Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleen diagnostikoa egin ondoren, eta kolektibo horren enplegagarritasuna hobetzeko helburuarekin, HETEL proiektu bat bultzatzen ari da lan-merkatu inklusiboagoa ahalbidetuko duten gakoak identifikatzeko. Ekimen honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza du, Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailaren bitartez. Iaz, 100 enpresa baino gehiago elkarrizketatu ziren, hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonei edo hizkuntzarekin zailtasunak dituzten pertsonei egokitzeko garatzen dituzten jarduerak ezagutzeko, bai eta kolektibo horrek enplegu bat aukeratzeko orduan lehenesten dituen aldagaietara nola moldatzen diren ezagutzeko ere, hala nola kokapena edo lan-baldintzak. Emaitza horietatik abiatuta, pertsona horiekiko inplikazio-maila handiena duten enpresak hautatu dira fase berri honetan. Pasadan astean, 4 focus group egin ziren enpresa horietako ordezkariekin: Peñascal Bilbao, Centro Formativo Otxarkoaga, San Viator, Salesianos Deusto, Angeles Custodios, Margotu, María Inmaculada, Centro Formación Somorrostro, Maristak Durango, Zulaibar eta Maristak Zallako Hasierako Lanbide Heziketako arduradunek ere parte hartu duten lan-saio hauen helburua enpresetan inklusioa bultzatzeko esperientziak partekatzea eta erakunde horien jardunbide egokietan sakontzea izan da. Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten enpresa guztiei, denbora eta ezagutza eskaini baitiote prozesu honi. Datozen asteetan, lortutako ondorioak aztertuko ditugu, eta datorren hilabetean aurkeztuko ditugu, enpresak lan-merkatu inklusiboago baterako bidean gehitzeko asmoz.