Skip to main content

HETEL

70 Basque Global Industry beka goi mailako tituludun gazteentzat

Basque Global Industry (lehen Global Training izenekoa) programari esker, LHko goi mailetan eta Unibertsitatean titulatutako euskal gazteek praktikak egin ahal izaten dituzte atzerriko enpresetan. Programa hau Basque Trade & Investment (Nazioartekotzearen Euskal Agentzia), SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren ekimena da, eta, besteak beste, HETEL, Confebask, Politeknika Txorierri eta Adegik osatutako partzuergoak kudeatzen du. Patzuergo honek aurten 70 plaza eskainiko ditu goi-mailako unibertsitateko eta LHko tituludun gazteentzat. Gutxienez 6 hilabeteko nazioarteko praktikak izango dira, 18 herrialdetan. Hautatutako gazteak azarotik aurrera abiatuko dira euren helmugara: Alemania, Argentina, Austria, Belgika, Txile, Zipre, Hegokorea, Grezia, Indonesia, Irlanda, Italia, Malta, Mexiko, Herbehereak, Portugal, Thailandia, Txekiar Errepublika eta Erresuma Batua. Bekek 1.785 euro hileko diru-laguntza eskaintzen dute. Parte-hartzaileek 50 orduko prestakuntza jasoko dute bidaia aurretik. Eskabideak aurkezteko epea 2026eko uztailaren 23tik Irailaren 21era irkita egongo da. Informazio gehiago: www.global-go.net

FP ON LH Arabako Enplegarritasun jardunaldiak. Enplegu Azoka 2024

Enpresak eta Lanbide Heziketako ikasleak edo tituludunak elkartzeko gunea izango da, erakunde publikoak ere bertan izango direlarik. Azaroak 4tik 22ra https://fponlharaba.eus webgunean izena eman dezakezu eta zure burua aurkeztu bertaratzen diren enpresetan… zure etorkizun profesionalari bultzada bat eman!

HETEL – Novia Salcedo Fundazioa bat datoz kolektibo kalteberen enplegagarritasunarekin

Novia Salcedo Fundazioak “Beta joven programa” jarri du abian, gazte kalteberentzako kualifikazio- eta lan-esperientzia-programa. HETELek bat egin du programa horrekin, eta 166 parte-hartzaile (kualifikazio baxuko 16 eta 29 urte bitarteko gazteak) detektatzea du helburu, hiru lurralde historikoetan, eta Novia Salcedo Fundazioarekin batera, prestakuntza hobetzeko eta lan-merkatuan txertatzeko plan integratuak eskaintzea. HETELek gizartearekin, Garapen Jasangarrirako Helburuekin eta pertsona guztientzako aukera-berdintasunarekin duen konpromisoari jarraikiz, elkartea osatzen duten 30 ikastetxetatik ekimen interesgarri honekin bat egin dugu. Gainera, HETELek laneratzeari buruzko datu onekin amaitu du LANBERRI programaren esparruan Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako proiektua. Proiektu horren helburua une honetan laneratze txikiena duten lanbide-familietako gazteak orientatzea eta laneratzea da.