HETEL

Jantzigintza eta moda

  Jantzigintza eta moda PRESTAKUNTZA-PLANA – Moda eta joerak– Patroiak. – Mantentze elektromekanikoaren printzipioak. – Ehungintzako materiak eta larrua. – Materialak ebakitzea. – Neurrirako jantzigintza. – Jantzigintza industriala. – Jantzigintzako akaberak. – Bezeroarentzako informazioa eta arreta. – Ingeles profesionala. – Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa – Produkzio-sistemari aplikatutako jasangarritasuna.– Enplegurako ibilbide pertsonala I. – Enplegurako ibilbide pertsonala II.– Modulu arteko proiektua. LORTUTAKO GAITASUNAK – Jantzigintzan esku hartzen duten makinak, tresnak eta materialak prestatzeko eta jantzigintza-prozesuak zehazteko.– Ehunak, larruak eta ehunezko beste material batzuk ebakitzeko, patroia abiapuntu izanik.– Ehunezko eta larruzko piezak mihiztatzeko.– Ehunezko eta larruzko jantzien eta osagarrien akaberak egiteko.– Jantziak neurrira egiteko patroiak lantzeko.– Jantzigintzako makinetan eta tresnerian lehen mailako mantentze-lanak egiteko. ZIKLOAREN IRTENBIDEAK Lanak:– Profesional honek jantzigintzako eta modako establezimenduetan eta industrietan egiten du lan; zehazki, materialak prestatu eta ebakitzen, jantziak produzitzen, eta etxerako, industria-erabileretarako eta kiroletarako ehunezko eta larruzko jantzien eta osagarrien industria-akabera egiten dihardutenetan; baita neurrirako jantzigintzako establezimenduetan ere. Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:– Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.– Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.– Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.– Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan. IKASTETXEAK Peñascal Bilbao Mendibil Formación   • ERDI MAILA

Zuzendaritzari laguntza ematea

  Zuzendaritzari laguntza ematea IZAERA – Antolamendurako doaiak izatea– Teklatu alfanumerikoak erabiltzeko trebetasuna– Hizkuntza eta matematiketarako trebetasuna (kalkulua)– Hizkuntzetarako erraztasuna– Elkarkidetzarako gaitasuna– Lagunartekotasuna PRESTAKUNTZA-PLANA 1 Modulua Dokumentazio juridikoaren eta enpresakoaren kudeaketa2 Modulua Giza baliabideak eta erantzukizun sozial korporatiboa3 Modulua Bulegotika eta informazioaren prozesua4 Modulua Merkataritza-jardueraren prozesu integrala5 Modulua Komunikazioa eta bezeroarenganako arreta6 Modulua Enpresa-protokoloa7 Modulua Enpresa-ekitaldien antolamendua8 Modulua Informazioaren kudeaketa aurreratua9 Modulua Ingeles profesionala10 Modulua Atzerriko bigarren hizkuntza11 Modulua Zuzendaritzari laguntza emateko proiektua 12 Moduloa Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa 13 Moduloa Produkzio-sistemari aplikatutako jasangarritasuna.14 Moduloa Enplegurako ibilbide pertsonala I 15 Moduloa Enplegurako ibilbide pertsonala II    LORTUTAKO GAITASUNAK – Barne eta kanpoko komunikazioak kudeatzea, ahozkoak nahiz idatzizkoak, norbere hizkeran edota atzerrikoan– Idazkaritza-lanak antolatu, gainbegiratu eta burutzea– Artxibategia euskarri konbentzional eta informatikoan antolatu, mantendu eta kontrolatzea– Lanak prestatu eta aurkeztea, datuak, testuak eta grafikoak sartuaz ZIKLOAREN IRTENBIDEAK Lan-eremua: Teknikari honek edozein enpresetan edo erakunde publiko nahiz pribatutan egin dezake bere lana, eta, batez ere, zerbitzuetan eta bulegoetan. Administrazio publikoan: estatuan, autonomietan eta tokian tokiko administrazioetan. Teknikari kualifikatua denez, edozein kudeaketa eta administrazio-organoetan laguntzaile lanetan ari daiteke, eta badu erabakiak hartzeko nolabaiteko ahalmena. Goi-mailako ikasketak: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua. Ekonomiako Gradua. Finantza eta Aseguruetako Gradua. Zerga Sistemako eta Administrazio Publikoko Gradua. Negozioen Kudeaketa Gradua. Marketineko Gradua. Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua. Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradua. Gizarte Langintzako Gradua. Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Gradua. ZuzenbidekoGradua. Soziologiako Gradua. IKASTETXEAK Egibide Maristak Durango Nazaret Irungo La Salle • GOI MAILA

Ontzi eta itsasontzien makineria zainketaren antolaketa

  Ontzi eta itsasontzien makineria zainketaren antolaketa   PRESTAKUNTZA-PLANA – Ontzietako Propultsio Plantaren eta Makineria Osagarriaren Zainketa Antolatzea – Ontzi eta Itsasontzien Lehorreko Zainketa Antolatzea eta Motor Termikoen Muntaketa – Automatismo Hidráuliko eta Pneumatikoen Programazioa eta Zainketa Ontzi eta Itsasontzietan – Ontzi eta Itsasontzietako Instalazio eta Sistema Elektrikoen Zainketa eta Muntaketa Antolatzea – Ontzi eta Itsasontzietako Hozte eta Girotze Instalazioen Zainketa eta Muntaketa Antolatzea – Ontzi eta Itsasontzietako Makineriaren Zainketa Planifikatzea – Makinen Zaintza Antolatzea – Ingelesprofesionala– Larrialdien Kontrola – Itsasontziko Osasun Laguntzaren Antolamendua – Ontzi eta Itsasontzien Zainketa Antolatzeko modulu arteko Proiektua – Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa – Produkzio-sistemari aplikatutako jasangarritasuna.– Enplegurako ibilbide pertsonala I. – Enplegurako ibilbide pertsonala II.  ZIKLOAREN IRTENBIDEAK – Makinetako Burua edo Ofiziala Itsasontzi Zibiletan (Arrantza, Merkantal eta Bidazti Itsasontzietan).– Arrantza Enpresetan Ikuskatzaile.– Instalazio Elektromekanikoen Mantenimenduan, Hozte eta Girotze Instalazioetan, Taldeko Buru. ESKURATZEN DUEN LANBIDE TITULUA: “ITSAS MEKANIKO NAGUSIA” Baldintzak:– Ontzi eta Itsasontzien Makineria Mantentzeko Lan Antolaketan Goi Mailako Teknikari, Titulazio Akademikoa.– 20 urtetako adina.– 12 hilabetetako enbarkea Makinetako Marinel edo Ikasle bezela, horietatik 6 hilabete Makinen Kameran zaintzako lanetan. Atribuzioak:– Makinetako Burua edo Ofiziala Arrantza Itsasontzietan (indarraren mugarik gabe).– Makinetako Ofiziala Merkantal Itsasontzietan (indarraren mugarik gabe).– Makinetako Burua Merkantal Itsasontzietan (6.000 KW-rainoko indarreko Itsasontzietan). IKASTETXEAK Antiguako ama Arrantza Eskola   • GOI MAILA

Ehunezko eta larruzko artikuluen konponketa

  Ehunezko eta larruzko artikuluen konponketa PRESTAKUNTZA-PLANA – Ehungintzako material eta produktuak.– Larrukigintzako produktuak konpontzea eta garnizionaritzako artikulu txikiak sortzea.– Oinetakoak konpontzea eta jarduera osagarriak.– Jantziak eta etxeko arropak konpontzea eta egokitzea.– Apaintzeko ehunezko gaiak egitea.– Bezeroentzako arreta.– Ehunen eta ijeztuen mihiztatzea.– Zientzia aplikatuak I.– Zientzia aplikatuak II.– Komunikazioa eta gizartea I.– Komunikazioa eta gizartea II.– Enplegurako ibilbide pertsonala– Elkarlaneko ikaskuntzako modulu arteko proiektua– Tutoretza eta orientabidea I.– Tutoretza eta orientabidea II. LORTUTAKO GAITASUNAK – Lanpostua, erremintak eta makineria prest jartzea -ehunezko gaiak garbitzeko eta lisatzeko eta horietan konponketak egiteko, baita oinetakoak eta larrukigintzako produktuak konpontzeko ere- eta lehen mailako mantentze-lanak egitea.– Ehunezko gaiak uretan eta/edo lehorrean garbitzeko prozesuak egitea, baita tratatutako gaiak lehortzea, lisatzea, poltsan sartzea eta biltegiratzea ere, ezarritako prozesua, metodoak eta produktuak aplikatuta.– Jantziak edo etxeko gaiak konpontzea eta egokitzea, ehungintzako berariazko oinarrizko teknikak aplikatuta eta beharrezko akabera ziurtatuta.– Oinetakoak eta larrukigintzako produktuak konpontzea eta, horretarako, desmuntatzeko eragiketak egitea, konpontzeko aukerak ebaluatzea eta piezak eta osagarriak eskuz edo makina bidez josita mihiztatzeko aukera ebaluatzea, betiere erresistentziako, ekonomiako eta funtzionaltasuneko irizpideen arabera.– Oinetakoak eta larrukigintzako produktuak konpontzeko eragiketa osagarriak egitea, hala nola uhaleriako objektuak egitea eta, hala badagokio, giltzak eta aginteak bikoiztea.– Bezeroari arreta ematea eta haren beharrak behar bezala ebazteko interesa eta kezka azaltzea.– Bere erantzukizunpeko zereginak bakarka edo taldean autonomiaz eta ekimenez egitea, aldaketa teknologikoen eta antolamendukoen ondoriozko egoeretara egokituta.– Balioen praktikan oinarritzen diren erantzukizuneko eta autonomiako ohiturak hartzea eta, horretarako, pertsonen arteko harremanak eta laneko harremanak erraztea, taldean lan egitea eta bizikidetasun-giro atsegina sortzea, gizartearen hainbat esparrutan gizarteratzea ahalbidetuko diona.– Natura-ondarearen kontserbazioarekin eta iraunkortasunarekin bat datozen ohiturak eta balioak garatzea, eta, arlo horretan, gizartearen eta naturgunearen arteko elkarreragina aztertzea eta giza ekintzak ingurunean dituen ondorioak baloratzea.– Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea, ikaskuntza sakontzeko tresna gisa, eta etengabeko ikaskuntzak eskaintzen dizkigun aukerak baloratzea. ZIKLOAREN IRTENBIDEAK Profesional honek bere kontura edo besteren kontura egiten du lan oinetakoak eta larrukigintzako produktuak konpontzera zuzentzen diren enpresa txikietan edo eskulangintzako lantegietan, baita kolektiboei arreta emateko enpresetan, industria-garbitegietan eta antzekoetan, ehunen eta larruen konponketako establezimenduetan, edo modako saltokientzat edo azken bezeroentzat gisa horretako gaietan konponketak egiten dituzten enpresa txikietan ere IKASTETXEAK Peñascal Bilbao Mendibil Formación • OINARRIZKO MAILAKO L.H.

Administrazio zerbitzuak

  Administrazio zerbitzuak IZAERA Enpresa guztietan eskatu ohi den lanbide batean lan egin nahi al duzu?Gogoko al duzu ordenagailuekin lan egitea?Enpresa baten kudeaketa eratu nahi al duzu? PRESTAKUNTZA-PLANA Hauek dira heziketa-ziklo honetako moduluak:– Datuen tratamendu informatikoa.– Bulegotikako oinarrizko aplikazioak.– Oinarrizko administrazio-teknikak.– Artxibatzea eta komunikazioa.– Bezeroen arreta.– Eskariak prestatzea eta produktuak saltzea.– Merkataritza-prozesuko administrazio-teknikak.– Diruzaintzako oinarrizko teknikak.– Zientzia aplikatuak I.– Zientzia aplikatuak II.– Komunikazioa eta gizartea I.– Komunikazioa eta gizartea II.– Elkarlaneko ikaskuntza modulu arteko proiektua.– Enplegurako ibilbide pertsonala– Tutoretza eta orientabidea I.– Tutoretza eta orientabidea II. LORTUTAKO GAITASUNAK – Informatika-tresneria eta -aplikazioak prestatzea, datuak eta testuak grabatzeko, tratatzeko, eta inprimatzeko, eta tresnerien eta aplikazioen funtzionamendua ziurtatzea.– Dokumentuak lantzea eta, horretarako, aplikazio-testuinguruaren araberako hizkuntza zientifikoa eta baliabide grafikoak eta azalpenekoak erabiltzea, konfidentzialtasuna ziurtatzea eta informatika-aplikazioak erabiltzea.– Informazioa eta dokumentazioa biltegiratzeko eta artxibatzeko oinarrizko zereginak egitea, euskarri digitalean zein konbentzionalean, betiere ezarritako protokoloen arabera.– Dokumentuen oinarrizko erreprografiako eta koadernazioko lanak egitea, ezarritako kalitate-irizpideen arabera.– Barneko edo kanpoko korrespondentzia eta paketeak tramitatzea, ezarritako bitartekoak eta irizpideak erabilita.– Diruzaintzako oinarrizko eragiketak egitea, kasuak kasu egokiak diren dokumentuak erabilita.– Bulegoko materialaren biltegia mantentzeko oinarrizko zereginak egitea, eta gutxieneko izakin-maila ziurtatuko duten eskariak prestatzea.– Bezeroari arreta ematea, eta horretarako, kortesia-arauak erabiltzea eta haren beharrak behar bezala ebazteko interesa eta kezka azaltzea.– Lanbide-jarduerak garatzean, ezarritako segurtasun-prozedurak aplikatzea, pertsonen eta instalazioen gainean kalteak sortzea saihestuta.– Bere erantzukizunpeko zereginak bakarka edo taldean autonomiaz eta ekimenez egitea, aldaketa teknologikoen eta antolamendukoen ondoriozko egoeretara egokituta.– Balioen praktikan oinarritzen diren erantzukizuneko eta autonomiako ohiturak hartzea eta, horretarako, pertsonen arteko harremanak eta laneko harremanak erraztea, taldean lan egitea eta bizikidetasun-giro atsegina sortzea, gizartearen hainbat esparrutan gizarteratzea ahalbidetuko diona. ZIKLOAREN IRTENBIDEAK – Bulegoko laguntzailea.– Zerbitzu orokorretako laguntzailea.– Artxibategiko laguntzailea.– Mandataria.– Informazioko laguntzailea.– Informazio-zerbitzu zentraletako telefonista.– Korrespondentziaren sailkatzailea eta/edo banatzailea.– Datuen grabatzailea eta egiaztatzailea.– Digitalizazioko laguntzailea.– Dokumentuen saileko langilea.– Salmentako laguntzailea.– Saltokiko saltzailearen laguntzailea.– Kobratze-langilea edo kutxazaina. Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:– Erdi-mailako heziketa-ziklo batekin (titulu honek lehentasuna izango du lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietan ikasleak onartzeko: Administrazioa eta kudeaketa; Merkataritza eta marketina; Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza; Beira eta zeramika; eta Arte grafikoak). IKASTETXEAK Margotu Irungo La Salle • OINARRIZKO MAILAKO L.H.

Jatetxe arloko zerbitzuak

  Jatetxe arloko zerbitzuak IZAERA – Ziklo honetan interesa duen ikasleari jendearekin harremanak izatea gustatu behar zaio. Izan ere, lanbide horretan garrantzia handia du bezeroak pozik edukitzea eta behar bezala atenditzea, eta haien beharrei jaramon egitea.– Aipatutako jarrera horrez gain, esku ona, memoria ona eta hizketarako erreztasuna izan behar ditu. PRESTAKUNTZA-PLANAN 1 Modulua Taberna-kafetegiko oinarrizko prozesuak2 Modulua Jatetxe arloko oinarrizko prozesuak3 Modulua Taberna-kafetegiko zerbitzuak4 Modulua Jatetxe eta ospakizun berezien zerbitzuak5 Modulua Ardoa eta bere zerbitzua6 Modulua Eskaintza gastronomikoak7 Modulua Jatetxe arloko komunikazio tenikak8 Modulua Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea9 Modulua Ingeles profesionala 10 Modulua Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa11 Modulua Produkzio-sistemari aplikatutako jasangarritasuna.12 Modulua Enplegurako ibilbide pertsonala I13 Modulua Enplegurako ibilbide pertsonala II14 Modulua Modulu arteko proiektua. LORTUTAKO GAITASUNAK – Edozein motako janari eta edari ematea eta bezeroaren aurrean egongo diren plater jakin batzuk egitea.– Zerbitzu-mota batzuk prestatzea (banketeak, buffet-ak, Self-service…)– Sukaldeko langileei eskaintza gastronomikoak egiten laguntzea.– Janaurreko errazak, kanapeak, ogitartekoak eta plater konbinatuak prestatzea eta aurkeztea.– Haien jarduera-eremuan elikagaien eta edarien kontsumoaren kontrola eta hornidura egitea.– Jatetxe enpresa txiki bat administratzea eta kudeatzea dagokion lege-betebehar guztiak betez. ZIKLOAREN IRTENBIDEAK Lan-eremua: Jatetxeko edo tabernako zerbitzaria: Tabernaria; Jangelaburua edo mahai-zaina; “Sommelierra” (ardoen arduraduna); Kafe-zerbitzaria. Kafetegi, Pizzeria, Hanburgesategia etab.etako sukaldaria. Lanbide bikaina da nork bere lana sortzeko, norberak bere ta-berna edo kafetegia jar dezake. Goi-mailako ikasketak: Humanitateak eta Gizarte Zientzietako Batxilergoa. Natura eta Osasunaren Batxilergoa. Goi mailako heziketa zikloak IKASTETXEAK Egibide Peñascal Bilbao • ERDI MAILA

Automatizazio eta robotika industriala

  Automatizazio eta robotika industriala IZAERA – Liderra– Ekipo txikien kudeatzailea– Sortzailea– Proiektuen / lanen kudeatzailea– Autodidakta    PRESTAKUNTZA-PLANA 1 Modulua Sistema elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak2 Modulua Sistema sekuentzial programagarriak3 Modulua Neurketa- eta erregulazio-sistemak4 Modulua Potentzia-sistemak5 Modulua Dokumentazio teknikoa6 Modulua Industria-informatika7 ModuluaSistema programagarri aurreratuak8 Modulua Industria-robotika9 Modulua Industria-komunikazioak10 Modulua Automatizazio industrialeko sistemen integrazioa11 Modulua Automatizazioko eta robotika industrialeko proiektua12 Modulua Ingeles profesionala13 Modulua Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa 14 Modulua Produkzio-sistemari aplikatutako jasangarritasuna.15 Modulua Enplegurako ibilbide pertsonala I 16 Modulua Enplegurako ibilbide pertsonala II   LORTUTAKO GAITASUNAK – Sistema automatikoak garatu eta mantentzea prozesu sekuentzialetan.– Neurtzeko eta erregulatzeko sistema automatikoak garatu eta mantentzea jarraikako prozesutan.– Sistema informatikoak eta industria-komunikazio sistemak garatu eta mantentzea.– Potentziako sistema elektroteknikoak garatu eta mantentzea.– Sistema automatikoen eraikuntza eta mantentzea antolatu, kudeatu eta kontrolatzea.– Enpresa txikian edo tailerrean administrazio, kudeaketa eta merkaturatze lanak egitea. ZIKLOAREN IRTENBIDEAK Lan-eremua: Ekipoen eta sistema automatikoen proiektuak definitu, aztertu eta garatzeko teknikaria. Proiektugile elektroteknikoa. Automozioko, industria-instrumentaleko, prozesuen kontroleko, ekoizpen euskarrien Teknikaria. Elektrizitatean, elektronikan eta industria-mantenuan teknikaria. Industria-informatika eta komunikazioetan teknikaria. Makina elektrikoak kontrolatzeko eta erregulatzeko teknikaria. Goi-mailako beste ikasketak: Ingeniaritza Elektronikoko Gradua Industria Elektroniako Gradua eta Automatika. IKASTETXEAK Egibide Salesianos Deusto Maristak Durango Centro formación Somorrostro Politeknika Txorierri Lea Artibai Ikastetxea Zulaibar MGEP Irungo La Salle Goierri Eskola UGLE Urnietako Salestarrak Oteitza Lizeo Politeknikoa • GOI MAILA

Kimika industriala

  Kimika industriala PRESTAKUNTZA-PLANA Modulua 1 Kimika-industrietako antolamendua eta kudeaketaModulua 2 Solidoen eta fluidoen garraioaModulua 3 Energia sortzea eta berreskuratzeaModulua 4 Kimika-industriako oinarrizko eragiketakModulua 5 Erreaktore kimikoakModulua 6 Prozesu kimikoaren erregulazioa eta kontrola Modulua 7 Prozesu-industrietako mantentze elektromekanikoa Modulua 8 Nahasteak formulatzea eta prestatzeaModulua 9 Produktu kimikoak egokitzea eta biltegiratzeaModulua 10 Kimika-industrietako arriskuen prebentzioa Modulua 11 Kimika-prozesuko industrietako proiektua Modulua 12 Ingeles profesionalaModulua 13 Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa Modulua 14 Produkzio-sistemari aplikatutako jasangarritasuna.Modulua 15 Enplegurako ibilbide pertsonala IModulua 16 Enplegurako ibilbide pertsonala II LORTUTAKO GAITASUNAK – Produktu kimikoak lortzeko, ezarritako zehaztapenen araberako formulazio- eta transformazio-eragiketak aplikatuta.– Eguneroko lana eta material-fluxua produkzioaren plangintzaren arabera koordinatzeko.– Prozesua abian jartzeko eragiketen osotasuna koordinatzeko, tresneria eta zerbitzu osagarriak sinkronizatuta.– Tresneriaren eta instalazioen eraginkortasuna eta segurtasuna bermatzeko.– Prozesuaren aldagaiak kontrolatzeko eta, hala, produkzioa kantitatean, kalitatean eta denboran ziurtatzeko.– Prozesuaren trazagarritasuna bermatzeko eta, horretarako, dokumentazioa eta datuen erregistroa ezarritako kalitate-protokoloen arabera kudeatzeko.– Produktuen birziklatzea, energia-aurrezpena eta hondakinen eta zaborren minimizazioa kontrolatzeko, eta kutsatzaileen tratamenduak gainbegiratzeko.– Ingurumena mantentzen eta babesten laguntzen duten ingurumen-jardunak antolatzeko fabrikazio-prozesuan. ZIKLOAREN IRTENBIDEAK Lanak: Kimika-instalazioko arduraduna. Produktu kimikoak fabrikatzeko, transformatzeko eta egokitzeko makinetako eragiketen arduraduna. Energia ekoizteko arloko gainbegiratzailea.Zerbitzu osagarrien arloko gainbegiratzailea. Petrolio-findegietako eta gas naturaleko findegietako gainbegiratzailea. Tratamendu kimikoko instalazioetako taldeburua. Kimika-industrietako biltegietako taldeburua.Kimika-industrietako tanga-parkeetako burua. Kontrol-sistemen gainbegiratzailea. Kontrol-gelako gainbegiratzailea. Transformazio-kimikako instalazioetako arloko gainbegiratzailea. Egokitzeko arloko gainbegiratzailea. Formulazioko arduraduna. Kimikaren sektorean, betiere kimika-planten, energiaren baterako sorkuntzako planten eta zerbitzu osagarrien produkzio-arloetan. Goi-mailako beste ikasketak: Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin edota Unibertsitate-ikasketekin indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita. IKASTETXEAK Jesuitak Indautxu   • GOI MAILA

Arte grafikoak

  Arte grafikoak PRESTAKUNTZA-PLANA – Industria Grafikoetan Aplikatutako Oinarrizko Informatika.– Erreprografiako Lanak– Erreprografiako Akaberak eta Produktu Grafikoak Amaitzea–- Biltegiko Eragiketak Industria Grafikoetan– Produkzio Grafikoko Eragiketak– Zientzia Aplikatuak I– Komunikazioa eta Gizartea I– Tutoretza eta Orientabidea I– Industria Grafikoetako Manipulatuak– Atención al cliente– Inprimaketa Arte Grafikoetako Prozesuetan– Maketaziorako Testuaren eta Irudien Tratamendua– Zientzia Aplikatuak II– Komunikazioa eta Gizartea II– Tutoretza eta Orientabidea II – Enplegurako ibilbide profesionala – Elkarlaneko ikaskuntza modulo arteko proiektua LORTUTAKO GAITASUNAK Honako hauek ikasiko dituzu: Photoshop, Indesign eta Illustrator bezalako herraminta informatikoak, ondoren zure diseinuak inprimatzeko edozein euskarritan dauzkagun inpresio tekniken bidez; inpresio digitala (neurri handiko plotter-a), serigrafia (ehuna, egurra…), tanpografia (merchandising), etab. Manipulatze lanak ere egingo dituzu.Ikaslegoa gaur egungo eta etorkizuneko lan baldintzetara moldatzea ahalbidetzen dituen jarrera guztiak lortzea eta lanbide jakin bateko erantzukizunak bere gain hartzea. ZIKLOAREN IRTENBIDEAK Arte Grafikoetako Oinarrizko Lanbide tituluarekin grafikagintza arloko enpresa ugarietako hainbat lanpostuetan lan egiteko prestatua zaude.Profesional honek besteren kontura egiten du lan askotariko antolamendu-mailak eta maila teknologikoak dituzten industria grafiko txiki, ertain edo handietako inprimatze, koadernatze, manipulatu eta transformazioko sailetan. Horrez gain, bere kontura egin dezake lan erreprografiako enpresa txikietan, edo besteren kontura egin dezake lan arte grafikoetako enpresetan, zerbitzu grafiko anitzeko enpresetan eta komunikazio grafikoko eta ikus-komunikazioko enpresetan, baita edonolako erakundeko berariazko erreprografia-sailetan ere. Oro har, lantalde batean sartuko da, eta bere egitekoak jasotako jarraibideen arabera eta arduradun baten zuzeneko gainbegiradapean egingo ditu. IKASTETXEAK Salesianos Urnieta • OINARRIZKO MAILAKO L.H.

Elementu metalikoen fabrikazioa – Soldadura eta galdaragintza

  Elementu metalikoen fabrikazioa – Soldadura eta galdaragintza IZAERA – Makinak erabiltzeko trebetasuna– Informatika – aplikazioetarako trebetasuna– Abstrakzio-gaitasuna, prozesuko faseak bereizteko– Espazio-gaitasuna PRESTAKUNTZA-PLANA – Ekipo elektriko eta elektronikoak.– Fabrikazioko oinarrizko eragiketak.– Soldadura eta metal-arotzeria– Aluminio eta PVCko arotzeria.– Galdaragintza arineko oinarrizko eragiketak.– Zientzia aplikatuak I– Zientzia aplikatuak II.– Komunikazioa eta gizartea I– Komunikazioa eta gizartea II.– Enplegurako ibilbide pertsonala– Elkarlaneko ikaskuntzako modulu arteko proiektua.– Tutoretza eta orientabidea I.– Tutoretza eta orientabidea II. Soldadura – Galdaragintza aukera:– Karbono-altzairuzko materialen soldadura. LORTUTAKO GAITASUNAK – Lanpostua, erremintak, makineria osagarria eta lantegian mekanizatzeko eta muntatzeko tresneria eta/edo obran instalatzeko eta mantentzeko tresneria prestatzeko.– Material metalikoetan eta ez-metalikoetan lotura finkoak eta desmuntagarriak egiteko, segurtasun-, funtzionaltasun- eta ekonomia-irizpideei jarraiki.– Elementu metalikoak eta ez-metalikoak erreminta eramangarrien bidez muntatzeko eta doitzeko, zati mugikorren doikuntzak, galgaketa edo lerradura lortuta.– Mekanizazio- eta tratamendu-eragiketak egiteko makina edo sistema automatikoak elikatzeko eta deskargatzeko.– Soldatzeko eragiketak zehaztapenen arabera egiteko, material metalikoen tresneria eta elementuak prestatuta, errutilozko elektrodo estaliaren bidezko prozedurak erabilita.– Egindako loturak egiaztatzeko, horretarako neurtzeko eta kontrolatzeko oinarrizko tresnak erabilita.– Egin behar diren eragiketak identifikatzeko, horretarako galdaragintza arineko produktuen dokumentazio teknikoa interpretatuta (planoak eta fabrikazio-prozesuak, lan-aginduak, besteak beste).– Txapak eta profilak prozedura mekaniko, automatiko eta erdiautomatikoen bidez ebakitzeko, galdaragintza arineko produktuak lortzeko.– Txapak eta profilak prozedura konbentzionalen bidez konformatzeko, galdaragintza arineko produktuak lortzeko.– Elementu akastunak ordezteko, tresneria desmuntatu eta muntatuta eta beharrezko doikuntzak eginda, instalazioak eta tresneria mantentzeko eta konpontzeko.– Makinak, tresneria, lanabesak eta instalazioak mantentzeko lanak egiteko, eta, horretarako, haiek erabiltzeko eta kontserbatzeko eskuliburuetan ezarritako prozedurak betetzeko.– Instalazioaren konexioak eta parametro bereizgarriak egiaztatzeko, eta, horretarako, neurtzeko tresneria kalitate- eta segurtasun-baldintzetan erabiltzeko, mantentze-lanak egiteko.– Bere ingurune fisiko, sozial, pertsonal eta produktiboarekin zerikusia duten iragartzeko moduko arazoak konpontzeko, eta, horretarako, arrazoibide zientifikoa eta zientzia aplikatuek eta gizarte-zientziek emandako elementuak erabiltzeko.– Garapen pertsonala eta soziala ahalbidetuko duten eguneroko hainbat testuingurutan modu osasungarrian jokatzeko, eta, horretarako, giza osasunerako ohitura eta eragin positiboak analizatzeko. ZIKLOAREN IRTENBIDEAK Lan-eremua: Profesional honek besteren kontura egiten du lan elementu metalikoak soldadurako eta galdaragintza arineko prozeduren bitartez fabrikatu eta muntatzen dituzten eta tresneria elektrikoak eta elektronikoak muntatu eta mantentzen dituzten enpresa handi, ertain eta txikietan, goi-mailako tituludun batek gainbegiratuta beti. Behe-tentsioko erregelamendu elektroteknikoak arautzen du jarduera. Goi-mailako ikasketak: Erdi-mailako heziketa-ziklo bat. Titulu honek lehentasuna izango du honako lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietarako onartua izateko: Elektrizitatea eta Elektronika; Informatika eta Komunikazioak; Fabrikazio Mekanikoa; Instalatze eta Mantentze Lanak; Energia eta Ura; Erauzpen Industriak; Itsasoa eta Arrantza; Kimika; Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze Lanak; Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa; Eraikuntza eta Obra Zibila. IKASTETXEAK EgibideCentro Formación OtxarkoagaCentro Formación SomorrostroPeñascal BilbaoPeñascal TolosaUGLE Maristak Zalla Menesianos Nanclares • OINARRIZKO MAILAKO L.H.