HETEL

HETELen dinamika berritzaile bat antolatu dugu emakumeak heziketa ziklo industrialetan izena ematera animatu daitezen

Heziketa ziklo industrialetako geletan oso emakume gutxi ditugu, egoera honi aurre egiteko helburuarekin ikastetxeetako Zuzendariekin dinamika berritzaile bat planteatu dugu. Maider eta Leire, Durangoko Maristak ikastetxeko batxilergo zientifiko teknologikoko lehenengo mailako ikasleak, medikuntza ikasi nahi dute batxilergoa bukatzean….zer egin dezakegu heziketa ziklo industrial batetan izena eman dezaten? Ideia interesgarriak atera dira eta beraiek feedbacka eman digute…lortu ote dugu gure helburua? Atera dugun ondorioetako bat hauxe izan da: gazteen ez jakintasuna industrian dauden lanbideen inguruan…agian ezjakintasun hau orientatzaileek ere izan dezaketela esan genezake?

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELek Lanbide Heziketako Europar astean parte hartu du

Alfredo Garmendia, EfVETeko Steering Committee -ko HETELen ordezkaria, Vienan dago Europar Batzordeak Lanbide Hezikako Europar astearen 3. edizioan antolatutako ekimenetan parte hartzen – European Vocational Skills Week. Konkretuki, Europar Batzordeak Vienan Lanbide Heziketarekin lotura duten aktoreak bildu ditu – ikastetxeak, ikastetxe elkarteak, familiak, ikasleak, enpresak, europar agentziak eta bestelako erakunde publikoak-, bertan orain arte egindakoa aztertzeko eta Lanbide Heziketaren etorkizunaren gaineko gogoeta egiteko. Abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

LAIT 4.0 PROIEKTUAREN EMAITZAK AURKEZTEKO JARDUNALDIA IK4-TEKNIKERREN

Pasadan asteartean HETELek koordinatutako LAIT 4.0 Erasmus+ proiektuaren emaitzak aurkeztu ziren IK4-TEKNIKERren egoitzan. IK4-TEKNIKER kide klabea izan da proiektu honetan. Jardunaldi honetara Lanbide Heziketako arlo ezberdinetako (fabrikazio mekanikoa, automatizazioa, elektronika,…) 14 irakasle eta 60 ikasle hurbildu ziren. Jardunaldian honako gai hauek azaldu ziren: industria 4.0 zer den, ekarri duen negozio ereduen aldaketa eta honek, etorkizuneko langileak prestatu ahal izateko Lanbide Heziketan nola eragiten duen, ikasketetako edukietan edo ikasteko metodologietan, adibidez. Jardunaldiaren programa web gunean ikus daiteke (berrien atalean): www.lait40.eu . Honetaz gain, proiektuan garatu diren material guztiak webgunean eskuragarri dituzue, “intelectual outputs” atalean.  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Robotika adituen lehenengo promozioa abian da!

Robotikako adituen lehenengo promozioko ikasleek hasi berri dute “Ekoizpen-bitartekoen kudeaketa automatizazio altuko industrian” espezializazio ikastaroa, Automotive Intelligence Centre-k (AIC) Boroan dituen instalazioetan. Prestakuntza honek alor honetan enpresek duten kualifikazio handiko pertsonen beharrari erantzuten dio. Hilabete hauetan ikasleek Robotikako prestakuntza espezializatua jasoko dute erronken bidezko metodologia aktibo eta kolaboratiboa erabiliz. Irakasle taldearekin batera enpresetako adituak parte hartu dute erronka hauen definizioan. Lanbide Heziketako 8 ikastetxetatik (Txorierri, Maristak, Somorrostro, Salesianos Deusto, Lea Artibai, Egibide, MGEP eta Bidebieta) datozen 12 ikasle hauek prestakuntza prozesua enpresa ezberdinetan jarraitzen dute: Robótica, Irudi, Ingemat, Dibal, RPK, Pierburg, Inauxa, Cikautxo, PMG Polmetasa eta Nemak. Ikasleak Txorierri Politeknika Ikastegian daude momentu honetan prestakuntza jasotzen. Prestakuntza hau Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren eta Lanbideren laguntza jasotzen du. Zorte on guztiei! Abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

MOBILITEACH SUMMER SCHOOL PROIEKTUAREN BILERA PORTUGALEN

Aurreko udan MobiliTeach uda eskolaren lehen esperientzia pilotua izan genuen Bolonian (Italia). Eskola honen helburuak mugikortasunaren kudeaketa hobetzea eta ikasleak nazioarteko esperientzia batetarako ondo prestatzea dira. Lehen esperientzia honetan 21 Lanbide Heziketa irakasle eta mugikortasun arduradunek parte hartu zuten, Eslovenia, Italia, Euskadi, Alemania eta Frantziatik etorritakoak. Aste honetan proiektuko kideak Portugalgo Ourém herrian egin dute bilera lehenengo esperientziaren emaitzak baloratzeko, partaide guztien ekarpenak jaso ondoren. Helburua Frantzian hurrengo urtean izango den udako eskolaren esperientzia hobetzea da. Lehenengo edizioaren programa eta emaitza batzuk proiektuaren web gunean eskuragarri daude www.mobiliteach.net Hurrengo uda eskolaren berri web orrialde honen bidez emango dizuegu!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELEK ANTOLATU ZUEN NETWORK OF NETWORKS SAREAREN AURTENGO NAZIOARTEKO TOPAKETA

Urtean behin, Network of Networks (NoN) sareak bilera egiten du partaideren baten egoitzan, Lanbide Heziketaren arloan sareko kide diren estatu eta herrialdeetan (Finlandian, Herbehereetan, Ipar Irlandan, Eskozian eta Euskal Autonomia Erkidegoan) lantzen ari garen bide berriei buruzko informazioa partekatzeko, baita eskualdeko/estatuko sareak osatzen dituzten ikastetxeen arteko lankidetza modu berrien inguruan hitz egiteko ere. Aurtengo topaketa aste honetan egin da HETELeko kide den Otxarkoaga Prestakuntza Zentroan. Asteartean eta asteazkenean LHko ikastetxeetako 34 irakaslek eta koordinatzailek batera landu zituzten hainbat gairen inguruko proiektuetarako ideiak: LHko irakasleentzako gaitasun berriak, energia eraginkortasunaren arloko proiektu teknologikoak, LH industrialean genero berdintasuna sustatzea edo 4.0 gaitasunak profesional berrientzat. Gainera, aipatutako herrialdeetako irakasleek HETEL Abantean ikastetxeetako batzuk bisitatzeko aukera izan zuten: Nazaret Zentroa (Donostia), enplegurako eta ekintzailetzarako prestakuntzari buruz ikasteko; Egibide (Gasteiz), lankidetzako ikaskuntzaz eta goi mailako hezkuntza erakundeekiko lankidetzaz gehiago jakiteko; eta Somorrostro (Muskiz), proiektu teknologikoak eta enpresekiko lankidetza zertan diren ikusteko. Datorren urtean Ipar Irlandan bilduko da NoN, Lanbide Heziketa hobetzen jarraitzeko. Bien bitartean, Bilboko gure topaketan zehaztu genituen ideiak lantzen jarraituko dugu!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Trokelgintzako adituen hirugarren promozioa abian da

Trokelgintzako adituen hirugarren promozioko ikasleek hasi berri dute “Trokel diseinua eta fabrikazioa, xafla metalikozko piezak eskuratzeko” espezializazio ikastaroa, Gestamp Technology Institutek Boroako AIC-n dituen instalazioetan. Hilabete hauetan ikasleek trokelgintza arloko prestakuntza espezializatua jasoko dute erronken bidezko metodologia aktibo eta kolaboratiboa erabiliz. Irakasle taldearekin batera enpresetako adituak parte hartu dute erronka hauen definizioan. Lanbide Heziketako 7 ikastetxetatik (Txorierri, Maristak, Somorrostro, Zulaibar, Salesianos Deusto, Elorrieta Errekamari eta Mungia) datozen 18 ikasle hauek beraien prestakuntza prozesua automozio sektoreko enpresa ezberdinetan jarraitzen dute: Gestamp, Matrici, Batz, Cie automotive, Irudi eta Garita. Prestakuntza hau Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren eta Lanbideren laguntza jasotzen du. Zorte on guztioi! Abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELek eta Adecco Fundazioak desgaitasunaren onurarako indarrak batu dituzte

HETELek gizartearekiko duen konpromisoari helduz Adecco Fundazioarekin lankidetza hasi berri du. Lankidetza honen helburua, desgaitasuna duten HETEL ikastetxeetako erdi eta goi mailako heziketa zikloetako ikasleei onurak ematea da. Onura hauek Durangoko Maristak ikastetxean azaldu ditugu gaur goizean, hala nola, Lan Praktikak edo Lanbide Heziketa Duala egiteko enpresak bilatzea, lanerako bitartekotza, ikasleen arreta, irakasleentzako prestakuntza desgaitasunaren alorrean eta desgaitasunak dituzten pertsonentzat beka berezien deialdia. Honetaz gain, balio erantsia ekar ditzaketen bestelako ekimenetan parte hartzearen alde agertu dira erakunde biak.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

SUEDIAKO LANBIDE HEZIKETAK ERREFUXIATUEI BIZITZA BERRIAK SORTZEN NOLA LAGUNTZEN DION EZAGUTZERA JOAN GARA

Aurreko astean SIMPLE Erasmus+ KA2 proiektuaren bostgarren bilera izan genuen. Lanbide Heziketaren alorrean, errefuxiatu eta etorkinen integrazioari dagokien praktika egokiak ezagutzeko proiektua da hau. Bilera honetan Örkelljungako ikastetxea ezagutzeko aukera izan genuen. Ikastetxe honetan errefuxiatu eta etorkinak Suediar hizkuntza ikastaroa jasotzen dute lehenik eta behin, ondoren Lanbide Heziketaren bitartez pertsona hauek lan merkatuan eta gizartean integratzen dira. Oso aberasgarria izan zen bertako ikasle batzuen esperientzia eta integrazio prozesua lehen eskutik ezagutzea. Hurrengo bilera Elazig herrian izango da, Turkian. Bertan etorkizun hobe baten bila heltzen diren ehundaka Siriarren etorrera nola kudeatzen duten ezagutuko dugu. Informazio gehiago Facebook orrialdean: https://www.facebook.com/Erasmus-Simple-127539074624703/

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Zabalburu ikastetxeko irakasleek Finlandiako ikastetxe pare bat bisitatu dute

Abuztuaren 27 eta 28an, Mikel Astorbieta eta Felipe Blanco, Bilboko Zabalburu ikastetxeko irakasleak, Finlandiako Porvoo eta Lahti herrietako Point College eta Salpaus Lanbide Heziketako ikastetxeak bisitatu zituzten. Bertan, ikastetxe hauetako langileekin hezkuntza esperientziak partekatu zituzten eta metodologia alorreko praktika onak bertatik bertara ezagutu zituzten. HETELen Erasmus mugikortasun beka honi esker, bertako ikastetxeetako arduradunekin batera, ikastetxe bi hauen instalazioak ezagutzeko, teknika eta metodologia ezberdinen berri izateko eta Porvoo hiri historikoa eta Lahtiko negu-kiroletako instalazioak bisitatzeko aukera izan zuten.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta