HETEL

HETELek Lanbide Heziketako eskaintza eguneratu du

HETEL ikastetxeek Lanbide Heziketako prestakuntza-eskaintza eguneratu ahal izan dute Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saiaren baimenarekin, ziklo berriak txertatuz eta titulazioak merkatuaren eta gizartearen egungo beharretara egokituz. Eguneratze honek eskaintza nabarmen handitu du oinarrizko, erdi-mailako, goi-mailako eta espezializazioetan, eta aukera berriak eskaintzen ditu industriaren, digitalizazioaren, jasangarritasunaren eta pertsonentzako zerbitzuen arloetan. Besteak beste, ziklo berriak gehitu dira, ibilbideak egokitu dira eta plaza gehiago eskaini dira hainbat ikastetxetan. 👉 Kontsultatu hemen heziketa zikloak: https://hetel.eus/eu/heziketa-zikloak/ Bestalde, apirilean eta maiatzean zehar, HETEL sareko ikastetxe askok ate irekien jardunaldiak antolatuko dituzte. Aukera paregabea da instalazioak ezagutzeko, irakasleekin hitz egiteko eta norberaren interesetara egokitzen den zikloa aurkitzeko. Gogoratu gogoko dituzun LH ikasketetan lekua izateko aurrematrikula egitea garrantzitsua dela, maiatzaren 4tik 22ra bitartean. 👉 Kontsultatu hemen ate irekien jardunaldiak: https://hetel.eus/eu/hetel-lh-info/ate-irekiak/ Lanbide Heziketa gero eta aukera erakargarriagoa da, laneratzeko aukera handiak eta prestakuntza praktikoa eskaintzen baititu. HETELetik interesa duten pertsona guztiak animatzen ditugu informatzera eta euren etorkizun profesionalerako pausoa ematera.

Europako Lanbide Heziketako ikastetxeekin aliantzak sortuz

Aste honetan, Frantziako Pays de la Loire eskualdeko Lanbide Heziketa sareko 3 irakaslek (https://www.urmapaysdelaloire.fr/ ) HETEL bisitatu dute, bi herrialdeetako eskolen artean zubiak eraikitzeko eta, horrela, gure ikasleei nazioartekotzeko aukerak eskaintzeko. Beraiekin Egibide Molinuevo ikastetxean izan gara, Ile-apainketako erdi mailako eta Estetikako goi mailako zikloak bertatik bertara ezagutzeko. Egibide Mendizorrotzako eskola ere bisitatu dugu, eta Ostalaritzako goi mailako ikasleak sukalde artean lanean ikusi ditugu hitzik gabe utzi gaituen menu goxoa prestatzen. Bisita oso ona izan da eta gure ikasleen prestakuntza aberasteko lanean jarraituko dugu. Abantean!