: Instalazio termikoak eta fluidodunak mantentzeko prozesuak planifikatzea eta programatzea. Fluidoak banatzeko sareen eta sistemen muntatzaileen talde-burua. Mantentzaile-burua. Industria-hotzeko teknikaria. Frigorista. Girotzeko eta aireztatzeko/erauzteko teknikaria. Fluidoak banatzeko sareetako eta sistemetako teknikaria. Hotz-instalazioetako teknikaria. Berokuntzako eta ur bero sanitarioko instalazioen instalatzailea. Berokuntzako eta ur bero sanitarioko instalazioen mantentzailea. Produkziorako instalazio osagarriak mantentzeko teknikaria. Instalazio termikoen muntaiaren ikuskatzailea. Bero-instalazioak mantentzeko taldeko burua.
IKASTETXEAK
• GOI MAILA