Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategia IZAERA – Behaketarako gaitasuna eta zientzietarako jakin-mina– Prezisio osoz manipulatzeko eta mugimenduak koordinatzeko gaitasuna– Sormena eta gauza ezezagunak ikertzeko eta aurkitzeko irrika– Autonomo gisa nahiz taldean lan egiteko gaitasuna– Antolamendurako eta lan sistematikorako gaitasuna, prozesu bat burutzerakoan.– Prozesu zientifiko tekniko bateko aldaeren neurriak gogoz hartzea PRESTAKUNTZA-PLANA 1 Modulua Lagintzea eta lagina prestatzea2 Modulua Analisi kimikoak3 Modulua Tresna bidezko analisia.4 Modulua Saiakuntza fisikoak5 Modulua Saiakuntza fisiko-kimikoak6 Modulua Saiakuntza mikrobiologikoak7 Modulua Saiakuntza bioteknologikoak.8 Modulua Laborategiko kalitatea eta segurtasuna9 Modulua Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategiaren proiektua10 Modulua Ingeles profesionala11 Modulua Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa 12 Modulua Produkzio-sistemari aplikatutako jasangarritasuna.13 Modulua Enplegurako ibilbide pertsonala I14 Modulua Enplegurako ibilbide pertsonala II LORTUTAKO GAITASUNAK – Maila beheragoko edo kualifikazio gutxiagoko teknikarien lana antolatu eta zuzentzea– Kalitatearen kontrol-planak interpretatzea, produktu kimikoak edo janariak aztertzeko– Hainbat entsegu eta azterketa burutzea, teknika berriak eta kalitate kontrola aplikatuz– Materiala eta aparatuak erabiltzea, funtzionamendua zaintzea eta mantentze lanak ziurtatzea– Azterketa-metodoen ikuspegi integratua izatea, produkzio-prozesuko faseetan zehar.– Aldaketa teknikoak, lanekoak eta ekonomikoak direla eta, sortutako lan egoera berrietara egokitzea– Teknika berriak puntu puntuan jartzen parte hartu eta hobekuntzak eta segurtasuna proposatzea– Lan talde baten jarraipena eta antolakuntza funtzioak egitea– Taldekideekin harreman onak mantentzea– Laneko aginduak eta egindako proben emaitza prezisio osoz ematea– Norbere edo besteren jarrerak eragindako arazoak konpondu eta horiei buruzko erabakiak hartzea, norberari dagokion heinean. ZIKLOAREN IRTENBIDEAK Lan eremua: Lehengaien eta produktu akabatuen analista. Laborategi kimikoko, mikrobiologikoko eta instrumentaleko analista. Kalitate kontroleko analista. Ikerketa eta garapeneko analista. Uren analista. Goi-mailako beste ikasketak: Biologiako Gradua. Biokimikako eta Biologia Molekularreko Gradua. Bioteknologiako Gradua. Elikagaien Zientzia eta TeknologiakoGradua. Biologiako Gradua. Erizaintzako Gradua. Farmaziako Gradua. IngeniaritzaKimikoko Gradua. Industria Kimikaren Ingeniaritzako Gradua. Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradua. Kimikako Gradua. IKASTETXEAK Egibide Zabalburu Ikastetxea Jesuitak Indautxu • GOI MAILA