HETEL

Lanbide Heziketa hurbiltzen dizugu FP gertutik ekimenaren bitartez

HETELek Lanbide Heziketa industrial eta teknologikoan emakume kopurua igotzeko konpromisoa bere gain hartu du, hau dela eta, erreferenteen gaia lantzen ari gara. #LHaitzindariak ekimenean egin genuen moduan, gazteei erreferenteak eskaintzeko helburuarekin, FP gertutik proiektua abian jarri dugu bbk fundazioaren laguntzarekin. Konkretuki, Itxasok, Politeknika ikastegia Txorierriko ikasleak, Telekomunikazio eta informatika Sistemetako heziketa zikloan ikasitakoa deskribatzen du. Bideoa esteka honetan eskuragarri daukazue: https://youtu.be/7tmA5V6qIH8 Bigarren bideoan, Nataliak, Salesianos Deustoko ikasleak, Mantenimendu elektronikan ikasitakoa gerturatzen digu. Bideoa esteka honetan daukazue ikusgai: https://youtu.be/TzBK66XRIsw Abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Goierri eskolako ikasle talde batek #LHaitzindariak bideo lehiaketa irabazi du

HETELek, bbk fundazioaren laguntzarekin, abenduan #LHaitzindariak bideo lehiaketa martxan jarri zuen. Lehiaketa honen helburua, DBH eta batxilergoko ikasleen artean Lanbide Heziketa teknologikoan eta industrialean dagoen emakume eskasiari buruzko gogoeta sustatzea da, aurreko urtean, #LH aitzindariak ekimenean – bbk eta Euskaltel fundazioen laguntzarekin- garatutako materialez baliatuz (https://hetel.eus/index.php/eu/aitzindariakfp . Mila esker bideoak bidali diguzuen ikasle guztiei! Azkenik, Goierriko Ainhoa, Jon, Aroa eta Mara zoriondu nahiko genituzke beraien bideoa irabazlea izan delako. Zorionak ekipo!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELek “Lanbide Heziketa pertsonalki eta profesionalki aurrera egiteko aukera gisa” webinarra aurkeztu du

HETELek orientatzaileei, gazteei eta familiei zuzendutako webinarra aurkezten dizu. Bertan, 2020-2021 ikasturterako Euskadiko Lanbide Heziketaren berezitasunak azaltzen dira. Eskaintzen diren informazioen artean, honako hauek daude: heziketa-zikloa ezberdinak, sistema duala, Lanbide Heziketaren laneratzea, lantokiko prestakuntza, nazioartekotzea eta beste batzuk. Julen Elgeta, HETELeko presidentea, izango da hizlaria eta Euskadiko lanbide Heziketa sistema eta HETEL abantean zentroak pixka bat gehiago ezagutzeko behar duzun guztiaren errepasoa egingo du. Webinarra esteka honetan daukazu: https://hetel.eus/index.php/eu/hetel-lh-info . Ez galdu! Honetaz gain, prestakuntza-eskaintzaren web-atala eguneratu dugu, prestakuntza-zikloaen ezagutza errazteko. Orain erraz eta argi ikus dezakezu zer eduki dituzten heziketa-zikloek, zer gaitasun eskuratzen diren, zer lanpostu edo zer baliozkotze izan zenitzakeen. Informazio gehiago: https://hetel.eus/index.php/eu/prestakuntza

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETEL ikastetxeek 3D inprimagailuak osasun-sistemaren zerbitzura jarri dituzte

Salbuespenezko egoeran gaude, eta gizarte osoaren inplikazioa ezinbestekoa da honi aurre egiteko. Egoera bestelakoa bada ere, HETELen eta bere zentroen balioak berdinak dira, abantean gara, solidarioak, gizartearekin inplikatuak, eta TNIKArekin eta Euskadiko LHko beste ikastetxe batzuekin elkarlanean, HETELeko 15 ikastetxek (Somorrostro, Egibide, Lea Artibai ikastetxea, Zulaibar, Jesuitak Indautxu, Maristak Durango, Zabálburu ikastetxea, Salesianos Deusto, San Viator, Politeknika ikastegiaTxorierri, UGLE, La Salle Berrozpe, Oteitza Lizeo Politeknikoa, Goierri eta Irungo La Salle) 3D inprimagailuak osasun-sistemaren zerbitzura jarri dituzte. Ikastetxe horietan Osakidetzako langileak babesteko biserak egiten hasiak dira, Osakidetzaren eta Tknikaren artean adostutako prototipoei jarraituz. Abantean! Elkarlana! Denon artean lortuko dugu!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Diseinua International proiektuari bukaera eman diogu Holandan

Aste honetan La Salle Berrozpe, Deustuko Salestarrak, Egibide, Somorrostro eta Zulaibar Arratiako Lanbide Ikastegia HETEL ikastetxeetako ikasle eta irakasleak Holandan izan dira. Azken 2 hilabeteetan HETEL ikastetxeetako ikasleek ROC Da Vinci Holandako Lanbide Heziketako ikasleekin batera diseinatu dituzten proiektuen aurkezpenak egitera joan dira. Aurten ikasleek harizpi injekziozko makina bat diseinatu dute, nazioarteko lantaldeetan arituz (Holanda – Euskadi), eta Holandan proiektuen aurkezpenak egin dituzte ingelesez 60 pertsonen aurrean (ikasle, irakasle eta enpresetako kideak), egindako lanari buruzko galdera tekniko guztiei erantzunez. Aurkezpenak bukatzean 4 proiektu onenen rankinga egin dute, aurkezpena, planoen kalitatea eta fabrikatzeko erraztasuna irizpideak kontuan izanda. Esperientzia hau bbk eta Vital Fundazioei esker burutu ahal izan dugu. Orokorrean oso aberasgarria izan da ikasle eta irakasleentzat, alderdi teknikoaren aldetik eta batez ere, garapen pertsonalari dagokionez. Duela 4 ikasturte habian jarritako esperientzia honekin jarraitu ahal izateak asko pozten gaitu eta gure ikasleei aukera hau ematen jarraitu nahiko genuke!!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

BBS II Gifhorn Europaschule Zentrora bisita

Fabrikazio mekanikoko eta diseinuko zikloetako gure irakaslea, Asier Elejoste, Alemaniako Gifhorn Lanbide Heziketa eskolara egindako bisita batetik itzuli berri da. Bertara gonbidatu dute La Salle Berrozpen material berrien lanketa eta mekanizazioari buruz egindako esperientziei buruzko hitzaldiak emateko; zehazki, banbua material estruktural gisa erabiltzeari buruz, lehiaketa-bizikleten banbuko diseinua eta fabrikazioa lagin gisa erabiliz. Era berean, Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan egiten dituen beste proiektu batzuetako esperientziak partekatu zituen, betiere material berriztagarrien eta ekonomia zirkularraren erabileraren esparruan. Itsasoan hondakinak berreskuratzeari buruzko lanak, gure inguru hurbilean dagoeneko errealitate diren, mikroplastikoak. Oso pozik itzuli da esperientziarekin, eta Alemaniako ikaslego eta irakaslegoa beraien lanean sakonki inplikatutako pertsonak direla ikusi ahal izan du. Azkenean, saio fisiko aplikatu bat inprobisatu zuten, eta, bertan, bizikleta-koadro estatiko zein dinamiko batean eragiten duten ahaleginak eta tentsioak deskonposatu zituzten. Saio horretan, fisikari eta ingeniari alemaniarrek parte hartu zuten, gure irakasleak, eta, jakina, ikasleek.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Karrozeria

  Karrozeria IZAERA – Teknologia eta gauza teknologikoak gustatzea– Trebetasuna izatea erremintak erabiltzen– Arazoak konpontzeko, baliabide egokiak erabiltzea– Ezusteei aurre egiteko ekimena PRESTAKUNTZA-PLANA 1 Modulua Elementu mugigarriak2 Modulua Elementu metalikoak eta sintetikoak3 Modulua Elementu finkoak4 Modulua Ibilgailuen egitura-elementuak5 Modulua Gainazalak prestatzea6 Modulua Gainazalak txukuntzea7 Modulua Oinarrizko mekanizazioa8 Modulua Ingeles profesionala9 Modulua Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa10 Modulua Produkzio-sistemari aplikatutako jasangarritasuna.11 Modulua Enplegurako ibilbide pertsonala I12 Modulua Enplegurako ibilbide pertsonala II13 Modulua Modulu arteko proiektua. LORTUTAKO GAITASUNAK – Karrozeria mantentzeari eta konponketari buruzko informazioa interpretatu eta ulertzea– Karrozeriako elementuak trebetasun handiz mantendu eta konpontzea– Karrozeria mantendu eta konpontzeko lanetara egokitzea– Lanbideko arazoei norberak aurre egitea– Ekipoak eta instalazioak ahalik eta hobekien aprobetxatzeko egiten diren azterketa, hobekuntza eta saiakeretan gaineko agintariarekin batera parte hartzea ZIKLOAREN IRTENBIDEAK Lan eremua: Ibilgailuaren elementu aldakorrak ordezkatu eta prestatzea. Altzairuzko, galdaketazko, aleazio arinezko eta material sintetikozko elementuak konpontzea. Ibilgailuaren elementu finkoak ordezkatzea. Gainaldeak prestatu, babestu eta berdintzea. Ibilgailuaren karrozeria, bastidorea, kabina eta ekipoak konpontzea. Gainaldeak apaintzea Goi-mailako beste ikasketak: Batxilergo Teknologikoa. Goi Mailako Heziketa zikloak IKASTETXEAK San Viator Centro formativo Otxarkoaga  UGLE • ERDI MAILA

Automozioa

  Automozioa IZAERA – Teknologiarekiko eta alderdi teknologikoekiko interesa– Erantzukizunak hartzearen aurreko erabakia– Erabakiak hartzeko informazioa aztertzeko, kontrastatzeko eta antolatzeko gaitasuna– Ekimena lanak diseinatzean eta antolatzean    PRESTAKUNTZA-PLANA Modulua 1. Sistema elektrikoak eta segurtasun eta erosotasunekoak Modulua 2. Indarren transmisio-sistemak eta errodaje-trenak. Modulua 3. Motor termikoak eta sistema osagarriak. Modulua 4. Egiturazkoak ez diren elementu mugigarriak eta finkoak. Modulua 5. Gainazalen tratamendua eta estaldura. Modulua 6. Ibilgailuen egiturak. Modulua 7. Ibilgailuen mantentze-lanen kudeaketa eta logistika.Modulua 8. Komunikazio- eta harreman-teknikak. Modulua 9. Automozioko modulu arteko proiektua. Modulua 10. Ingeles profesionala. Modulua 11. Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa  Modulua 12 Produkzio-sistemari aplikatutako jasangarritasuna.Modulua 13 Enplegurako ibilbide pertsonala I. Modulua 14 Enplegurako ibilbide pertsonala II. LORTUTAKO GAITASUNAK – Ibilgailuen funtzionamendu-arazoei buruzko aurrediagnostikoa lortzeko.– Ibilgailu baten matxuren diagnostikoa egiteko.– Karrozeriaren eta elektromekanikaren arloan tasazioak eta aurrekontuak egiteko.– Lantegia osatzen duten instalazioen eta tresneriaren mantentze-programak antolatzeko eta planifikatzeko.– Ibilgailuak mantentzeko lantegia administratzeko eta kudeatzeko.– Ibilgailu-flota handien mantentze-lanak programatzeko.– Mantentze-eragiketan laneko txantiloiek eta tresnek bete beharreko ezaugarriak zehazteko, eta, hala, horiek diseinatzen hasteko ZIKLOAREN IRTENBIDEAK Lan-eremua: Ibilgailuak eraikitzeko eta mantentzeko sektorean, erauzpe-industrietan, eraikuntzan eta herri-lanetan; ibilgailuen entsegu-laborategietan, ikuskapen teknikoko enpresetan, ibilgailuen egiaztapen, diagnosi eta ordezko piezen fabrikazio, salmenta eta merkaturatzeko sektorean, bidaiarien zein salgaien garraiorako ibilgailuen alokairu-flota duten enpresetan, eta aseguru-konpainietan. Goi-mailako beste ikasketak: Unibertsitate-ikasketak egitea. Ingeniaritza Elektrikoko Gradua. Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua. Ingeniaritza Mekanikoko Gradua. Ingeniaritza Nautikoko eta Itsas Garraioko Gradua. IKASTETXEAK Egibide Centro formación Somorrostro UGLE • GOI MAILA

Laborategi kliniko eta biomedikoa

  Laborategi kliniko eta biomedikoa IZAERA – Giza zientziak eta biologia gustatzea– Zehaztasuna, txukuntasuna eta prezisioa, eragiketa fisikoak eta kimikoak burutzerakoan– Laginak eta erreaktiboak erabiltzeko erantzukizuna– Ezohizko egoerei aurre egiten jakitea– Taldean lan egiteko konpromezua PRESTAKUNTZA-PLANA 1 Modulua Lagin biologikoen kudeaketa2 Modulua Laborategiko teknika orokorrak3 Modulua Biologia molekular eta zitogenetikoa4 Modulua Fisiopatologia orokorra5 Modulua Azterketa biokimikoa6 Modulua Immunodiagnostiko-teknikak7 Modulua Mikrobiologia klinikoa8 Modulua Azterketa hematologikoen teknikak9 Modulua Laborategi kliniko eta biomedikoaren modulu arteko proiektua10 Modulua Ingelesa profesionala11 Modulua Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa  12 Modulua Produkzio-sistemari aplikatutako jasangarritasuna13 Modulua Enplegurako ibilbide pertsonala I14 Modulua Enplegurako ibilbide pertsonala II LORTUTAKO GAITASUNAK – Giza lagin biologikoak jaso, identifikatu eta prestatzea, azterketak egiteko– Azterketa biokimikoak, mikrobiologikoak, hematologikoak eta genetikoak egitea, lortutako emaitza teknikoak interpretatu eta balioztatzeko– Hemoderibatuak prestatu eta banatzea– Bezeroen datuak laborategian jaso, informatu eta erregistratzea– Diagnosi klinikoaren laborategiko funtzio eta administrazio-antolamendua ZIKLOAREN IRTENBIDEAK Lan eremua: Osasun zentroetako diagnostiko klinikoen laborategiak, ospitaleak eta ezohizko ospitaleak. Elikagai, Botika, Kosmetika Industrietako laborategiak edo bestelako industrietako ikerketa-laborategiak. Anatomiko-forense Institutuen, Toxikologiaren, Abereen Esperimentu Zentroaren Laborategiak. Ospitaleko eta farmazietako produktuak saltzen dituzten merkatariak. Goi-mailako beste ikasketak: Erizaintzako Gradua. Fisioterapiako gradua. Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradua. Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Gradua.Biologiako Gradua. Biokimikako eta Biologia Molekularreko Gradua. BioteknologiakoGradua. Kimikako Gradua. IKASTETXEAK Egibide Zabalburu Ikastetxea Jesuitak Indautxu Gurutze Gorria   • GOI MAILA

Harategi -urdaitegia

  Elikagaien industria: Harategi -urdaitegia PRESTAKUNTZA-PLANA – Elikagaien industriako eragiketa osagarriak.– Elikagaiak prestatzea.– Instalazioen eta ekipoen garbiketa eta mantentze-lanak.– Laborategiko oinarrizko eragiketak.– Biltegiko lan osagarriak.– Zientzia aplikatuak I.– Zientzia aplikatuak II.– Komunikazioa eta gizartea I.– Komunikazioa eta gizartea II.– Enplegurako ibilbide pertsonala– Elkarlaneko ikaskuntzako modulu arteko proiektua– Tutoretza eta orientabidea I.– Tutoretza eta orientabidea II. Harategi-urdaitegia aukera:– Haragia salmentarako prestatzea.– Haragi-prestakinak. LORTUTAKO GAITASUNAK – Elikagaiak elaboratzeko lehengaiak eta produktu osagarriak hartzeko eta prestatzeko oinarrizko zereginak egitea, kalteak saihestuta eta prozesuaren erritmoa kontrolatuta.– Elikagaiak ontziratzeko, egokitzeko eta enbalatzeko lanetan parte hartzea, makineriaren eta tresneriaren aginteekin lan eginda eta ezarritako arauei jarraituta.– Elikagaiak elaboratzeko, kontserbatzeko eta akabera emateko eragiketetan esku hartzea, ohiko eragiketa automatikoak eta erdi-automatikoak eginda eta higiene- eta osasun-araudia aplikatuta.– Elikagaien industriako eta kimika-laborategietako lan-eremuetan, tresnerian eta instalazioetan garbiketa- eta higiene-eragiketak egitea, beharretarako prozedura orokorrak eta berariazkoak aplikatuta.– Hondakinak biltzeko, ezabatzeko eta tratatzeko eragiketak egitea, horien jatorria eta sortu diren produkzio-linea identifikatuta.– Makinak, tresneria eta instalazioak mantentzea, horiek erabiltzeko eta kontserbatzeko eskuliburuetan ezarritako prozedurak beteta.– Ohiko nahasketak eta disoluzioak prestatzea, eta, horretarako, masa eta bolumenak neurtzea eta beharrezko kalkulu sinpleak egitea, kalitateari, arriskuen prebentzioari eta ingurumen-segurtasunari buruzko arauak beteta.– Tresneria eta instalazio osagarrien lehen mailako mantentze-lanak egitea, lan egiteko baldintza egokietan daudela egiaztatuta.– Langunea garbi eta txukun mantentzea, eta laborategiko jardunbide onei buruzko arauak eta laneko osasun-eskakizunak betetzea.– Biltegian salgaiak hartzea eta sarrerak erregistratzea, betiere manipulazioko eta kontserbazioko baldintzen eta ezaugarrien arabera etiketatuta eta kodetuta.– Ingurune fisikoarekin, sozialarekin, pertsonalarekin eta produktiboarekin lotzen diren arazo aurreikusgarriak ebaztea, eta, horretarako, arrazoitze zientifikoak, zientzia aplikatuek eta gizarte-zientziek eskaintzen dituzten elementuak erabiltzea.– Garapen pertsonala eta soziala erraztuko duten ohiko hainbat testuingurutan modu osasungarrian jardutea, giza osasunerako ohitura eta eragin positiboak aztertuta. ZIKLOAREN IRTENBIDEAK Profesional honek elikagaien industriako tamaina txiki, ertain eta handiko enpresetan egiten du lan, elikagaien transformatuen zuzeneko fabrikaziora zuzentzen direnetan zein sektore horretarako zerbitzu eta produktu osagarrietara zuzentzen direnetan. Oro har, besteren kontura egiten du lan; harrerako, prestaketako, elaborazioko eta kontserbazioko sailetan laguntzako zeregin normalizatuak egiten ditu, eta autonomiaz egiten du lan gailuekin, tresneriarekin eta instalazioekin, eta laborategiko sailetan ohikoak diren zeregin errazak egiten ditu. Bestalde, instalazioak eta tresneria zaintzeko eta mantentzeko lanak egiten ditu, baita barne-garraioarekin eta biltegiratzearekin lotzen diren zereginak ere. Batzuetan, bere kontura egin dezake lan abeltzaintzaren ondoriozko elikagaien fabrikazioarekin lotzen den artisautzaren esparruan. Goragoko teknikarien jarraibideei jarraituta eta ezarritako prozeduren arabera egiten du lan. IKASTETXEAK Peñascal Bilbao • OINARRIZKO MAILAKO L.H.