HETEL

HETELek DIGISTAINABILITY bazkideekin batera aurrera egin du proiektuaren azken fasean

Maiatzaren 19an eta 20an, DIGISTAINABILITY Erasmus+ proiektuko partzuergoa, HETELek koordinatua, Münsterren (Alemania) bildu zen, ACEEU erakundeak antolatuta. Proiektuaren fase akademikotik lan-mundurako fasera igarotzea markatzen duen hitzordu garrantzitsua izan da; marketinari aplikatutako gaitasun digital eta jasangarrietako prestakuntza-ibilbideak ikasgelatik harago, sektoreko profesionalengana eramatea helburu duena. Bi eguneko lan jardunaldi trinkoan, partzuergoko bazkideek (Politécnico de Tomar, Universidad de Urbino, Nazaret Fundazioa, ACEEU, ILMIOLAVORO eta FBO) hiru arlo nagusitan egin dute aurrera. Alde batetik, prestakuntza moduluen itzulpenak amaitzen aritu dira; modulu horiek ekainetik aurrera egongo dira eskuragarri proiektuaren webgunean. Bestetik, mikroegiaztagirien pilotajea xehetasunez planifikatu dute. Pilotaje hori datozen asteetan sektoreko profesionalekin abiatuko da, eta diseinatutako ibilbideak benetako ingurune batean baliozkotzea ahalbidetuko du. Aldi berean, partzuergoak aurrerapauso bat eman du proiektuaren jasangarritasun estrategian, emaitzak beste ikastetxe eta profesional batzuek ere transferitu eta aprobetxatu ahal izatea bermatzeko. Bilera honen bidez, HETELek indartu egin du Euskadiko eta Europako Lanbide Heziketara digitalizazioa eta jasangarritasuna hurbiltzeko duen konpromisoa, DigComp eta GreenComp gaitasunak marketinaren lan-esparruko benetako beharretara konektatuz.

60 beka Global Training goi mailako tituludun gazteentzat

Global Training programari esker, LHko goi mailetan eta Unibertsitatean titulatutako euskal gazteek praktikak egin ahal izaten dituzte atzerriko enpresetan. Programa hau Basque Trade & Investment (Nazioartekotzearen Euskal Agentzia), SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren ekimena da, eta, besteak beste, HETEL, Confebask, Politeknika Txorierri eta Adegik osatutako partzuergoak kudeatzen du. Patzuergo honek aurten 60 plaza eskainiko ditu goi-mailako unibertsitateko eta LHko tituludun gazteentzat. Gutxienez 6 hilabeteko nazioarteko praktikak izango dira, 21 herrialdetan. Hautatutako gazteak azarotik aurrera abiatuko dira euren helmugara: Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Txile, Txina, Zipre, Hegokorea, Frantzia, Grezia, Indonesia, Irlanda, Italia, Malta, Mexiko, Herbehereak, Peru, Portugal, Thailandia, Txekiar Errepublika eta Erresuma Batua. Bekek 1.635 euro hileko diru-laguntza eskaintzen dute. Parte-hartzaileek 50 orduko prestakuntza jasoko dute bidaia aurretik. Eskabideak aurkezteko epea 2025eko irailaren 12an amaituko da. Informazio gehiago: www.global-go.net

Euskadi – Alemania lankidetzan urratsak ematen

HETELen Erasmus plus beka bati esker, Sopeña Bilbaoko irakasle batzuk Europako mugikortasun batean parte hartu dute KBKOk Alemaniako Gummersbach eta Waldbröl hirietan dituen ikastetxeak bisitatuz. Bisita honetan, Finantzen ikasketen barruan gaztelaniaz zein ingelesez emandako ikasgaiak behatuz ikasteko saioez gozatu ahal izan dute. Era berean, bilerak egin dira ikastetxeen artean etorkizunean nazioarteko lankidetzak lortzeko lehen urratsak emateko.