HETEL

LH FPONLH Arabako enplegagarritasun jardunaldien edizio berria

Azaroko azken astean Arabako LHko enplegagarritasun jardunaldien edizio berri bat egin da. “LH ON LH” lelopean, Arabako LHko Enplegagarritasun Jardunaldien helburua Arabako Lanbide Heziketako ikasleen laneratzea edo enplegagarritasuna hobetzeko ikaskuntza- eta truke-gune izatea da, lan-merkatuaren beharretara hurbilduz. Ekimena Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza, Turismo eta Foru Administrazio Sailetik abiatzen da, eta Lanbideren, Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren, eta Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxe sareen (Ikaslan Araba eta HETEL) babesa du. Edizio honetan, Arabako Lanbide Heziketako hainbat ikastetxek ikasleentzat tailer ezberdinak antolatu dituzte, hauen enplegagarritasuna hobetzeko helburuarekin: – Lana bilatzeko CIP prozesua (Jorge Ortiz de Urtarán) – Zure marka pertsonalak dena esaten du. RRSS, Internet eta enplegua (Miguel de Ándres)– Norberaren ezagutza eta motibazioa enpleguan (Leyre Cano) – Lan egiteko modua: aktibatuta (AMPEA) – Lansarean: euskarazko lan-ataria (Uxue Andoño) – Ezagutu enplegurako zure kolore-talentuak (Javier Yoller) Esparru horretan, azaroaren 26an Lanbide Heziketako tituludunentzako Enplegu Azoka antolatu da Europa Jauregian. Lanbide Heziketako profilak dituzten pertsonak sartzeko beharra duten enpresen eta Lanbide Heziketako tituludunen arteko topagunea da. Gainera, erakunde publikoak eta lan-munduarekin lotutako eragileak ere egon dira. 30 enpresa parte-hartzaile baino gehiagok 300 elkarrizketa baino gehiago egin dizkiete eskainitako lanpostuetan interesa duten pertsonei. Zehazki, hauek izan dira parte hartu duten enpresak: ACITURRI-ALESTIS, AEG POWER SOLUTION IBERICA, AJL OPHTALMICS, ALAVESA DE MECANICA Y TRANSFORMACIONES (LOGIBERIA), ALDAKIN VITORIA, A Y G ASISTENCIAL, BASQUEVOLT, CABALLITO-PFERD, COYCAVI, CYBERTIX, DHL SUPPLY CHAIN, EBA, EGOIN WOOD GROUP, ETHYPHARM, FERROVIAL ENERGY, FIASA, IMESAZA, INGURU ABENTURA, MATECO, MYCESA, ORONA, PEPSICO, RESIDENCIA UZQUIANO, RPK, SECURE.IT, SERBILAU, SERVEO, TALGO, TRANSGRUAS, ULMA eta ZAINTZEN.

FP ON LH Arabako Enplegarritasun jardunaldiak. Enplegu Azoka 2024

Enpresak eta Lanbide Heziketako ikasleak edo tituludunak elkartzeko gunea izango da, erakunde publikoak ere bertan izango direlarik. Azaroak 4tik 22ra https://fponlharaba.eus webgunean izena eman dezakezu eta zure burua aurkeztu bertaratzen diren enpresetan… zure etorkizun profesionalari bultzada bat eman!

HETEL – Rural Kutxa lankidetza-hitzarmena sinatu da

Aste honetan, Durangon, HETELeko presidentea Julen Elgetak eta Rural Kutxako Erakundeen arloko Iratxe Sainzek bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute, HETELek eta bere ikastetxeek eskaintzen duten zerbitzuaren kalitatea hobetzeko. Hitzarmen honek funtsezko 3 jarduera-ildo jasotzen ditu: – Lehenik eta behin, nazioarteko mugikortasuna sustatzea, eta, horretarako, 500 euroko osagarria ezarri da goi-mailako Erasmus bekadunentzat, SEPIEk emandako beka eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak laguntzen duena osatzeko. Ekimen honen helburua da atzerrian egonaldia arrakastaz amaitu duten ikasleei laguntza ekonomiko handiagoa ematea. – Bigarrenik, Lanbide Heziketa eta HETEL ikastetxeen ekimenak sustatzeko ekintzak bultzatzea. Ildo horretan, Rural Kutxak HETEL telebista podcasta aurrera eramaten lagundu du, Euskadiko lanbide-heziketako eta, bereziki, HETELeko ekimenen eta proiektuen komunikazioa eta hedapena indartzea helburu duen proiektua. – Azkenik, HETEL ikastetxetako gizarte arloko proiektuen lehiaketaren oinarriak definitzen ari gara. Ekimen honen baitan, HETELeko goi mailako erasmus bekadun guztien topaketa egin da Durangon eta bekaren osagarri den txekea banatu zaie.

MENESIANOS NANCLARES

OINARRIZKO MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK · Elementu metalikoen Fabrikazioa (Soldadura eta Galdaragintza) ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK · Natura inguruneko eta aisialdiko gidaritza GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK · Egokitzapen fisikoa KontaktuaAvenida Langraiz 201230 Nanclares de la OcaTfno: 945 371 007www.menesianosnanclares.cominfo@menesianosnanclares.com

Argitaratua
Eskolak gisa sailkatuta etiketatu da

EGIBIDE

OINARRIZKO MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK Elementu metalikoen Fabrikazioa (Soldadura eta galdaragintza) Elementu metalikoen Fabrikazioa (Mekanizazioa) Instalazio eletroteknikoak eta mekanikoak* Elektrizitatea eta elektronika Merkataritza-zerbitzuak Okintzako eta pastelgintzako jarduerak Informatika eta komunikazioak  * 3 urteko ibilbidea ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK Administrazio kudeaketa Instalazio elektriko eta automatikoak Mekanizazioa Soldadura eta galdaragintza Sukaldaritza eta gastronomia Jatetxe arloko zerbitzuak Mikroinformatika-sistemak eta sareak Ile-apinketa eta kosmetika Ibilgailuen elektromekanika Mantentze-lan elektromekanikoak Erizaintzako zaintza osagarriak Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK Administrazio eta finantzak Zuzendaritzari laguntza ematea Marketing eta publizitatea Mantentze-lan elektronikoak Sistema elektrotekniko eta automatizatuak Automatizazioa eta robotika industriala Telekomunikazio eta informatika sistemak Fabrikazio mekanikoko diseinua Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa Estetika integral eta ongizatea Sukalde Zuzendaritza Sareko informatika sistemen administrazioa Web aplikazioen garapena Plataforma anitzeko aplikazioen garapena Automozioa Mekatronika industriala Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategia Hezkuntza eta ingurugiro-kontrola Laborategi kliniko eta biomedikoa Ortoprotesia eta laguntza produktuak Gizarte Integrazioa Genero berdintasuna sustatzea Turbina-motorreko hegazkinen mantentze lana ESPEZIALIZAZIO IKASTAROAK Ekoizpen-bitartekoen kudeaketa automatizazio altuko industrian Lagundutako kudeaketa eta planifi kazioa industria-muntaketako prozesuetan Informazioaren teknologien inguruneetan Zibersegurtasuna Bideo-jokoen eta errealitate birtualaren garapena KontaktuaARRIAGAPOZOA S/N01013 – VITORIA-GASTEIZTfno: 945 010 110JESÚS OBREROFRANCIA, 3201002 – VITORIA-GASTEIZTfno: 945 000 333MOLINUEVOSAN IGNACIO, 601001 – VITORIA-GASTEIZTfno: 945 010 120 NIEVES CANO NIEVES CANO, 1001006 – VITORIA-GASTEIZTfno: 945 010 130MENDIZORROZAPLAZA AMADEO GARCÍA SALAZAR, 2 (FRONTONES)01007 – VITORIA-GASTEIZTfno: 945 010 140INFO@EGIBIDE.ORGwww.EGIBIDE.ORG

Argitaratua
Eskolak gisa sailkatuta etiketatu da