![]() |
PRESTAKUNTZA-PLANA
1 modulua: Pazienteak kudeatzea
2 modulua: Terminologia klinikoa eta patologia
3 modulua: Diagnostikoak egitea eta prozedurak
4 modulua: Osasun-artxiboa eta -dokumentazioa
5 modulua: Informazio- eta sailkapen-sistemak osasun-arloan
6 modulua: Bulegotika eta informazioaren prozesua
7 modulua: Osasun-kodetzea
8 modulua: Laguntza psikosoziala paziente-erabiltzaileari
9 modulua: Datuak balidatzea eta ustiatzea
10 modulua: Osasun arloko administrazio-kudeaketa
11 modulua: Osasun-dokumentazioaren eta -administrazioaren proiektua
12 modulua: Ingeles teknikoa
13 modulua: Laneko prestakuntza eta orientabidea
14 modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea
15 modulua: Lantokiko prestakuntza
LORTUTAKO GAITASUNAK
– Ospitaleratzeak, altak, ohe-esleipena eta pazienteentzako/erabiltzaileentzako beste osasun-zerbitzugintza batzuk kudeatzeko, prozesuak eta kalitate-mailak betetzea ziurtatuta.
– Osasun-dokumentuen terminologia klinikoa ezagutzeko, prozesu patologikoei eta osasun-zerbitzuetako arretari dagokienez.
– Osasun-zerbitzuen berezko dokumentuak eta jakinarazpenak lantzeko eta izapidetzeko, hautemandako premiak abiapuntu hartuta eta bere erantzukizunaren esparruan, lanbidearen irizpide deontologikoak errespetatuta.
– Historia klinikoen artxiboa eta bestelako dokumentazioa kudeatzeko, ezarritako irizpideak, prozesuak eta prozedurak kontuan hartuta.
– Diagnostikoak kodetzeko prozesuak eta gaixotasunen nazioarteko sailkapenarekin erlazionatutako prozedurak egiteko.
– Informazio kliniko eta laguntzakoaren sistemarako, kalitaterako eta ikerketarako datu-baseak ustiatzeko eta baliozkotzeko, datuak babesteko araudiaren aplikazioa ziurtatuta.
– Osasun-dokumentazioa kudeatzeko, datuen oinarrizko gutxieneko multzoaren (DOGM) egitura, utilitateak, baliozkotzeak eta ustiapenak aplikatuta.
– Pazienteei eta senitartekoei arreta eta orientabidea emateko, komunikazio-teknikak aplikatuta laguntza-kalitatea hobetzeko eta haien gogobetetasuna areagotzeko.
– Osasun-zentroetako laguntza-arloen eta laguntzakoak ez direnen kudeaketan administrazio-zereginak gauzatzeko.
ZIKLOAREN IRTENBIDEAK
Lan-eremua:
– Osasun-dokumentazioko goi-mailako teknikaria.
– Osasun-dokumentazioa kodetzearen arduradun teknikoa.
– Historia klinikoen artxiboen arduradun teknikoa.
– Osasun-dokumentuen tratamenduaren eta diseinuaren arduradun teknikoa.
– Osasun-laguntzako informazio-sistemen arduradun teknikoa.
– Osasun-prestazioaren ebaluazioaren eta kalitate-kontrolaren arduradun teknikoa.
– Prozesu administratibo eta klinikoen kudeaketaren arduradun teknikoa.
– Unitate, sail edo osasun-zentroen administrazio-arduraduna.
– Ikerketa biomedikoko taldeen laguntzailea.
– Osasun-zerbitzuen idazkaria.
Goi-mailako ikasketak:
– Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
– Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
– Unibertsitate-ikasketak, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita..
IKASTETXEAK
• GOI MAILA