HETEL

Zulaibarreko irakasle batek Alemanian jaso du prestakuntza

HETELen erasmus+ beka bati esker Zulaibar ikastetxeko irakale den Gorka Goikoetxeak Hamburgon (Alemania) izan da, Air in Vet proiektu Europarraen barruan, ospatu diren prestakuntza jardunaldietan parte hartzen, Euskadiko irakasle talde batekin batera. Alemania, Holanda eta Belgikako Lanbide Heziketa sistemak ezagutzeko oso baliagarria izan da. Baita ere Europako  herrialde ezberdinetan, berrikuntza aplikatua Lanbide Heziketan nola txertatzen… Jarrai ezazu Zulaibarreko irakasle batek Alemanian jaso du prestakuntza irakurtzen

HETELek LH Dualeko ikasleen bidez enpresetan berrikuntza sustatzeko proiektu pilotuaren ondorioak aurkeztu ditu

HETELek proiektu pilotua zabaldu du gaur Gipuzkoako enpresen artean saio telematiko batean, erabilitako metodologia azalduz. Ikasturtean zehar, HETELek abian jarri du proiektu hau, eta Gipuzkoako 8 enpresak hartu dute parte (Matia Fundazioa, Mendiaraiz, Loatzo, Keyway, Fagor Automation, Ikaslan Fundazioa, BST rods eta Gestsat). Bertan, arrakastaz ezarri da euskal Lanbide Heziketan erabiltzen den metodologia, erronken ebazpenean… Jarrai ezazu HETELek LH Dualeko ikasleen bidez enpresetan berrikuntza sustatzeko proiektu pilotuaren ondorioak aurkeztu ditu irakurtzen

Abian da Gipuzkoako Foru Aldundiak onartutako HETEL proiektua. Abantean!

Gipuzkoako Foru Aldundiak, enpresetan talentua eta pertsonen ikaskuntza sustatzeko programaren deialdiaren esparruan, HETELen proiektu bat onartu du, Lanbide Heziketa dualeko ikasleen bidez enpresetako berrikuntza-ekosistema hobetzea helburu duena. Asmo handiko ekimena da, Lanbide Heziketa dualeko ikasleen bidez erronketan oinarritutako ikaskuntza-metodologia Gipuzkoako enpresetara helarazteko helburua duena. Izan ere, ikasle hauek izango baitira proiektu honetako protagonista nagusiak. Une… Jarrai ezazu Abian da Gipuzkoako Foru Aldundiak onartutako HETEL proiektua. Abantean! irakurtzen