HETEL

LH-KO SISTEMA INTEGRATZAILEAGO BATEN ALDE

        INCLUSIVE NET proiektuan ari da HETEL 2015eko urriaz geroztik. Europako Batzordeko Erasmus+ programaren finantza laguntza jasotzen du proiektuak, LHko sistema integratzaileagoak sustatzeko, berariazko arreta ipiniz zenbait arrazoi direla medio ikaskuntza premia bereziak dituzten ikasleengan.        Gure elkarteko partaide den Otxarkoaga Ikastetxea dugu bidaide proiektu horretan, gizarte integratzaileago baten aldeko ahaleginarekin duen konpromisoagatik eta bide horretan metatu duen eskarmentuagatik; besteak beste, beren etorkizun propioa eraikitzeko zailtasun handienak dituztenei lanbide heziketa eskaintzeko egindako lanagatik.          Hezkuntza integratzailearen alorreko jardunbide egokiak trukatu dituzte proiektuaren taldekoek INCLUSIVE NETen bileretan. Finlandiako Porvoo hirian izan dute azken bilera, non tokian tokiko eragileak proiektura nola bildu aztertu duten.           “Nola aplikatu sistema integratzaile bat eskolan eta haren ingurunean” gidan aurkituko dituzue jardunbide egoki eta adibide horiek guztiak. Proiektu taldea ari da prestatzen gida, “urratsez urrats” garatzeko plan gisara.       Proiektuari buruz informazio gehiago nahi izanez gero, jo webgune honetara: www.inclusive-vet.eu    

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELenplegua, gizartearekin konprometituta

        Uno de los motores de la actividad de HETEL es el compromiso con la sociedad y el desarrollo económico del País Vasco. En este sentido, con objeto de avanzar en la atención a los desempleados y desempleadas de Euskadi así como a las PYMEs, se ha estructurado el servicio HETELenplegua…cuyo responsable será Pedro Sánchez, del centro formativo Otxarkoaga.          Los 20 centros de HETEL van a aunar esfuerzos en tratar de mejorar la inserción laboral y las oportunidades de los y las jóvenes, así como de las personas en riesgo de exclusión. Al mismo tiempo, trabajará de manera coordinada con las PYMEs tratando de optimizar la respuesta a las demandas de personal cualificado.  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELtopaketak 600 irakasle elkartu ditu

   Euskal Lanbide Prestakuntza berriaren erronkei buruz eztabaidatzea eta irakasleak motibatzea ikasturte berriaren aurrean. Helburu horiekin HETELek 600 irakasle biltzea lortu du irailaren 2an, ostiralean, Gasteizko Europa Jauregian.      2020. urtea helmuga jarrita, HETELek aztergai izan ditu Lanbide Heziketako Sailburuordetzak abian jarritako ekimenen bidez eragiten ari diren aldaketak, ala nola LH Duala, ETHAZI errendimendu handiko zikloetako metodologia, ekintzailetza, internazionalizazioa, enpresentzako zerbitzuak eta abar.      Jardunaldia HETELeko irakasle guztiei zuzenduta egon da, eta Lanbide Heziketako etorkizuneko (jada, ia gaur egungoa) ikastetxe berriaren ezaugarriak eta irakasleen eginkizunak antzematea izan da haren helburu nagusia. Gure eskerrik beroenak honako hauei: –       Oporretan, jardunaldiko aurkezpenak prestatzen egon diren ikastetxeetako lagunei –       Ekitaldian izan diren eta beren ekarpenak eta mezuak utzi dizkiguten ikastetxeetako lagunei –       La Caixari, ekitaldia diruz laguntzearren –       LHko zuzendari Ramón Martínez de Murguiari, jardunaldiari amaiera emateagatik Eskerrik asko eta ikasturte hasiera ona izan dezazuela!     

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Zabalburu ikastetxeko bi irakaslek Gifhorn udalerriko (Alemania) BBSI bisitatu dute

    Zabalburu Ikastetxeko bi irakaslek Gifhorn udalerriko BBSI LHko ikastetxea bisitatu dute Saxonia Behereko Alemaniako eskualdean, HETELek kudeatzen dituen profesionalen mugikortasunari esker. Bisita horretan, hezkuntza esperientziak partekatu dituzte ikastetxeko langileekin, jardunbide metodologiko egokiak in situ ezagutzeaz gain.       Ikastetxe horretako 2 egoitzetako instalazioak bisitatu eta teknika eta metodologia berriak partekatzeaz gain, irakasleek hiria bisitatzeko aukera izan dute. Esperientzia oso positiboa eta aberasgarria izan da.  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Eskoziako Dundee & Angus College-eko irakasleak HETEL ikastetxeak bisitatu dituzte

         Eskoziako Dundee&Angus College ikastetxeko 10 irakaslek hainbat HETEL ikastetxe bisitatu dituzte LH ikastetxeen eta enpresen arteko lankidetzaren alorreko esperientziak ezagutzeko asmoz. Honetaz gain, ekainak 15 eta 16an Donostian ospatuko den LHko nazioarteko kongresuan parte hartzeko aukera izan dute.         Astean zehar irakasle talde honek ikastetxe eta enpresen lankidetzaren alorrean esperientzia ezberdinak lehen eskutik ezagutzeko aukera izan du. Aldi berean, ikastetxe ezberdinetan (Somorrostro, Maristak, Lea Artibai eta Goierri) enpresei eskainitako zerbitzuen arloa nola kudeatzen duten ikusi ahal izan dute. Hurrengo ikasturtean bisita bueltatu ahal izatea espero dugu, gai honetan sakontzen jarraitzeko asmoz.          HETELen eta Dundee&Angus College ikastetxearen arteko erlazioa 2014 urtean hasi zen, Europar Batasunak diruz lagundutako ERASMUS+ VOCOLproiektuaren esparruan. Gure lantaldeen arteko erlazio ona ikusita, hau adiskidetasun luze baten hasiera baino ez da izan.    

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELeko Zuzendaritza taldekideen kurtso amaierako bilera

          El 10 de junio los miembros de los equipos directivos de los centros HETEL realizaron la última reunión del curso en Zulaibar (Zeanuri). El objetivo de la reunión es presentar las conclusiones finales de la revisión de la reflexión estratégica realizada el mes pasado con la participación de todos los centros, así como informar de otros temas relevantes para los centros.           El curso casi ha terminado, pero seguiremos trabajando y ¡volveremos con las pilas cargadas para la HETELtopaketa del 2 de septiembre!  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

VOCOL proiektua emozioz beteta bukatu dugu…eta etorkizunera begira!

           Dagoeneko bi urte igaro dira orain bukatzear dagoen HETELen lehenengo Erasmus+ KA2 proiektua hasi genuenetik.         VOCOL proiektuaren azken bilera Schwerinen (Alemania) maiatzaren bukaeran ospatu genuen. Bilera honetan proiektuaren lantaldeaz gain, bi urte hauetan ekintza desberdinak aurrera eraman dituzten Lanbide Heziketako irakasleak ere parte hartu zuten.          Pertsona hauen partaidetzak ebaluaketa zehatz eta egokiago bat egitea eta etorkizunerako ekintzak proposatzea ahalbidetu du.           Proiektu honen balorazioa oso positiboa izan da, eta arlo hauek nabarmendu nahi ditugu:  -Lanbide Heziketako 20 irakaslek Lankidetza ikaskuntzari buruzko ikastaro batean parte hartu dute, horietako 4 HETELekoak izan direlarik. Prestakuntza hau Europa mailan ezagutua den Intercultural Iceland-ek eman du. -Lanbide Heziketara egokitutako Lankidetza ikaskuntzari buruzko ikastaroak eman dira Eskozia, Alemania, Txekiar Errepublika, Suedia eta Euskadin. Ikastaro hau Intercultural Icelandek emandako prestakuntzan parte hartu zuten irakasleek eman dute. HETELen kasuan, egun bateko prestakuntza honetan 8 ikastetxetako irakasleen partaidetza lortu da -Lankidetza ikaskuntzako metodologia hauek Lanbide Heziketako 21 geletan aplikatu dira. Gela hauek espezialitate ezberdinetako heziketa zikloetakoak izan dira (Diseinua fabrikazio mekanikoa, Haur Hezkuntza edo Enpresen administrazioa adibidez), ekintzen garapenerako 21 enpresen laguntza izan dugularik.        Honetan gain, guretzat aipagarriagoak diren emaitzak ere lortu ditugu, proiektuan parte hartu duten pertsonen artean eman diren harreman profesional eta pertsonal bikainak esaterako. Hau dela eta, etorkizunean lankidetzan jarraitzeko ideia ezberdinak gauzatu dira, irakaslegoaren mugikortasunari, lankidetza ikaskuntzari, prestakuntzari edo proiektuen arloei loturikoak.        Dundee and Angus Collegeko Iverene Bromfield koordinatzailearen lan bikaina nabarmendu nahiko genuke eta gure eskerrik beroenak luzatu. Aldi berean, Goierri, La Salle Berrozpe eta Egibideko irakasleak egindako lana ere eskertu nahi dugu. Zuekin lan egitea oso atsegina izan da! Berriro elkartuko garelakoan…    

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

EURspace: Europan lan mugikortasuna errazteko helburua duen proiektua

        2015eko urrian HETEL Erasmus+ programak diruz lagundutako EURspace Europar proiektuan lanean hasi zen. Proiektu hau Portugal Iparraldeko EPRALINA ikastetxe sareak koordinatzen du.          EURSpace proiektuan herrialde ezberdinetako (Portugal, Espainia, Italia, Lituania, Errumania eta Turkia) LH erakundeak lanean dihardute kualifikazioen egiaztapena eta lan mugikortasuna errazteko helburuarekin. Kasu honetan, ostalaritza eta turismo familia profesionaleko tituluak landuko dira.      2016ko maiatzean proiektuko lantaldeak Turkiako Didim herrian egin zuen bilera. Bilera horretan herrialde ezberdinetako prestakuntza eta kualifikazio sistemak, kualifikazio horien egiaztapen prozedurak eta Sukaldaritza eta Jatetxe arloko zerbitzuetako erdi mailako (EQF Europar Kualifikazioen Esparruko 3-4 maila) curriculumak aztertu ziren.        Konparaketa lana ez zen batere erraza izan eta eztabaida asko luzatu zen. Hala ere, proiektuan dagoen lankidetza  gogoak  gure helburura iristea ahalbidetu zuen, eta honekin batera, Europar eremuko Lanbide Heziketari gure ekarpena egitea.         HETELetikTurkiako Zeynep Mehmet Dönmez  LH ikastetxeko lagunak eskertu nahi ditugu, bileraren antolakuntza eta izandako harrera zoragarriengatik.          Udazkenean Errumanian ikusiko dugu elkar!      

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

BETEKU ZABALTZEN JARDUNALDI TEKNOLOGIKOA LA SALLE BERROZPEN

          Atzo La Salle Berrozpek teknologiari buruzko jardunaldia ospatu zuen. Enpresaren zerbitzurako material polimeriko eta berriztagarrien mekanizazioari buruz hain zuzen ere, BETEKU proiektuaren barruan. Honetaz gain, material hauekin esperimentatutako aurrerapenen erakustaldia ere izan zen. Hauetako bat, BAMBUCICLETA proiektua izan zen, material berriztagarriekin garatutako bizikletaren koadroa, non bere oraingo helburua txirrindularitzako Europako Kopan parte hartzea den, “Enduro” diziplinan, material honen bideragarritasuna erakusteko edozein eredurako.  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

IKT TALDEAREN PRAKTIKA EGOKIEN JARDUNALDI ARRAKASTATSUA

            2016ko maiatzaren 10ean “Segurtasuna eta wifi sareak ikastetxeetan” gaiari buruzko praktika egokien jardunaldia ospatu genuen Egibide ikastetxean. Ekimen honetan, Egibideren esperientzia ezagutzeaz gain, arlo honetan aitzindariak diren enpresak gure ikastetxeetan ezarri daitezkeen berrikuntzak azaldu zituzten. Enpresa hauek Aruba Networks, PloAlto Networks eta Nextel IT aholkularitza izan ziren.                HETEL ikastetxeak ikasgeletan pedagogia berritzaileak ezartzeko aukera ematen duten teknologia berrien ezarpenean aitzindari izan ditugu beti.                

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta