HETEL

SIMPLE proiektuaren 5. Nazioarteko bilera

Pasadan astean SIMPLE proiektuko taldekideak Turkiako Elazig hirian bildu ginen, proiektuko herrialde ezberdinen artean (Alemania, Euskadi, Turkia, Suedia eta Eslovenia) etorkinen harrerari, laguntzari eta integrazioari loturiko praktika egokiak partekatzeko. Honetaz gain, Elazig hiriko Lanbide Heziketako ikastetxe bat bisitatu genuen eta Afganistan eta Irakeko bi ikasle ezagutu genituen. Ikasle bi hauek beraien istorioak gurekin partekatu zituzten. Ondoren, Elazig hiriko Hezkuntza Sailako kideek, agintariek etorkinen harreran nola laguntzen duten azaldu ziguten, pertsona hauek ongi etorriak eta Turkiako gizarteko kide sentitu daitezen. Bilera honetan, proiektuan orain arte ikasitakoa hizpide izan genuen, eta batera egin ditzakegun ondorengo urratsen gaineko gogoeta ere egin genuen, orain arte SIMPLE proiektuari esker ikasitakoaz baliatuz.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

SIMPLE proiektuaren 5. Nazioarteko bilera

Pasadan astean SIMPLE proiektuko taldekideak Turkiako Elazig hirian bildu ginen, proiektuko herrialde ezberdinen artean (Alemania, Euskadi, Turkia, Suedia eta Eslovenia) etorkinen harrerari, laguntzari eta integrazioari loturiko praktika egokiak partekatzeko. Honetaz gain, Elazig hiriko Lanbide Heziketako ikastetxe bat bisitatu genuen eta Afganistan eta Irakeko bi ikasle ezagutu genituen. Ikasle bi hauek beraien istorioak gurekin partekatu zituzten. Ondoren, Elazig hiriko Hezkuntza Sailako kideek, agintariek etorkinen harreran nola laguntzen duten azaldu ziguten, pertsona hauek ongi etorriak eta Turkiako gizarteko kide sentitu daitezen. Bilera honetan, proiektuan orain arte ikasitakoa hizpide izan genuen, eta batera egin ditzakegun ondorengo urratsen gaineko gogoeta ere egin genuen, orain arte SIMPLE proiektuari esker ikasitakoaz baliatuz.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Telekomunikazio Zikloko 55 ikaslek lan ingurune bat simulatzen duen Share ikastetxe arteko proiektuan dihardute

Otsailaren 5ean HETELeko bost ikastetxetako (Zabalburu, Txorierri, Deustuko Salestarrak, Egibide eta Somorrostro) Telekomunikazio eta Informatika Sistemen heziketa Zikloko 55 ikasle bildu ditugu Euskaltelen egoitzan, Derion, SHARE ikastetxe arteko proiektua aurkezteko helburuz. Hilabete eta erdian erronka bati aurre egin beharko diote 55 ikasleek: taldetan egingo dute lan, ikastetxe bakoitzean zenbait aplikazio zerbitzari instalatzeko, hainbat egoitza dituen enpresa bat simulatuz. Hala, hainbat egoitzatan kokaturiko enpresa simulatu baten sare korporatiboa garatuko dute, eta horretarako Euskaltelen laguntza izango dute. Euskaltelen egoitzan, Derion, 11:00etan hasitako jardunaldi baten esparruan gauzatu da SHARE proiektuaren edizio honetako aurkezpena. Euskaltel taldeko Iban Madariagak, bezeroen ingeniaritzako arduradunak, honako hitzaldi hau eskaini die ikasleei “IKTetako gaitasunak: etorkizunerako begirada bat”, Julen Elgeta, HETELen Lehendakariaren hasiera bukatzean. Azkenik, SHARE proiektuaren koordinatzaileak, Eder Gómezek, proiektuaren berri eman die parte hartzaileei. Horrez gain, konpainiaren teknologia eta Datuak Prozesatzeko Zentroa bisitatzeko aukera izan dute bertaratuek, Cristina Grijalbaren eta Iratxe Perezen eskutik. HETELetik Euskaltelen lankidetza eskertzen dugu eta ikasleak, erronkaren ebazpena arrakastatsua izan dadin, proiektuan inplikatzera animatzen ditugu. Abantean!  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETEL proiektuen azokaren seigarren edizioa, abantean!

HETELen ezagutza partekatzearen garrantziaz jabetuta, proiektuen azokaren seigarren edizioa antolatu dugu. Ekimen hau beTEKu – berrikuntza teknologikoaren kudeaketa taldetik bideratuta dago. Edizio honetan Lanbide Heziketako 7 ikastetxek (La Salle Berrozpe, Txorierri politeknika ikastegia, Egibide, Zulaibar, Goierri eskola, Lea Artibai ikastetxea eta San Viator) eta HETELek zeharkako, fabrikazio mekanikoko, elektrizitatea eta elektronikako, automatizazioko eta automozioko 13 berrikuntza proiektu aurkeztu dituzte (adibidez: coaching eskolan, Inmoov-FPGA, fabrikazio gehigarria edo cyvetsecurity proiektuak). Honetaz gain, 2 ikastetxek, Nazaret eta Txorierrik, beraien esperientziak partekatu dituzte ingelesaren erabilera heziketa zikloetan gaiari loturikoak. HETEL proiektuen azoka Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko ezagutza eta, aldi berean, hauen arteko lankidetza eta elkartrukea sustatzeko antolatzen da. Ekitaldian 35 pertsona inguru izan dira eta balorazioa oso positiboa izan da.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

EFVETen Zuzendaritza Batzordea Maltan izan du bilera

Alfredo Garmendia (San Viator- HETEL) Maltan izan da asteburu honetan Europako Lanbide Heziketako EFVET elkartearen Zuzendaritza Batzordearen bileran, bertako Mcast (www.mcast.edu.mt) ikastetxean. Bilera honetan erakundearen antolakuntzaren gaur egungo egoera aztertu eta plangintza estrategiko berria aurkeztu da.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Diseinua International (e-MOTIVE) proiektuaren hirugarren edizioa

  Ikasturte honetan, berriz ere, HETELen eta ROC Da Vinciren artean Diseinua International lankidetza jarriko da martxan, e-motive metodologiari jarraituz eta BBK Fundazioak eta Vital Fundazioak babestuta. Aurtengo edizioan, HETELeko Egibide, La Salle Berrozpe, Zulaibar eta Somorrostro Lanbide Heziketa ikastetxeek eta Holandako ROC Da Vinci ikastetxeak hartuko dute parte. Ikasleek aste honetan ezagutu dute elkar, Euskadin, eta taldeak dagoeneko jardun bizian ari dira, irakasleek aurten proposatutako erronkari aurre egiteko: harizpiak egiteko makina bat diseinatzea, lehengai gisa plastikoak erabiliz. Gero, harizpi horiek 3D inprimagailuetan erabiliko dira, besteak beste. Proiektuan parte hartzen dutenek, proiektu bat aurrera ateratzeko elkarlanean aritzen ikasteaz gain, funtsezkoak diren beste trebetasun eta gaitasun batzuk ere barneratuko dituzte, hala nola ingelesa menderatzea, kultura anitzeko taldeetan lan egitea, independentzia eta autokudeaketa. Erronkari emandako irtenbidea irakaslez eta enpresaz osatutako epaimahai baten aurrean aurkeztuko da martxoan, Holandan. HETELen poz-pozik gaude beste ikasturte batean lan metodologia horrekin aurrera jarraituko dugula ikusita.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELetik ikastetxeen partaidetza eskertzen dugu CyVETsecurity Erasmus+ proiektuaren logoa diseinatzeko lehiaketan

HETELek lehiaketa bat egin du CyVETsecurity europar proiektuaren logoa diseinatzeko. HETELek koordinatzen duen Zibersegurtasun arloko proiektu honek Ipar Irlandako, Eskoziako, Herbehereetako, Euskadiko, Estoniako eta Finlandiako erakundeak biltzen ditu. Proiektuaren helburua profil profesional guztietan digitalizazioaren arriskuen gaineko kontzientzia hartzea eta datuak babestearen garrantziaz jabetzea da, garatuko diren ikas materialen bidez. Lehenik eta behin, gure Lanbide Heziketako ikastetxeen parte hartzea eskertu nahi dugu eta jasotako proposamenen kalitate handia azpimarratu. Mila esker lehiaketa honetan parte hartzearren! Honetaz gain, Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxeko Aitor Muriel zoriondu nahi dugu lehiaketaren irabazlea izan delako. Zorionak!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

beTEKu Zabaltzen jardunaldia, IT (Information Technologies) eta OT (Operational Technologies)-en arteko integrazioa azalduz Egibiden

Helburu nagusia informatika eta automatizazioaren arteko proiektuak bultzatzea da; adibide gisa, Egibide-Arriagako Web Aplikazioen Garapena eta Automatizazio eta Robotika Industrialeko bi ikaslek haien arteko elkarlana aurkeztu zuten: ardatz elektriko bat kontrolatzeko SIEMENS-1200 automata batean kokatutako webgunea. Bestalde, Xabier Lopez, Egibideko Lanbide Heziketako zuzendaria, Deustuko Unibertstatearekin sortutako Industria Digitaleko Gradu Dualari buruz aritu zen; Gradu honi esker, enpresek eskatutako IT-OTko profil berria lantzen da eta, bide batez, LH-ko ikasleentzako ibilbide erakargarri bat diseinatu da. Ekitaldia amaitzeko SMC enpresak Industria 4.0ren hainbat kontzeptu azaldu zituen eta SIF-400 ekipamendu berrian dauden 4.0ko teknologiak martxan ikusi ahal izan genituen. Partaideek jardunaldiaren balorazio oso ona egin zuten.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Ekintzailetza ez da (soilik) enpresa bat sortzea

Ekintzailetza hitza enpresa bat sortzea erabakitzen duen pertsona batekin lotzen dugu, baina hitz horren esanahia askoz zabalagoa da gaur egun. Industria 4.0 testuinguruan, ekintzaile bat gaitasun sorta bat duen pertsona bat izango litzateke, hauek enpresa bat sortzeari aplikatuko ez balira ere. HETELek parte hartzen duen “Entrepreneurs Anonimous” Erasmus+ proiektuan gaitasun sorta hori honela identifikatu da: produktibitatea, moldagarritasuna eta sormena, EQF gaitasunetan lan egiten egon den lan talde batek deskribatukoari jarraituz. Proiektua Eskoziako Colleges Partnership-ek koordinatzen du. Proiektu honetako helburu garrantzitsuena ekintzailetasunari lotutako gaitasun hauek Lanbide Heziketako edozein programetan lantzea litzateke, 4.0 langile guztientzat ezinbestekoak baitira. Glasgowen izandako proiektuaren lehenengo bileran helburu honi heltzeko lehen urratsak eman ditugu eta ondorengo hilabeteetan ikastetxeetan erabilgarriak izan daitezkeen emaitza interesgarriak izatea espero dugu.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Ekintzailetza emozio adimenaren ikuspegitik lantzeko EIDE proiektuari hasiera eman diogu!

Aste honetan HETEL international EIDE proiektuko bazkideekin Bruselan bildu da. Erasmus+ Proiektu honen helburua Lanbide Heziketako ikasleen artean ekintzailetza konpetentzia indartzea da, emozio adimena eta gaitasun digitalak landuz. Hasierako bilera honetan, EIDE proiektuaren emaitza biren gaineko gogoeta izan dugu ildo nagusitzat: alde batetik, adimen emozionalari buruzko norberak bere kabuz ikasteko online ikastaroa, eta bestetik, irakasleak gelan erabiltzeko ariketa koadernoa eta gida. Hurrengo hilabetetan emaitza hauetan lanean izango gaituzue. Jarraitu itzazue gure aurrerapenak HETELen webgunean.  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta