HETEL

Zabalburu ikastetxeko irakasleak Zwolleko Landstede ikastetxea bisitatu dute

HETELen Erasmus beka bati esker Zabalburu ikastetxeko bi irakaslek Zwolleko Lanstede ikastetxea bisitatu zuten, ekainak 6 eta 7an, Holandako Overijssel eskualdean. Egun hauetan bertako irakasleekin esperientziak partekatzeko aukera izateaz gain, metodologia alorreko praktika egokiak ezagutu ahal izan dituzte. Ikastetxe horrek dituen egoitza ezberdinak bisitatu dituzte, garraioa eta logistikaren eta informatika eta telekomunikazioa arloak nabarmenduz.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Brailako alkateak harrera egin digu Europako LH hobetzeko egindako lana suspertzeko

PBP in VET (mikrokontroladoreen PicBasicPro (PBP) lengoaiaren ikaskuntza eta irakaskuntza) Europar proiektuaren esparruan Errumaniako Liceul Technologic Grigori Moisil Lanbide Heziketa ikastetxea bisitatu dugu. Itziar Regidorrek, Salesianos Deusto ikastetxeko irakasleak, abentura honetan laguntzen digu; izan ere, elektronika eta mikro- kontroladoreen ikasgaiko ikasleentzat ikasmaterialak prestatuko ditu. Errumaniako bazkideei eskerrak luzatu nahi diegu izandako harrera bikainagatik!   

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETEL abantean Lituanian, Europako LHan gardentasun handiagoa lortu nahian

EURspace (www.eurspace.eu) Europar proiektuaren azken bilera Lituaniako Vilna hirian ospatu da. Bileran Portugalgo, Turkiako, Errumaniako eta Italiako kideak izan dira eta Herrialde hauetako 3-4 EQF mailako Sukaldaritza eta okintzako curriculuma konparatu da. Lan honen helburua Europa mailan ikasle eta irakasleen mugikortasuna eta gaitasunen aitorpena lortzea da, proiektu pilotu honetan, esandako arlo horretatik hasita.   Informazio gehiago web orrialdean edo facebookeko kontuan  https://www.facebook.com/eurspace/

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

GAIAk IKT SEKTOREAREN ETORKIZUNEKO ARLOAK ZEINTZUK DIREN AZALDU DIO HETEL IKASTETETXEETAKO IKASLE TALDE BATI

GAIAk, Elektronika eta Informazio teknologien industrien elkarteak, eta HETELek, Lanbide Heziketako ikastetxeen elkarteak, Salesianos Deusto ikastetxean jardunaldi bat antolatu dute ekainaren 5ean. Jardunaldi honen helburua, Telekomunikazio eta Informatika Sistemak zikloko bigarren mailan dauden ikasleei sektore honetako lan- hobiak zeintzuk diren azaltzea izan da. Ekimen honetan sektoreko enpresa batzuk ere parte hartu dute (Bilbomatika…). Hauek, bertaratu direnen pertsonei, momentu honetan dituzten langile beharrak eta enpresan sartzeko eskatzen dituzten konpetentziak azaldu dizkiete. Jardunaldi honetan hainbat HETEL abantean ikastetxeetako 60 ikaslek parte hartu dute (Zabalburu, Somorrostro, Salesianos Deusto, Egibide eta Maristak). Partaideen  balorazioa ona izan da. Eskerrik asko!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Lanbide Heziketan euskara sustatuz

Asier Requejo, Maristak ikastetxeko ikaslea, HETELen izan da Administrazio Kudeaketa erdi mailako zikloari dagokion Lan praktikak egiten (LP), martxotik ekainera arte. Lan Praktika hauen balorazioa oso ona izan da. HETELek euskara bultzatzeko daukan konpromisoarekin bat eginez, Asierren Lan Praktikak euskaraz ahalbidetu ditu. 

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELek hitzarmen bat sinatu du LKSrekin, bere ikasleek LH Duala egin dezaten

 HETELek eta LKS taldearen teknologia arloak hitzarmen bat sinatu dute; haren bidez, LKSk Lanbide Heziketako ikasleak kontratatuko ditu, urtebetez, Prestakuntza eta Ikaskuntza Modalitate Dualean oinarrituz. 2020. urtera arte iraungo duen hitzarmena HETELeko lehendakari Julen Elgetak eta LKSko Aholkularitza Teknologikoko zuzendari Jesús Dorronsorok sinatu dute. Hitzarmena ekainean jarriko da abian, HETELen informatika arloko (Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapenari eta Web Aplikazioen Garapenari dagozkion goi mailako zikloetako) hiru ikasle hasiko baitira LKSn lanean. Hiru ikasle horiek Bizkaiko ikastetxeetatik datoz (Lea Artibai, Zabalburu eta Somorrostro), eta LKSk Prestakuntza eta Ikaskuntza modalitatean kontratatuko ditu, urtebetez.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Gure LH Duala Europarekin partekatuz

Aste honetan, maiatzaren 22tik 26ra bitartean, Italiako, Errumaniako eta Turkiako irakasle talde bat izango dugu hemen Erasmus+ IMPROSK proiektuaren baitan. HETEL proiektu horretako kidea da eta taldearekin ikastetxeen esperientzia eta praktika egokiak partekatuko ditu Lanbide Heziketa Dualaren alorrean (lanpostuan emandako ikaskuntzan). 5 egun hauetan 14 irakaslez osatutako taldeak Durangoko Maristak, Goierri Eskola eta Zabalburu ikastetxea bisitatuko du ikaskuntza metodologia ezberdinak (erronken bidezko ikaskuntza eta ikaskuntza kolaboratiboa batez ere) eta lanpostuan emandako ikaskuntzaren kalitatea hobetzeko enpresekiko lankidetza azaltzeko helburuarekin.  Aldi berean Durangoko Maristak, Zulaibar, Mondragon eta UGLEko 5 irakasle Alemanian izango dira, bertako Lanbide Heziketako ikastetxeak enpresekin nola lan egiten duten ikusteko eta enpresetako tutoreak jasotzen duten prestakuntza ezagutzeko.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Adi, prest, abantean!

 Egunotan egin dira aurtengo 100 Erasmus HETEL bekadunei zuzendutako hitzaldiak, jatorrizko herrialdeei, Erasmusen dokumentazioari eta beste alderdi orokor batzuei buruzko argibideak emateko. Guztia prest dago erdi mailako 30 ikaslek eta goi mailako 70ek Europako 10 herrialdetan 13 asteko praktikaldia egiteko.    Bizipen ahaztezina opa diegu guztiei! 

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Abian da trokelgintza adituen bigarren promozioa… abantean!

    Gaur jarri da abian Boroako AIC – Automotive Intelligence Centreren instalaziotan “xafla metalikoa lortzeko trokelen diseinu eta fabrikazioa” espezializazioaren bigarren promozioa. Datozen hilabeteotan, automobilgintzaren sektorerako atariko prestakuntza jasoko dute.    LHko 9 ikastetxetako (Txorierri, Maristak, Somorrostro, Zulaibar, Barrutialde, Bidebieta, Atxuri, Elorrieta Errekamari, Emilio Campuzano eta Mungia) 27 ikaslek dagoeneko hasi dute egonaldia sektoreko 7 enpresatan (Gestamp, Matrici, Batz, Cie automotive, Irudi, Odim eta Tooling and Services). Zorte on guztiei! Abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

LH DUALA…abantean!

Bideo honetan LH Dualak Lanbide Heziketako ikasle eta enpresentzako dituen onurak azaltzen dizugu. https://www.youtube.com/watch?v=Tn9nrOgU1mY

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta