HETEL

Atzerrian praktikak egin nahi badituzu Global Training beketan izena eman dezakezu!

         Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, atzerrian praktikak egiteko “Global Training” izeneko beka-programa jarri du martxan. Programa horren bidez, EAEko gazteak atzerrira irtetea ahalbidetzen da.        HETEL – Heziketa Teknikoko Elkarteak,Confebaskek, Txorierri politeknika eta Adegik, 60 Global Training beka kudeatuko dituzte aurten, Goi mailako Lanbide Heziketako eta Unibertsitateko tituludunei zuzenduak. Beken iraupena 6 hilabetekoa izango da eta dotazio ekonomikoa 1.358€-koa izango da hilabetero. Aukeratutako bekadunak azaroan joango dira Holanda, Erresuma Batua, Alemania, Finlandia, Estatu Batuak, Panama, Mexiko…edo bestelako herrialdeetara          Global Training beketan izena emateko epea ekainak 30era arte irekita egongo da (goizeko 12:00ak arte!) … Eman orain zure izena!            Informazio gehiago: http://www.global-go.net      

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

e-MOTIVE PROIEKTUAREN METODOLOGIA PREST DAUKAGU!

        Maiatzaren 3 eta 4an Reggio-Emilian, Italian, e-MOTIVEproiektuko lankideekin bilera izan genuen. Bilera honetan, Emanuela Turrá ezagutu genuen, Mekatronikako goi mailako heziketa zikloko tutorea ITS Makerren. ITS Maker, La Salle Berrozpe eta Egibiderekin batera, Diseinuaproiektuaren nazioarteko bertsioan lan egingo duen Italiako ikastetxea da.        Bilera honetan ikastetxe hauek erabiliko duten metodologia onartu zen: ikasleen aukeraketa prozesua, ebaluaketa irizpideak, lan kronograma edo urrutitiko komunikazioaren kudeaketa adibidez. Honetaz gain, bileran e-MOTIVE proiektuan parte hartuko duten Italiako eta Euskadiko irakasleak elkar ezagutzeko aukera izan zuten eta 2017ko lan plana adostu ahal izan zuten.      Aukera handiak ikusten dizkio HETELek proiektu honi. Izan ere, lankidetza eta dinamika parte hartzaileetan oinarritutako metodologia berritzailea sustatzen duen Diseinua proiektua nazioartekotzea posible egingo baitu. Eta honekin batera beste proiektu berritzaile batzuk, fabrikazioa eta share adibidez, nazioartean zabaltzeko aukera irekiko du.        Hurrengo erronka: Euskadiko ikasleak Reggio- Emiliara doaz beraien Italiako kideak ezagutzera. Ordurako irakasleek, enpresekin lankidetzan, erronka diseinatuta izango dute. Informazio gehiago Twitterren! @E_motiveproject                

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELek talentuen identifikazioaren inguruko ekitaldi batean parte hartu zuen Baionan

            Ekitaldia apirilak 25ean izan zen, Baionan, eta bertan parte hartu zuten 55 eragileek, ikastetxe, kluster eta bestelako eragile sozioekonomikoak oro har, beraien esperientziak aurkeztu zituzten. Aurkezpenak profil profesionalen identifikazioaren, enpresen prestakuntza beharrizanen eta esparru honetako bestelako ekintza interesgarrien ingurukoak izan ziren. Jardunaldia Bihartean – mugaz haraindiko Ganbarak antolatu zuen.              HETELen aldetik Oteitza Lizeo Politeknikoa ikastetxeko Iñigo Arangurenek parte hartu zuen. Bertan, aeronautika sektoreko bi ekimen aurkeztu zituen. Alde batetik, HEGANekin lankidetzan Skills Hub for Aerospace Europar proiektuan prestakuntza beharrizanen inguruan garatutako inkesta, eta bestetik, Material Berezien Abiadura Handiko eta Errendimendu Altuko Mekanizazio Aurreratuko espezializazio ikastaroaren diseinuan eta martxan jartzean egindako lana, azaldu zituen.             Jardunaldiaren balorazioa oso ona izan da, ekimen interesgarriak ezagutzeko aukera eman duelako, batez ere aeronautikako sektorean.                

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta