Skip to main content

HETEL

Nazioarteko gaitasunak lanbide heziketan integratzen ikasten

Aste honetan, Erasmus+ programari esker diruz lagundutako Build@Home proiektuan sortutako hezkuntza-baliabideak ezagutzeko aukera izan dugu Helsinkin. Sortutako baliabideen helburua nazioartekotzea lanbide heziketan txertatzea da. www.buildathome.online atariaren bidez, hainbat tresna aurkitu ditugu, ikastetxeetan nazioartekotzeari buruzko hausnarketa estrategikoa sustatzera bideratutakoak, hala nola ikastetxeetako pertsona guztiak (ikasleak barne) inplikatzeko beste praktika batzuk edo gure nazioartekotze-jarduerak etxetik ezartzeko beste batzuk. Danimarka, Finlandia, Holanda, Italia eta Euskadiko irakasleen parte-hartzeari esker, HETELeko taldea inspiratuta eta oso motibatuta itzuli da gure ikastetxeetako ikasle guztientzako nazioartekotzea errealitate bihurtzeko.

Italiako irakasleentzako prestakuntza berrikuntza metodologikoan

Joan den astean, HETELek eta Egibidek Montesilvanoko (Pescara) Emilio Alessandrini Italiako Istituto eskolako 8 irakasle hartu zituzten, elkarlanean ikasteko eta gaitasunetan oinarritutako ebaluazioa egiteko metodologietan prestatzeko. HETELek eta Egibidek elkarrekin prestatutako programak ikasgelako giro ona eraikitzeko, ikuspegi positiboko pedagogia ezartzeko eta ikasleen autoestimua eta motibazioa sustatzeko hainbat teknikari buruzko prestakuntza jaso zuen. Grazie per اvostra bisita! Abantean!