Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleen diagnostikoa egin ondoren, eta kolektibo horren enplegagarritasuna hobetzeko helburuarekin, HETEL proiektu bat bultzatzen ari da lan-merkatu inklusiboagoa ahalbidetuko duten gakoak identifikatzeko. Ekimen honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza du, Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailaren bitartez. Iaz, 100 enpresa baino gehiago elkarrizketatu ziren, hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonei edo hizkuntzarekin zailtasunak dituzten pertsonei egokitzeko garatzen dituzten jarduerak ezagutzeko, bai eta kolektibo horrek enplegu bat aukeratzeko orduan lehenesten dituen aldagaietara nola moldatzen diren ezagutzeko ere, hala nola kokapena edo lan-baldintzak. Emaitza horietatik abiatuta, pertsona horiekiko inplikazio-maila handiena duten enpresak hautatu dira fase berri honetan. Pasadan astean, 4 focus group egin ziren enpresa horietako ordezkariekin: 1.- Servicios Hostelería Peñascal 2.-Gridomensa Vermuteka: el bodegón y San Telmo 3.- Corral de las Pinsas Casa Leotta 4.- CPTEX 5.- Laiatzen 6.- DTS Oabe 7.- Zurtek 8.- HezkuntzaMantentzeLanak 9.- Reco Recubrimientos electrolíticos 10.- El Corte Inglés 11.- Lantegi Batuak 12.- aller Ranzari Lantegia 13.- Cruz Roja 14.- Cafés Baque 15.- Bericht SLU 16.- Meyusa SA 17.- Rothenberger S.A. 18.- Lantegi Batuak 19.- Instalaciones Cadagua 20.- Javier Técnicos eléctricos SL 21.- Calderería Karrantza 22.- Oruetagane 23.- Talleres Mecánicos Sopuerta 24.- Bodegas de Galdames Peñascal Bilbao, Centro Formativo Otxarkoaga, San Viator, Salesianos Deusto, Angeles Custodios, Margotu, María Inmaculada, Centro Formación Somorrostro, Maristak Durango, Zulaibar eta Maristak Zallako Hasierako Lanbide Heziketako arduradunek ere parte hartu duten lan-saio hauen helburua enpresetan inklusioa bultzatzeko esperientziak partekatzea eta erakunde horien jardunbide egokietan sakontzea izan da. Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten enpresa guztiei, denbora eta ezagutza eskaini baitiote prozesu honi. Datozen asteetan, lortutako ondorioak aztertuko ditugu, eta datorren hilabetean aurkeztuko ditugu, enpresak lan-merkatu inklusiboago baterako bidean gehitzeko asmoz.