Sukaldaritza eta gastronomia IZAERA – Ziklo honetan izena ematen duenari sukaldaritza gustatu behar zaio, eta, gainera, lanean txukuna izateaz gain, eskuz trebetasun handia izan behar du.– Ia beti beste batzuekin batera ariko da lanean. Beraz, harremanetarako erreztasuna izan behar du eta ekipoan lan egiteko gaitasuna PRESTAKUNTZA-PLANA 1 Modulua Sukaldaritzako produktuak2 Modulua Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea3 Modulua Sukaldaritzako teknikak4 Modulua Elikagaien aurretiazko elaborazioa eta kontserbazioa5 Modulua Eskaintza gastronomikoak6 Modulua Pastelgintzako eta gozogintzako oinarrizko prozesuak7 Modulua Jatetxe arloko postreak8 Modulua Ingeles profesionala9 Modulua Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa 10 Modulua Produkzio-sistemari aplikatutako jasangarritasuna.11 Modulua Enplegurako ibilbide pertsonala I12 Modulua Enplegurako ibilbide pertsonala II13 Modulua Modulu arteko proiektua. LORTUTAKO GAITASUNAK – Eskaintza gastronomikoak definitzea, hornikuntza egitea eta kontsumoak kontrolatzea– Elikagai-mota guztiak aurrez elaboratzea eta kontserbatzea.– Aplikazio ugariko oinarrizko elaborazioak eta oinarrizko platerak prestatzea.– Mota guztietako sukaldaritzako elaborazio konplexuak eta zerbitzurako norberak sortuak prestatzea eta aurkeztea.– Gozogintzako eskaintza sinpleak definitzea, barne-hornikuntza egitea eta kontsumoak kontrolatzea.– Pastelgintzarako eta gozogintzarako oreak, pastak eta aplikazio ugariko oinarrizko produktuak elaboratzeko lanak egitea eta/edo kontrolatzea.– Ore eta pastekin egindako produktuak, sukaldaritzako postreak eta izozkiak elaboratzea eta aurkeztea.– Jatetxe arloan segurtasun- eta higiene-arauak eta ingurumena babesteari buruzkoak betez jardutea.– Enpresa mundua ezagutzea, eta enpresa bat sortzen ikastea. ZIKLOAREN IRTENBIDEAK Lan-eremua: Ondorengo leku hauetan arituko da sukaldari, batez ere: jatetxeetan, hoteletan, catering-enpresetan, ospitaletan, kafetegietan, pizzerietan, hanburgesategietan. Bestalde, a) Gozogile-lanetan ari daiteke: jatetxeetan, hoteletan eta catering-enpresetan. b) Gozogintza-lanetan. c) Harakindegietan, urdaitegietan eta arraindegietan.Esperientzia handia duena sukaldeburua izatera iritsi daiteke. Sukaldaritza autoenpleguan aritzeko aproposa da, eta sukaldariak bere taberna edo kafetegia ireki dezake. Goi-mailako ikasketak: Humanitateak eta Gizarte Zientzietako Batxilergoa. Natura eta Osasunaren Batxilergoa. Goi mailako heziketa zikloak IKASTETXEAK EgibidePeñascal Bilbao • ERDI MAILA