Skip to main content

HETEL

Estetika eta Edergintza

 Estetika eta Edergintza PRESTAKUNTZA-PLANA 1. Modulua Aurpegiko eta gorputzeko higiene teknikak 2. Modulua Makillajea 3. Modulua Depilazio mekanikoa eta dekolorazioa 4. Modulua Esku eta oinetako estética 5. Modulua Azazkal artifizialeko teknikak 6. Modulua Analisi estetikoa 7. Modulua Kabina estetikoko jarduerak 8. Modulua Gorputz irudia eta ohitura osasuntsuak 9. Modulua Estetika eta edergintzarako cosmetología 10. Modulua Lurringintza eta kosmetika naturala 11. Modulua Irudi pertsonaleko marketina eta palmenta 12. Modulua Ingeles profesionala 13. Modulua Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa (EM)14 Modulua Produkzio-sistemari aplikatutako jasangarritasuna.15 Modulua Enplegurako ibilbide pertsonala I16 Modulua Enplegurako ibilbide pertsonala II17 Modulua Modulu arteko proiektua. ESKURATUTAKO GAITASUNAK Ilea tresna mekanikoekin moztea edo produktu egokiekin margotzea, beti ere bezeroaren ezaugarriak kontuan hartuta. Aurpegiko eta gorputzeko higienean estetika teknikak hautatu eta aplikatu, behar direnteknika baliabideak erabiliz, betiere bezeroaren ezaugarriak kontuan hartuta. Bezeroaren aurpegia eta gorputza makillatzeko behar diren lan teknikoak egitea, betiere bezero aren premiak eta eskaerak kontuan hartuta eta behar diren optika zuzenketak eginez, egitura eta koloreezberdineko produktu kosmetiko apaingarriak hautatuz, nahasiz eta aplikatuz. Lortu nahi diren ondorioak lortzeko, tresnak behar bezala erabiliko dira. Bezeroaren eskuak eta oinak behar bezala zaintzea, eta azazkalak bezeroaren ezaugarri anatomiko-fisiologikoak eta eskaerak kontuan hartuta mrgotzea. Azazkeletan protesiakjartzea eta lantzea, eta protesiak nahi den adina denbora baldintza hobezinetan edukitzeko behar diren lan teknikoak egitea. Apaindurarekin zerikusia duten produktuak, tresnak eta aparatuak aholkatu eta saltzen dituen enpresa edo apaindegi bat jartzea, kudeatzea, antolatzea eta errentagarri bihurtzea, betiere indarrean dagoen legezko xedapenak beteta eta jarduerak planifikatuta. ZIKLOAREN IRTENBIDEAK Lan-eremua: Norbere estetika enpresa sortzea eta kudeatzea. Apaindegian edo beste lan eremu batean estetizista. Norbere irudirako aparatu, produktu eta tresnen saltoki bat sortzea eta kudeatzea. Estetikako aparatu, produktu eta tresnen merkataritza agente. Platoko (telebista, argazkigintza) makillatzaile. Estetika medizinako zentroetako, bainu etxeetako eta gimnasioetako estetizista. IKASTETXEAK Mendibil Formación • ERDI MAILA

Tapizatze-lanak eta gortinagintza

  Tapizatze-lanak eta gortinagintza PRESTAKUNTZA-PLANA 1Moduloa: Ehunezko produktuak eta materialak2 Moduloa: Gortinak eta estoreak egitea eta muntatzea.3 Moduloa: Altzariak tapizatzea4 Moduloa: Muralak tapizatzea eta azalerak oihalez estaltzea5 Moduloa: Ehunezko dekorazio-artikuluak egitea6 Moduloa: Bezeroentzako arreta.7 Moduloa: Ehunen eta ijeztuen mihiztatzea8 Moduloa: Ehunak eta ijeztuak moztea.9 Moduloa: Zientzia aplikatuak I10 Modulo: Zientzia aplikatuak II11 Moduloa: Komunikazioa eta gizartea I12 Moduloa: Komunikazioa eta gizartea II13 Moduloa:  Enplegurako ibilbide pertsonala14 Moduloa Elkarlaneko ikaskuntzako modulu arteko proiektua15 Moduloa: Tutoretza eta orientabidea I16 Moduloa: Tutoretza eta orientabidea II LORTUTAKO GAITASUNAK • Tapizatzeko, oihaleztatzeko, errezelak egiteko eta ehunezko beste dekorazio-elementu batzuk egiteko beharrezkoak diren langunea, erremintak, makineria osagarria eta makinak prest jartzea, lehen mailako mantentze-lanak eginda.• Ehunezko piezak moztea -errezelak eta estoreak egiteko, horma-panelak oihaleztatzeko eta altzariak tapizatzeko-, eta aurretiazko markatze-eragiketak egitea, ereduan zuzenean hartutako neurriak abiapuntu izanik, edo txantiloiak erabilita.• Ehunezko gaiak egiteko, muntatzeko edo instalatzeko piezak eta gehigarriak mihiztatzea -josita edo beste lotura-teknikaren baten bidez-, aurreikusitako kalitate estetikoarekin eta erresistentziako, ekonomiako eta funtzionaltasuneko irizpideen arabera.• Altzariak tapizatzea eta hormak oihaleztatzea, estalki-piezak grapatuta eta, hala badagokio, egitura-elementuak eta betelanetarako materialak jarrita, betiere ezarritako azken itxura lortzea kontuan izanik.• Errezelak, estoreak eta ehunezko beste dekorazio-elementu batzuk instalatzea, eta osotasunari beharrezko ezaugarri funtzionalak, estetikoak eta kalitatekoak emateko erremate egokiak egitea. ZIKLOAREN IRTENBIDEAK Lan- eremua:• Altzari-tapizatzailea.• Artisau tapizatzailea.• Dekorazio osagarriko tapizatzailea.• Ibilgailu-tapizatzailea.• Oihaleztatzailea.• Olana-konpontzailea.• Josteko eta brodatzeko industria-makinen langilea.• Errezelen eta estoreen muntatzailea Ikasketak hauekin jarrai dezakezu:• Erdi-mailako heziketa-ziklo batekin (titulu honek lehentasuna izango du lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietan ikasleak onartzeko: Administrazioa eta kudeaketa; Arte grafikoak; Merkataritza eta marketina; Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza; eta  Beira eta Zeramika). IKASTETXEAK Peñascal Bilbao • OINARRIZKO MAILAKO L.H.

Osasun dokumentazio eta Administrazioa (GM)

  Osasun dokumentazio eta Administrazioa (GM) PRESTAKUNTZA-PLANA 1 modulua: Pazienteak kudeatzea2 modulua: Terminologia klinikoa eta patologia3 modulua: Diagnostikoak egitea eta prozedurak4 modulua: Osasun-artxiboa eta -dokumentazioa5 modulua: Informazio- eta sailkapen-sistemak osasun-arloan6 modulua: Bulegotika eta informazioaren prozesua7 modulua: Osasun-kodetzea8 modulua: Laguntza psikosoziala paziente-erabiltzaileari9 modulua: Datuak balidatzea eta ustiatzea10 modulua: Osasun arloko administrazio-kudeaketa11 modulua: Osasun-dokumentazioaren eta -administrazioaren proiektua12 modulua: Ingeles profesionala13 modulua: Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa 14 modulua Produkzio-sistemari aplikatutako jasangarritasuna.15 modulua Enplegurako ibilbide pertsonala I16 modulua Enplegurako ibilbide pertsonala II LORTUTAKO GAITASUNAK – Ospitaleratzeak, altak, ohe-esleipena eta pazienteentzako/erabiltzaileentzako beste osasun-zerbitzugintza batzuk kudeatzeko, prozesuak eta kalitate-mailak betetzea ziurtatuta.– Osasun-dokumentuen terminologia klinikoa ezagutzeko, prozesu patologikoei eta osasun-zerbitzuetako arretari dagokienez.– Osasun-zerbitzuen berezko dokumentuak eta jakinarazpenak lantzeko eta izapidetzeko, hautemandako premiak abiapuntu hartuta eta bere erantzukizunaren esparruan, lanbidearen irizpide deontologikoak errespetatuta.– Historia klinikoen artxiboa eta bestelako dokumentazioa kudeatzeko, ezarritako irizpideak, prozesuak eta prozedurak kontuan hartuta.– Diagnostikoak kodetzeko prozesuak eta gaixotasunen nazioarteko sailkapenarekin erlazionatutako prozedurak egiteko.– Informazio kliniko eta laguntzakoaren sistemarako, kalitaterako eta ikerketarako datu-baseak ustiatzeko eta baliozkotzeko, datuak babesteko araudiaren aplikazioa ziurtatuta.– Osasun-dokumentazioa kudeatzeko, datuen oinarrizko gutxieneko multzoaren (DOGM) egitura, utilitateak, baliozkotzeak eta ustiapenak aplikatuta.– Pazienteei eta senitartekoei arreta eta orientabidea emateko, komunikazio-teknikak aplikatuta laguntza-kalitatea hobetzeko eta haien gogobetetasuna areagotzeko.– Osasun-zentroetako laguntza-arloen eta laguntzakoak ez direnen kudeaketan administrazio-zereginak gauzatzeko. ZIKLOAREN IRTENBIDEAK Lan-eremua:– Osasun-dokumentazioko goi-mailako teknikaria.– Osasun-dokumentazioa kodetzearen arduradun teknikoa.– Historia klinikoen artxiboen arduradun teknikoa.– Osasun-dokumentuen tratamenduaren eta diseinuaren arduradun teknikoa.– Osasun-laguntzako informazio-sistemen arduradun teknikoa.– Osasun-prestazioaren ebaluazioaren eta kalitate-kontrolaren arduradun teknikoa.– Prozesu administratibo eta klinikoen kudeaketaren arduradun teknikoa.– Unitate, sail edo osasun-zentroen administrazio-arduraduna.– Ikerketa biomedikoko taldeen laguntzailea.– Osasun-zerbitzuen idazkaria. Goi-mailako ikasketak:– Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.– Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.– Unibertsitate-ikasketak, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.. IKASTETXEAK Ángeles Custodios, Bilbao Nazaret zentroa, Donostia • GOI MAILA

Elikagaiak elaboratzeko teknikaria (EM)

  Elikagaiak elaboratzeko teknikaria (EM) PRESTAKUNTZA-PLANA 1Moduloa: Elikagaien industriako lehengaiak2 Moduloa: Lehengaiak egokitzeko eragiketak.3 Moduloa: Transformazio- eta kontserbazio-tratamenduak4 Moduloa: Elikagaiak prozesatzea5 Moduloa: Mantentze elektromekanikoaren printzipioak6 Moduloa: Elikagaien industriako prozesu teknologikoak7 Moduloa: Elikagaien salmenta eta merkaturatzea8 Moduloa: Elikagaien industrietako biltegiko lanak eta kontrola9 Moduloa: Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea10 Modulo: Ingeles profesionala11 Moduloa: Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa (EM)12 Modulua: Produkzio-sistemari aplikatutako jasangarritasuna.13 Modulua: Enplegurako ibilbide pertsonala I. 14 Modulua: Enplegurako ibilbide pertsonala II.15 Modulua: Modulu arteko proiektua. LORTUTAKO GAITASUNAK – Elikagaiak elaboratzea eta ontziratzea, produkzio eta kalitateko planen arabera, eta, horretarako, tresneriaren lehen mailako mantentzea egitea eta elikagaien higienearen eta segurtasunaren arloan, ingurumen-babesaren arloan eta laneko arriskuen prebentzioaren arloan indarrean dagoen legeria aplikatzea.– Lehengaiak eta gai osagarriak hornitzea eta biltegiratzea, produktuaren ezaugarriak kontuan izanik.– Produkzio-sistemak eta -tresneria produkzio-prozesuaren eskakizunen arabera erregulatzea.– Elikagaiak elaboratzean, prozedura-eskuliburuaren arabera kontrolatzea eragiketak.– Produktu bakoitzaren eskakizunen arabera aplikatzea kontserbazio-tratamenduak.– Elaboratutako produktuak ontziratzea, etiketatzea eta biltzea, eta, hala, produktuak banatzean eta merkaturatzean horien integritatea ziurtatzea.– Produktu burutuak biltegiratzea eta, horretarako, izakinen kontrola egitea eta bidalketa egiaztatzea. ZIKLOAREN IRTENBIDEAK Lan- eremua:– Elikagaien elaboratzailea.– Elikagaiak tratatzeko eta elaboratzeko makina eta tresnerien operadorea.– Ontziratzeko eta enbalatzeko lerroen operadorea eta kontrolatzailea.– Harreragilea eta biltegizaina.– Produkzio-lerroetako lehengaien eta materialen biltzailea.– Dosifikatzailea.– Lerroko ikuskatzailea. Ikasketak hauekin jarrai dezakezu:– Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.– Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.– Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.– Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan. IKASTETXEAK • OINARRIZKO MAILAKO L.H.

Erizaintzako zaintza osagarriak

  Erizaintzako zaintza osagarriak IZAERA – Gizarte-trebetasunak– Komunikazioa– Emozio heldutasuna– Eskuzko trebetasuna eta trebetasun psikomotorra– Indar fisikoa PRESTAKUNTZA-PLANA 1 Modulua Administrazio eragiketak eta osasungintzako dokumentazioa2 Modulua Erizaintzako oinarrizko teknikak3 Modulua Ospitaleko higienea eta materialen garbiketa4 Modulua Osasunaren sustapena eta pazientearentzako laguntza psikologikoa5 Modulua Laguntza odontologiko estomatologikoko teknikak6 Modulua Lan taldeko harremanak7 Modulua Lan prestakuntza eta orientabidea8 Modulua Kalitatea eta etengabeko hobekuntza9 Modulua Lantokiko prestakuntza LORTUTAKO GAITASUNAK – Norbere lanbidearekin zerikusia duen atentzio sanitarioaren prozesuari buruzko informazioa eta hizkuntza interpretatu eta ulertzea– Ikuspegi orokorra eta koordinatua izatea: bezero eta gaixoen osasun egoerari buruz, egin beharreko erizaintzako zaintza osagarriei buruz, eta kontsultetan eta atal edo zerbitzuetan erabilitako tresna eta materialei buruz.– Higieniko sanitario eta prebentzio ohituren ezagutza bultzatzea herritarren artean– Bezeroari eta gaixoari ematen zaion osasun asistentzia leuntzea, horretarako laguntza psikologikoa eta osasun heziketa erabiliz. ZIKLOAREN IRTENBIDEAK Lan eremua: Erizain Laguntzaile bezala: ospitaletan eta kontsulta pribatu eta publikoetan, Zahar Egoitza publiko nahiz pribatuetan Gizarte Zerbitzuek edo Komunitateak atenditzen dituen taldeetan: HIES, drogak. Goi mailako beste ikasketak: Lanbide-espezializazioko ikastaroekin. Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin. Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita. IKASTETXEAK Egibide Ángeles Custodios María Inmaculada Bilbao Gurutze Gorria Nazaret • ERDI MAILA  

Ontzi eta itsasontzien makineriaren zaintza eta kontrola

    Ontzi eta itsasontzien makineriaren zaintza eta kontrola       PRESTAKUNTZA-PLANA – Propultsio Planta eta Makineria Osagarria Zaintzea – Mekanizazio eta Soldatze Prozedurak Ontzi eta Itsasontzietan – Automatismoen Erregulazioa eta Zainketa Ontzi eta Itsasontzietan– Instalazioen eta Makina Elektrikoen Zainketa Ontzi eta Itsasontzietan – Hozte eta Girotze Makineria Instalatzea eta Zainketa Ontzi eta Itsasontzietan – Makinen Zaintza Prozedurak– Ingeles profesionala– Itsas Segurtasuna– Osasun Arreta Ontzian– Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa – Produkzio-sistemari aplikatutako jasangarritasuna.– Enplegurako ibilbide pertsonala I. – Enplegurako ibilbide pertsonala II. – Modulu arteko proiektua.   ZIKLOAREN IRTENBIDEAK Jardun ditzaketen lanbideak: – Makinetako Burua edo Ofiziala Itsasontzi Zibiletan (Arrantza, Merkantal eta Bidazti Itsasontzietan).– Arrantza Enpresetan Ikuskatzaile.– Itsas Motorren Mantenimenduan, Instalazio Elektromekanikoetan, Hozte eta Girotze Instalazioetan, Arduradun edo Langile. ESKURATZEN DUEN LANBIDE TITULUA: “ITSAS MEKANIKOA” Baldintzak:• Ontzi eta Itsasontzien Makineria Zaintzeko eta Kontrolatzeko Teknikari, Titulazio Akademikoa.• 18 urtetako adina.• 12 hilabetetako enbarkea Marinel bezela, horietatik 6 hilabete Makinen Kameran zaintzako lanetan. Atribuzioak:– Makinetako Ofíciala Itsasontzi Zibiletan (Arrantza, Merkantal eta Bidazti Itsasontzietan), 6.000 KW-rainoko indarreko Itsasontzietan.– Makinetako Buru (Arrantza, Merkantal eta Bidazti Itsasontzietan), 1.400 KW-rainoko indarreko Itsasontzietan.   IKASTETXEAK Antiguako Ama arrantza eskola   • ERDI MAILA

Fabrikazio mekanikoko diseinua

  Fabrikazio mekanikoko diseinua IZAERA – Trebetasuna informatika-aplikazioetan– Zenbakietarako gaitasuna fisikan– Espazio-ikusmenerako gaitasuna– Prozesu bateko faseak bereizteko gaitasuna PRESTAKUNTZA-PLANA 1 Modulua Produktu mekanikoen diseinua2 Modulua Galdaketako moldeen eta ereduen diseinua3 Modulua Fabrikazioaren automatizazioa4 Modulua Produktu polimerikoetarako moldeen diseinua5 Modulua Fabrikazio mekanikoko teknikak6 Modulua Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa7 Modulua Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnen diseinua8 Modulua Produktu mekanikoak diseinatzeko moduluen arteko proiektua9 Modulua Ingeles profesionala10 Modulua Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa 11 Modulua Produkzio-sistemari aplikatutako jasangarritasuna.12 Modulua Enplegurako ibilbide pertsonala I13 Modulua Enplegurako ibilbide pertsonala II LORTUTAKO GAITASUNAK – Prozesu mekaniko batean behar diren dokumentuak eta ekoizpen-prozesua antolatzea– Behe-mailako lan teknikoa antolatu, zuzendu eta gainbegiratzea– Fabrikazio-proiektuaren dokumentuak prestatzea: planoak, krokisa….– Muntaketa-prozesuan aholku teknikoak ematea, eta fabrikazioa hobetzeko prozesuan parte hartzea– Proiektuaren automatizazioan eta ekipo egokiak hautatzen laguntzea, faseak zehaztuz.– Produktu baten kalitate-prozesua kudeatzea makinaz fabrikatzean ZIKLOAREN IRTENBIDEAK Lan-eremua: Industrietako fabrikazio mekanikoarekin zerikusia duten proiektuak sortzeko teknikaria. Ordenadorez lagundutako marrazketak erabiltzeko teknikaria (CAD). Tresnak, matrizeak eta moldea muntatzeko proiektuetan aholkulari teknikoa. Fabrikazio Mekanikoen Industrietako kalitate-kontrolatzailea, Produkzio Prozesuanren gaineko Kontrol Plana aurrera eramaten lagunduz. Behe-mailako teknikarien lanak antolatu, zuzendu eta gainbegiratzea, arian-arian sortzen diren arazoak konponduz. Goi mailako beste ikasketak: Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin edota Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita (Ingeniaritza Industriala eta ingeniaritza mekanikoa adibidez). IKASTETXEAK Egibide Salesianos Deusto Maristak Durango Centro formación Somorrostro Politeknika Txorierri Zulaibar MGEP La Salle Berrozpe Goierri Eskola Oteitza Lizeo Politeknikoa • GOI MAILA

Plataforma anitzeko aplikazioen garapena

  Plataforma anitzeko aplikazioen garapena IZAERA – Arrazoiketa abstrakturako gaitasuna– Behatzaile ona, txukuna eta metodikoa izatea– Autonomia– Oso arduratsua PRESTAKUNTZA-PLANA 1 Modulua Sistema informatikoak2 Modulua Datu-baseak3 Modulua Programazioa4 Modulua Marka lenguaiak eta informazioaren kudeaketa-sistemak5 Modulua Garapenerako inguruneak6 Modulua Lan prestakuntza eta orientabidea7 Modulua Datuen atzipena8 Modulua Interfazeen garapena9 Modulua Multimedia eta dispositibo mugikorren programazioa10 Modulua Zerbitzu eta prozesuen programazioa11 Modulua Enpresa-kudeaketa sistemak12 Modulua Plataforma anitzeko aplikazioen garapenaren moduluen arteko proiektua13 Modulua Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa 14 Modulua Produkzio-sistemari aplikatutako jasangarritasuna.15 Modulua Enplegurako ibilbide pertsonala I16 Modulua Enplegurako ibilbide pertsonala II17 Modulua Ingeles profesionala LORTUTAKO GAITASUNAK – Informatika sistemak eskaintzen dituen baliabideak behar bezala antolatu eta erabiltzea– Aplikazioak erabiltzea errazten duten aurkezpen– zerbitzuak diseinatu eta burutzea– Kudeaketako informatika aplikazioak aztertzea eta diseinatzea– Programak hainbat programazio hizkuntzetan prestatu, egokitu eta probatzea ZIKLOAREN IRTENBIDEAK Lan-eremua: Analista-programatzailea. Programatzailea. Proietu-kudeatzailea. Informatika-administraria. Datu-grabatzailea. Merkataria. Ordenadore-instalatzailea Goi mailako ikasketak: Informatikaren Ingeniaritzako Gradua. Kudeaketaren etaInformazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua. Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Gradua. ZergaSistemako eta Administrazio Publikoko Gradua. IKASTETXEAK Egibide Centro formación Somorrostro Goierri eskola Oteitza Lizeo Politeknikoa • GOI MAILA

Etxebizitzak mantentzea – Iturgintza – berokuntza

  Etxebizitzak mantentzea – Iturgintza – berokuntza PRESTAKUNTZA-PLANA – Etxebizitzetako instalazio elektroteknikoen oinarrizko mantentze-lanak.– Etxebizitzako kontserbazio-eragiketak eta osagarrien muntaketa.– Ebakuazio-sareak.– Oinarrizko iturgintza eta berokuntza.– Girotze-ekipoak muntatzea.– Zientzia aplikatua I.– Zientzia aplikatua II.– Komunikazioa eta gizarte I.– Komunikazioa eta gizarte II.– Enplegurako ibilbide pertsonala– Elkarlaneko ikaskuntzako modulu arteko proiektua– Tutoretza eta orientabidea I.– Tutoretza eta orientabidea II. – Etxeko gaseko eragiketa osagarriak.– Berokuntza zentralizatua. LORTUTAKO GAITASUNAK – Lan-aginduak edo argibideak abiapuntu hartuta, etxebizitzako instalazioetan, gainazaletan edo altzarietan elementuak ordezteko, muntatzeko edo ezartzeko zein konponketak egiteko materialak, erremintak eta makina-erremintak hautatzeko.– Kanalizazio elektrikoak, ura husteko eta hornitzeko hodiak, berokuntza-zirkuituak eta oinarrizko klimatizaziokoak ezartzeko erretenak eta lubakiak irekitzeko.– Ura husteko eta hornitzeko hodietako eta berokuntza-instalazioetako elementuak mihiztatzeko.– Automatikoki ureztatzeko instalazioak muntatzeko eta, hala badagokio, aldez aurretik haiek muntatzeko eskema txikiak egiteko, gainazal osoaren estaldura eta ur-aurrezpena ziurtatuta.– Etxebizitzaren ekipamendu sanitarioak instalatzeko, eta, horretarako, ura husteko eta hornitzeko sarearekin konektatzeko.– Etxeko klimatizazio-tresneriaren barneko eta kanpoko unitateak muntatzeko eragiketak eta horien lehen mailako mantentze-lanak egiteko.– Zuntzezko aireztapen-hodiak edo antzekoak mihiztatzeko eragiketak egiteko, eta, horretarako, gainazalei akabera emateko eta junturak zigilatzeko eragiketak egiteko.– Eman dizkioten argibideak edo erabilera-eskuliburuak abiapuntu hartuta, etxebizitzaren esparruan instalazio elektroteknikoak osatzen dituzten elementu sinpleak ordezteko.– Horma eta sabaietako estaldura jarraituetan hondatuta dauden guneak konpontzeko, eraginpeko gainazala pintatzeko eta elementu zeramikoak ordezteko (zoladura eta azuleju-estaldura).– Altzari prefabrikatuak, altzarien osagarriak eta etxeko osagarriak muntatzeko eta ezartzeko, eta altzari horietan oinarrizko konponketak egiteko eta burdineria ordezteko.– Ordeztutako elementuen proba funtzionalak egiteko, beharrezko tresnak eta prozedura erabilita.– Makina-erremintak, tresneria, erremintak eta lanabesak funtzionamenduan eta erabilera-egoera onean mantentzeko, eta, horretarako, fabrikatzailearen eskuliburuetan ezarritako prozedurak betetzeko.– Bere ingurune fisiko, sozial, pertsonal eta produktiboarekin zerikusia duten iragartzeko moduko arazoak konpontzeko, eta, horretarako, arrazoibide zientifikoa eta zientzia aplikatuek eta gizarte-zientziek emandako elementuak erabiltzeko. ZIKLOAREN IRTENBIDEAK Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:– Pintorearen laguntzailea.– Instalazio elektroteknikoen mantentze-lanetako laguntzailea.– Iturginaren laguntzailea.– Berokuntza-tresnerien muntatzailearen laguntzailea.– Berokuntza-tresnerien mantentzailearen laguntzailea.– Klimatizazio-tresnerien muntatzailearen laguntzailea.– Klimatizazio-tresnerien mantentzailearen laguntzailea.– Ura hornitzeko eta banatzeko sareen instalatzailea.– Zurezko edo antzeko altzari prefabrikatuen muntatzailea. Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:– Erdi-mailako heziketa-ziklo bat (titulu honek lehentasuna izango du Instalatze eta Mantentze Lanak, Eraikuntza eta Obra Zibila, Elektrizitatea eta Elektronika eta Arotzeria eta Altzarigintza lanbide-arloetako erdi-mailako titulu guztietarako onartua izateko).   IKASTETXEAK Centro Formación Somorrostro Peñascal Bilbao   Peñascal Markina Otxarkoaga • OINARRIZKO MAILAKO L.H.

Natura inguruneko eta astialdiko gidaritza

  Natura inguruneko eta astialdiko gidaritza PRESTAKUNTZA-PLANA 1 Modulua. Zaldiketa-teknikak2 Modulua. Zaldi-gidaritza3 Modulua. Taldeentzako arreta4 Modulua. Ibilbideak antolatzea5 Modulua. Behe eta erdi-mailako mendiko gidaritza6 Modulua. Bizikleta-gidaritza7 Modulua. Astialdiko teknikak8 Modulua. Igeriketa-teknikak9 Modulua. Sorospena natura-ingurunean10 Modulua. Ur-ingurune naturaleko gidaritza11 Modulua. Maniobrak sokekin12 Modulua. Ingeles profesionala13 Modulua. Produkzio- sektoreei aplikatutako digitalizazioa14 Modulua. Produkzio-sektoreei aplikatutako jasangarritasuna15 Modulua. Enplegurako ibilbide pertsonala I 16 Modulua. Enplegurako ibilbide pertsonala II LORTUTAKO GAITASUNAK – Natura-ingurunetan taldeekin egiteko kirol-jarduera fisiko gidatuak diseinatzea, eta parte-hartzaileen ezaugarriak, egindako aurrerapena eta jarduera egingo den ingurua balioestea.– Natura-ingurunetan taldeekin egiteko kirol-jarduera fisiko gidatuak antolatzea, eta jarduerak egiteko beharrezkoak diren izapideak egitea eta baliabideak ziurtatzea.– Jarduera egiteko beharrezkoak diren materialen eta ekipoen mantentze-lanak egitea, teknika egokienak erabilita eta ezarrita dauden protokoloei jarraituta.– Kultura- eta aisialdiko jarduerak dinamizatzea eta partaideak parte hartzera animatzea, eta horretarako, parte-hartzaileen ezaugarrietara egokitzea eta segurtasun eta arriskuen prebentzioko oinarrizko neurriak betetzea.– Taldeak behe- eta erdi-mailako mendietako ibilbideetan barrena gidatzea, jardueraren dinamikara eta partaide-taldearen dinamikara egokituta.– Taldeak zailtasun txikiko haitzulo eta erreka-zuloetan barrena gidatzea, beharrezkoak diren aurreratze- eta segurtasun-teknikak erabilita.– Taldeak bizikleta-ibilbideetan barrena gidatzea, jardueraren eta partaide-taldearen dinamikara egokituta.– Taldeak zaldi-ibilbideetan barrena gidatzea, jardueraren eta partaide-taldearen dinamikara egokituta.– Uretan ibiltzen jakitea eta igeriketa-estiloak menderatzea.– Taldeak idatzagiria izatetik salbuetsita dauden aisiako ontzietan ur-ingurune naturaletan barrena gidatzea, jardueraren eta partaide-taldearen dinamikara egokituta.– Erabiltzaileak aisiako eta abenturako instalazioetan barrena gidatzea, eta segurtasun-baldintzen berri ematea, jarduerak nola egiten dituzten kontrolatzea eta izan daitezkeen gertakizunak konpontzea.– Taldeen ostatu-gaua eta natura-inguruneko jarraipena antolatzea, partaideen eta jardueraren ezaugarriak kontuan hartuta, eta segurtasuna bermatzea.– Inguruneak edo pertsonek eragin ditzakeen arrisku-egoerei aurre egiteko behar diren segurtasun-neurriak zehaztea eta hartzea, jarduera egin dadin.– Jarduera egiten ari diren bitartean istripuak izaten dituzten partaideei oinarrizko arreta eskaintzea.– Larrialdi-egoeretan taldea zuzentzea, segurtasun-neurriak koordinatuz edo lurreko edo uretako salbamendu-lanak eginez, eta, horretarako, erreskate- eta ebakuazio-teknikak aplikatzea eta egoera jakin horretarako egokienak diren baliabideak eta metodoak erabiltzea. ZIKLOAREN IRTENBIDEAK Lan-eremua: Naturan egiten diren kirol- eta jolas-jardueretan, eta turismo aktiboaren, kirol- edo abentura-turismoaren alorretan, aisiako eta abenturako instalazioetan, bai eta aisialdiko gizarte- eta hezkuntza-jardueretan ere, jarduera horiek antolatzen, garatzen, dinamizatzen eta horien jarraipena eta ebaluazioa egiten, eta ur-ingurune naturaletan prebentzio-, zaintza- eta erreskate-lanak egiten. Alor hauetan ere egin dezakete lan: uretan esku hartzeko unitateetan eta erreskate- eta sorospen-taldeetan. Goi-mailako ikasketak:Lanbide-espezializazioko ikastaroekin. Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita. IKASTETXEAK   Gainberri Menesianos Nanclares • ERDI MAILA