Skip to main content

HETEL

Argitalpen inprimatuen eta multimedia argitalpenen diseinua eta edizioa

  Argitalpen inprimatuen eta multimedia argitalpenen diseinua eta edizioa IZAERA – Behaketarako gaitasuna– Ikusmen ona eta kromatikoa– Erantzukizuna egin behar duen lanean– Ekimen gaitasuna eta teknika berriak onartzeko jarrera baikorra– Sormena eta arte adierazpena– Antolamendua eta doitasuna PRESTAKUNTZA-PLANA – Produkzio grafikoko materialak– Aurreinprimaketa digitaleko prozesuak antolatzea– Produktu grafikoak diseinatzea– Produktu grafikoak merkaturatzea eta bezeroei arreta ematea– Edizio-prozesuetako produkzioa kudeatzea– Argitalpen-produkzioa– Ontzien eta bilgarrien egiturazko diseinua– Multimedia argitalpen-proiektuak diseinatzea eta planifikatzea– Multimedia argitalpen-produktuak garatzea eta argitaratzea– Argitalpen inprimatuak eta multimedia-argitalpenak diseinatzeko eta editatzeko modulu arteko proiektua– Ingeles profesionala – Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa – Produkzio-sistemari aplikatutako jasangarritasuna.– Enplegurako ibilbide pertsonala I– Enplegurako ibilbide pertsonala II LORTUTAKO GAITASUNAK Industria grafikoetako produkzioa definitzea, antolatzea, programatzea, ikuskatzea eta kontrolatzea, produkzioa ezarritako kalitatearekin, produktibitatearekin eta kostuekin lortzearren ZIKLOAREN IRTENBIDEAK Lan-eremua: Diseinu grafikoan teknikaria, Produkzio grafikoan teknikaria. Goi-mailako ikasketak: Ingeniaritza Teknikoak: Diseinugintzan, Papergintzan, Industri Antolamenduan, Sistemen Informatikan. IKASTETXEAK Urnietako Salestarrak • GOI MAILA

Itsas garraioko eta alturako arrantza

  Itsas garraioko eta alturako arrantza   PRESTAKUNTZA-PLANA – Maniobra eta Zamatzea– Itsasontziaren Nabigazioa, Gobernua eta Komunikazioak – Larrialdien Kontrola – Ingeles profesionala– Itsasontziko Osasun Laguntzaren Antolamendua – Itsasontziaren eta Arrantza Jardueraren Administrazioa eta Kudeaketa – Zubiko Guardia – Alturako eta Altura Handiko Arrantza – Itsas Garraioko Ibilbide bat Ezartzeko Proiektua – Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa – Produkzio-sistemari aplikatutako jasangarritasuna.– Enplegurako ibilbide pertsonala I. – Enplegurako ibilbide pertsonala II.    JARDUN DITZAKETEN LANBIDEAK– Patroi edo Zubiko Ofiziala Itsasontzi Zibiletan (Arrantza, Merkantal eta Bidazti Itsasontzietan).– Arrantza Ikuskaritza, Zaintza Fiskala, Itsas Ikerketa, Segurtasun eta Itsas Salbamendua.– Arrantza Enpresetan Tekniko.– Kontsignatariak, Itsas Aseguruak. ESKURATZEN DUEN LANBIDE TITULUA: “ALTURA-ko PATROIA” Baldintzak:– Itsas Garraio eta Altura Arrantzako Goi Mailako Teknikori, Titulazio Akademikoa.– 20 urtetako adina.– 12 hilabetetako enbarkea, Zubiko Marinel edo Ikasle bezela, horietatik 6 hilabete Zubian nabigazio zaintzako lanetan. Atribuzioak:Arrantza Itsasontzietan– Zubiko Ofiziala (inolako mugarik gabe).– Kapitain edo Patroi 50 metro luzerainoko Arrantza Itsasontzietan. Merkantal eta Bidazti Itsasontzietan– Zubiko Ofiziala (inolako mugarik gabe).– Patroi 1.600 GT-rainoko arkeo gordineko Merkantal Itsasontzietan.– Patroi 350 bidaiarientzako eta 500 GT-rainoko arkeo gordineko Bidazti Itsasontzietan, kostatik hurbileko nabigazioetan (60 milia baino gutxiago). IKASTETXEAK Antiguako ama Arrantza Eskola   • GOI MAILA

Web aplikazioen garapena

  Web aplikazioen garapena IZAERA – Arrazoiketa abstrakturako gaitasuna– Behatzaile ona, txukuna eta metodikoa izatea– Autonomia– Oso arduratsua PRESTAKUNTZA-PLANA 1 Modulua Sistema informatikoak2 Modulua Datu baseak3 Modulua Programazioa4 Modulua Marka lenguaiak eta informazioaren kudeaketa-sistemak5 Modulua Garapenerako inguruneak6 Modulua Ingeles profesionala7 Modulua Web garapena bezero ingurunean8 Modulua Web garapena zerbitzari ingurunean9 Modulua Web aplikazioen hedatzea10 Modulua Web interfazeen diseinua11 Modulua Web aplikazioen garapenaren modulu arteko proiektua12 Modulua Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa 13 Modulua Produkzio-sistemari aplikatutako jasangarritasuna.14 Modulua Enplegurako ibilbide pertsonala I. 15 Modulua Enplegurako ibilbide pertsonala II.  LORTUTAKO GAITASUNAK – Web aplikazioak garatu, ezarri eta mantendu teknologia espezifikoaz baliatuz eta erabilitako ereduaz loturarik gabe.– Base Datuen atzipena duten Web aplikazioak garatu espezifikazioak betetzen dituen lengoiak eta atzipen objetuak erabiliz.– Web aplikazioaren interfazean osagai multimediak sartu.– Web zerbitzariaren inguruan osagai softwareak garatu eta osatu. ZIKLOAREN IRTENBIDEAK Lan-eremua: Web programatzailea, Multimedia programatzailea, web inguruko aplikazioen garatzailea. Goi-mailako ikasketak: Informatikaren Ingeniaritzako Gradua. Kudeaketaren etaInformazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua. Enpresen Administrazio etaZuzendaritzako Gradua. Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Gradua. Zerga Sistemako eta Administrazio Publikoko Gradua. IKASTETXEAK Egibide Zabalburu Ikastetxea Lea Artibai Ikastetxea Goierri eskola Nazaret • GOI MAILA

Etxebizitzak mantentzea – Hotz – lanak

  Etxebizitzak mantentzea – Hotz – lanak PRESTAKUNTZA-PLANA – Etxebizitzetako instalazio elektroteknikoen oinarrizko mantentze-lanak.– Etxebizitzako kontserbazio-eragiketak eta osagarrien muntaketa.– Ebakuazio-sareak.– Oinarrizko iturgintza eta berokuntza.– Girotze-ekipoak muntatzea.– Zientzia aplikatua I.– Zientzia aplikatua II.– Komunikazioa eta gizarte I.– Komunikazioa eta gizarte II.– Enplegurako ibilbide pertsonala– Elkarlaneko ikaskuntzako modulu arteko proiektua– Tutoretza eta orientabidea I.– Tutoretza eta orientabidea II. Hozte-sistema aukera:– Hozteko instalazioak. LORTUTAKO GAITASUNAK – Lan-aginduak edo argibideak abiapuntu hartuta, etxebizitzako instalazioetan, gainazaletan edo altzarietan elementuak ordezteko, muntatzeko edo ezartzeko zein konponketak egiteko materialak, erremintak eta makina-erremintak hautatzeko.– Kanalizazio elektrikoak, ura husteko eta hornitzeko hodiak, berokuntza-zirkuituak eta oinarrizko klimatizaziokoak ezartzeko erretenak eta lubakiak irekitzeko.– Ura husteko eta hornitzeko hodietako eta berokuntza-instalazioetako elementuak mihiztatzeko.– Automatikoki ureztatzeko instalazioak muntatzeko eta, hala badagokio, aldez aurretik haiek muntatzeko eskema txikiak egiteko, gainazal osoaren estaldura eta ur-aurrezpena ziurtatuta.– Etxebizitzaren ekipamendu sanitarioak instalatzeko, eta, horretarako, ura husteko eta hornitzeko sarearekin konektatzeko.– Etxeko klimatizazio-tresneriaren barneko eta kanpoko unitateak muntatzeko eragiketak eta horien lehen mailako mantentze-lanak egiteko.– Zuntzezko aireztapen-hodiak edo antzekoak mihiztatzeko eragiketak egiteko, eta, horretarako, gainazalei akabera emateko eta junturak zigilatzeko eragiketak egiteko.– Eman dizkioten argibideak edo erabilera-eskuliburuak abiapuntu hartuta, etxebizitzaren esparruan instalazio elektroteknikoak osatzen dituzten elementu sinpleak ordezteko.– Horma eta sabaietako estaldura jarraituetan hondatuta dauden guneak konpontzeko, eraginpeko gainazala pintatzeko eta elementu zeramikoak ordezteko (zoladura eta azuleju-estaldura).– Altzari prefabrikatuak, altzarien osagarriak eta etxeko osagarriak muntatzeko eta ezartzeko, eta altzari horietan oinarrizko konponketak egiteko eta burdineria ordezteko.– Ordeztutako elementuen proba funtzionalak egiteko, beharrezko tresnak eta prozedura erabilita.– Makina-erremintak, tresneria, erremintak eta lanabesak funtzionamenduan eta erabilera-egoera onean mantentzeko, eta, horretarako, fabrikatzailearen eskuliburuetan ezarritako prozedurak betetzeko.– Bere ingurune fisiko, sozial, pertsonal eta produktiboarekin zerikusia duten iragartzeko moduko arazoak konpontzeko, eta, horretarako, arrazoibide zientifikoa eta zientzia aplikatuek eta gizarte-zientziek emandako elementuak erabiltzeko. ZIKLOAREN IRTENBIDEAK Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:– Pintorearen laguntzailea.– Instalazio elektroteknikoen mantentze-lanetako laguntzailea.– Iturginaren laguntzailea.– Berokuntza-tresnerien muntatzailearen laguntzailea.– Berokuntza-tresnerien mantentzailearen laguntzailea.– Klimatizazio-tresnerien muntatzailearen laguntzailea.– Klimatizazio-tresnerien mantentzailearen laguntzailea.– Ura hornitzeko eta banatzeko sareen instalatzailea.– Zurezko edo antzeko altzari prefabrikatuen muntatzailea. Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:– Erdi-mailako heziketa-ziklo bat (titulu honek lehentasuna izango du Instalatze eta Mantentze Lanak, Eraikuntza eta Obra Zibila, Elektrizitatea eta Elektronika eta Arotzeria eta Altzarigintza lanbide-arloetako erdi-mailako titulu guztietarako onartua izateko). IKASTETXEAK Peñascal Bilbao   • OINARRIZKO MAILAKO L.H.

Itsasertzeko nabigazioa eta arrantza

  Itsasertzeko nabigazioa eta arrantza   PRESTAKUNTZA PLANA 1. Nabigazio- eta komunikazio-teknikak 2. Guardiako prozedurak 3. Itsasertzeko arrantza 4. Itsasontzia egiaztatzea eta administratzea 5. Ingelesa 6. Itsasoko segurtasuna 7. Itsasontzi barruko osasun-arreta 8. Instalazioak eta zerbitzuak 9. Maniobra-teknikak 10. Itsasontziaren egonkortasuna, zama-orekatzea eta zamatzea 11. Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa  12. Produkzio-sistemari aplikatutako jasangarritasuna. 13. Enplegurako ibilbide pertsonala I14. Enplegurako ibilbide pertsonala II. 15. Modulu arteko proiektua. ESKURATUTAKO GAITASUNAK • Bidaia eraginkortasunez eta segurtasunez egiteko plangintza eta prestaketak egitea.• Itsasontzia portu-eremuetan segurtasunez maniobratzea, planifikatutako bidaia egiteko.• Itsasontziaren itsasbide planifikatua eta segurua kontrolatzea.• Ezarritako protokoloen arabera esleitutako zaintza egitea.• Komunikazioak mantentzea eta beharrezko informazioa lortzea Itsas Sorospen eta Segurtasuneko Munduko Sistemaren bidez (SMSSM / GMDSS), itsas ingelesa erabilita, hala eskatzen duten egoeretan.• Itsasontzian pisuak banatzeko eta lotzeko lanak ezartzea, nabigazio segurua egiteko.• Itsasoko larrialdiei ontzian bertan aurre egitea, larrialdi-planak abian jarrita.• Arrantza-tresneria egiaztatzea eta mantentzea, harrapaketak segurtasunez egiteko eta errendimendua optimizatzeko.• Harrapaketak prozesatzeko eragiketak kontrolatzea eta egitea arrantza-parkean, eta higiene- eta osasun-araudia betetzea.• Itsasontziko propultsio-tresneriaren, tresneria osagarriaren eta automatismoen funtzionamendu, erregulazio eta kontrolerako parametroak kontrolatzea eta izan daitezkeen disfuntzioak hautematea. ZIKLOAREN IRTEERAK Lan – eremua: Profesional honek arrantza-ontzi eta merkataritza-ontzi publikoetan edo pribatuetan egiten du lan, besteren kontura edo bere kontura, betiere administrazio eskudunak ezartzen dituen mugekin eta esleipenekin. Goi-mailako ikasketak: Goi mailako zikloak, baliozkotzeak izateko aukerarekin. Erdi mailako beste ziklo bat IKASTETXEAK Antiguako Ama arrantza eskola   • ERDI MAILA

Prestakuntza eskaintza

   Gure prestakuntza eskaintzaren taula deskargatu dezakezu  {slider   Jarduera fisikoak eta kirolak} Egokitzapen fisikoa (GM) Gizarte- eta kirol-irakaskuntza eta animazioa (GM) Natura inguruneko eta astialdiko gidaritza (EM) {slider   Administrazioa eta kudeaketa} Administrazio zerbitzuak (OLH) Administrazio kudeaketa (EM) Administrazioa eta finantzak (GM) Zuzendaritzari laguntza ematea (GM) {slider   Arte grafikoak} Arte grafikoak (OLH) Inprimaketa grafikoa (EM) Argitalpen inprimatuen eta multimedia argitalpenen diseinua eta edizioa (GM) {slider   Merkataritza eta marketinga} Merkataritza zerbitzuak (OLH) Merkataritza jarduerak (EM) Salmenten eta merkataritza esparruen kudeaketa (GM) Marketing eta publizitatea (GM) Garraio eta logistika (GM) {slider   Elektrizitatea eta elektronika} Elektrizitate eta elektronika (OLH) Instalazio elektrotekniko eta mekanikoak (OLH) Telekomunikazio instalazioak (EM) Instalazio elektriko eta automatikoak (EM) Mantentze lan-elektronikoak (GM) Sistema elektrotekniko eta automatizatuak (GM) Automatizazio eta robotika industriala (GM) Telekomunikazio eta informatika sistemak (GM)    {slider   Energia eta ura} Energia berriztagarriak (GM) Energia eraginkortasuna eta eguzki energía termikoa (GM) {slider   Fabrikazio mekanikoa} Elementu metalikoen fabrikazioa – Soldadura eta galdaragintza (OLH) Elementu metalikoen fabrikazioa – Mekanizazioa (OLH) Soldadura eta galdaragintza (EM) Mekanizazioa (EM) Eraikuntza metalikoak (GM) Fabrikazio mekanikoko diseinua (GM) Produkzioaren programazioa fabrikazio mekanikoan (GM) {slider   Ostalaritza eta turismoa} Okintzako eta pastelgintzako jarduerak (OLH) Sukaldaritza eta jatetxe-arloa (OLH) Sukaldaritza eta gastronomia (EM) Jatetxe arloko zerbitzuak (EM) Sukalde zuzendaritza (GM) Bidai agentzien eta ekitaldien kudeaketa (GM) Turismo gidaritza, informazioa eta laguntza (GM) {slider   Irudi pertsonala} Ile-apainketa eta estetika (Ile-apainketa) (OLH) Ile-apainketa eta estetika (Estetika) (OLH) Ile-apainketa eta kosmetika (EM) Estetika integral eta ongizatea (GM) {slider   Elikagaien industria} Harategi -urdaitegia (OLH) Ekoizpen prozesuak eta kalitatea elikagaien industrian (GM) {slider   Informatika eta komunikazioak} Informatika eta komunikazioak (OLH) Mikroinformatika–sistemak eta sareak (EM) Sareko informatika sistemen administrazioa (GM) Web aplikazioen garapena (GM) Plataforma anitzeko aplikazioen garapena (GM) {/sliders} {slider   Instalazioa eta mantenimendua} Etxebizitzak mantentzea – Iturgintza – berokuntza (OLH) Etxebizitzak mantentzea – Hotz – lanak (OLH) Mantentze-lan elektromekanikoak (EM) Beroa sortzeko instalazioak (EM) Hozteko eta girotzeko instalazioak (EM) Mekatronika industriala (GM) Instalazio termiko eta fluidodunen mantentzea (GM) Arrisku profesionalen prebentzioa (GM) {slider   Zurgintza, altzarigintza eta kortzoa} Arotzeria eta altzarigintza- Neurrirako arotzeria (OLH) Arotzeria eta altzarigintza (EM) Instalazioa eta altzari-hornikuntza (EM) {slider   Itsasoa eta arrantza} Ontzi eta itsasontzien makineriaren zaintza eta kontrola (EM) Itsasertzeko nabigazioa eta arrantza (EM) Itsas garraioko eta alturako arrantza (GM) Ontzi eta itsasontzien makineria zainketaren antolaketa (GM) {slider   Kimika} Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategia (GM) Kimika industriala (GM) {slider   Osasungintza} Erizaintzako zaintza osagarriak (EM) Farmazia eta parafarmazia (EM) Laborategi kliniko eta biomedikoa (GM) Ortoprotesia eta laguntza-produktuak (GM) Anatomia patologikokoa eta zitodiagnosikoa (GM) Aho eta hortzen higienea (GM) {slider   Segurtasun eta ingurugiroa} Hezkuntza eta ingurugiro-kontrola (GM) Kimika eta ingurumen osasuna (GM) {slider   Gizarte eta kultur zerbitzuak} Etxeko jarduerak eta eraikin garbiketa  – Pertsonen oinarrizko arreta (OLH) Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta (EM) Gizarte integrazioa (GM) Haur hezkuntza (GM) {slider   Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza} Ehunezko eta larruzko artikuluen konponketa (OLH) Jantzigintza eta moda (EM) {slider   Garraio eta ibilgailuen mantenimendua} Ibilgailuen mantentzea – Karrozeria (OLH) Ibilgailuen mantentzea – Ibilgailuen elektromekanika (OLH) Karrozeria (EM) Ibilgailuen elektromekanika (EM) Automozioa (GM) {/sliders}  (OLH) Oinarrizko L.H.    (EM) Erdi Maila    (GM) Goi Maila   Gure prestakuntza eskaintzaren taula deskargatu dezakezu >> esteka  

Adi, prest, abantean!

Erasmus+ programari esker, aurki nazioarteko esperientziari ekingo dioten Euskadiko 123 ikasleak (Bizkaiko 48, Arabako 40 eta Gipuzkoako 35) bildu ditu gaur HETELek Durangon, haien bidaiaren nondik-norakoak azaltzeko helburuz. Honetaz gain, ikasleek aurreko urteko Maristak, Zabalburu eta Otxarkoaga ikastetxeetako hiru Erasmus+ bekadunen esperientzia eta gomendioak entzuteko aukera izan dute. Guztia prest dago erdi mailako 38 ikaslek eta goi mailako 85ek Europako 8 herrialde ezberdinetan 13 asteko praktikaldia egiteko. Bizipen ahaztezina opa diegu guztiei!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELek eta Euskaltel Fundazioak Telekomunikazio Zikloko 41 ikasle elkartu dituzte fikziozko enpresa baten sare korporatiboa garatzeko

41 ikasle eta hilabeterako erronka bat: taldeka lan egitea, ikastetxean aplikazioen zerbitzari batzuk instalatzeko, hainbat egoitza dituen enpresa bat simulatuz. Hainbat egoitzatan kokaturiko fikziozko enpresa baten sare korporatiboa garatuko dute, eta, horretarako, Euskaltel telekomunikazio operadorearen laguntza izango dute. Helburu horrekin, Euskaltel Fundazioak HETELeko lau ikastetxetako —Zabalburu, Egibide, Salesianos Deusto eta Somorrostro— Telekomunikazio Sistemen Zikloko 41 ikasle elkartu ditu gaur Euskaltelen Derioko egoitzan, ikastetxeen arteko SHARE izenekoproiektu honen berri emateko. Euskaltel Fundazioaren egoitzan, Derion, 10:00etan hasitako jardunaldi teknologiko baten esparruan gauzatu da SHARE proiektuaren edizio honetako aurkezpena. Iban Madariagak, Bezeroen Ingeniaritzako arduradunak, honako hitzaldi hau eskaini die ikasleei “IKTetako gaitasunak: etorkizunerako begirada bat”. Azkenik, Zabalburu ikastetxeko irakaslea eta SHARE proiektuaren koordinatzailea den Eder Gomezek, proiektuaren berri eman die parte hartzaileei. Horrez gain, konpainiaren teknologia laboratorioa eta Datuak Prozesatzeko Zentroa (CPD) bisitatzeko aukera izan dute bertaratuek. HETELetik Euskaltelen lankidetza eskertzen dugu eta ikasleak, erronkaren ebazpena arrakastatsua izan dadin, proiektuan inplikatzera eta lankidetzan sakontzera animatzen ditugu. Abantean!  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

GUREAKek ETA HETELek LANKIDETZA HITZARMENA SINATU DUTE, GUREAKEN ENPRESA-EREDUA IKASTETXEETARA HURBILTZEKO

GUREAKek eta HETELek lankidetza hitzarmena sinatu dute, elkarren arteko harremana sendotzeko eta ekimen berriak abian jartzen lagunduko duen ingurunea sustatzeko. GUREAK desgaitasuna duten pertsonei egokitutako lan-aukera egonkorrak sortu eta kudeatzen dituen enpresa-taldea da, eta HETEL Euskadiko gizarte ekimeneko lanbide heziketako 26 ikastetxe biltzen dituen elkartea da eta honen helburua Euskadiko Formakuntza tekniko profesional zerbitzua hobea eskaintzea eta inguruneko garapen eragilea izatea da. GUREAK Itineraryko zuzendaria den Ainhoa Askasibarrek eta HETELeko presidentea den Julen Elgetak sinatu dute hitzarmena GUREAKen Donostiako egoitza nagusian. Hala, bi erakundeek euren apustua indartuko dute gazteen enplegagarritasunaren alde eta aniztasun funtzionala duten pertsonen formakuntza inklusioa LH zentroetan hobetze aldera.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

SIMPLY INCLUDED SUEDIAN HASI DA!

Simply INCLUDED Erasmus+ KA2 proiektuak Lanbide Heziketa ikasleak eta ikasle ohiak inplikatzea du helburutzat, hauek beraien Lanbide heziketarako eta lan merkaturako bidean bere istorioak parteka ditzaten, beste migratzaile batzuk gidatu eta inspiratzeko. Proiektu honek migratzaileak Europan ahaldundu nahi ditu beraien istorioen bideoak partekatuz. Honetaz gain, Lanbide Heziketako irakasleentzat kit bat sortuko da, geletan hezkuntza inklusiboa errazteko. Aldi berean, irakasle talde batek aniztasunaren kudeaketari buruzko prestakuntza jasoko du Islandian, Europan arlo honetan ospe handia duen erakunde batengandik (Intercultural Iceland). Bukatzeko, proiektuaren baitan bideoak ekoiztuko dira proiektuko herrialde desberdinetan lana eskatzeko prozesua azaltzeko: Alemania, Turquía, España, Suecia eta Eslovenia. Proiektu honetako kideak aldez aurretik, SIMPLE INCLUDED proiektuaren ernamuina izandako SIMPLE proiektuan elkarrekin aritu dira lanean. Oraingoan ere HETEL elkartekidea den Otxarkoaga eskolaren laguntza izango dugu proiektu honetan, beraiek arduratuko dira irakasleentzat egingo den kit horretaz. Ana eta Kepa proiektu honetan izatea zoragarria da!  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta