HETEL

HETELek eta “la Caixak” beren akordioa berritu dute

Julen Elgeta HETELeko lehendakariak eta Carlos Ruiz de Arcaute Euskadiko CaixaBankeko enpresen bankako zuzendariak eta ekintzailetzaren esparruko koordinatzaileak, gaur sinatutako hitzarmen horren bitartez, bi erakundeek Lanbide Heziketaren aldeko apustua sinatu dute; gazteen enplegagarritasuna eta nazioartekotzea areagotuko dute. “la Caixa”ri esker Europako enpresetan praktikak egin dituzten 85 Erasmus bekadunek laguntza bat izango dute beraien atzerriko egonaldia ordaintzeko. Gainera, horrela LHko ikasleen nazioartekotzea sustatzen da, Erasmus + programarako aparteko laguntza bat eskaintzearen eta, horrela, euskal enpresen lehiakortasunean laguntzearen bidez. Nazioartekotzeko ekimen hori sustatzeko, 32.000 eurotik gorako inbertsioa egingo da.  . 

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETEL Glasgowen da nazioarteko lankidetza ideia berrietan lanean

HETEL Network of networks (Lanbide Heziketa ikastetxe sareen sarea) aliantzaren kidea da. Aliantza honen helburua  Finlandia, Holanda, Ipar Irlanda, Eskozia eta Euskadiko ikastetxeen artean nazioarteko lankidetza sustatzea da. Sare honetako kideak urtero biltzen gara nazioarteko lankidetzari buruzko ideiak partekatzeko, aurten Glasgowen izan dugu bilera. Bilera gaur bukatzen bada ere, baditugu etorkizunean lantzeko plan konkretuak, industria digitalizazioa, nazioarteko mugikortasuna etxetik bertatik, menpekotasuna duten pertsonen arreta digitala eta ekintzailetza arloetan, besteak beste. Oraingoan Tamara Rodriguezek, HETELeko nazioarteko proiektuen arduradunak, hainbat irakasleekin batera bidaiatu du: Goierriko Mikel Azkarate, Mondragon Goi Eskola Politeknikako Mikel Garcia, Zulaibarreko Karmelo Usategi eta Zabalburu ikastetxeko Rosa Núñez. Irakasle hauek beste Europako ikastetxe batzuetan zertan ari diren ezagutzeko okasioa, eta beraien eskolatan nazioartekotasuna lantzen jarraitzeko proiektu ideia interesgarrietan elkartzeko aukera izan dute. Abantean ikastetxe batek mundua baitu bere lan eremua! Sarearen hurrengo bilera Bilbon izango dugu 2018ko irailean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Ondarroako Arrantza eta Itsasketako Lanbide Heziketa eskolari ongi etorria ematen diogu

HETELen zorioneko gaude, kide berri bat baitugu elkartean: Ondarroako Arrantza eta Itsasketako Lanbide Heziketa eskola. Momentu honetan beraz, 22 HETEL abantean ikastetxe biltzen ditugu. HETELen dibertsitateak aberastasuna ekartzen duela uste dugu. Hau dela eta, elkartean HETELek ematen ez dituen arlo profesionalak ematen dituen ikastetxe ezberdin bat sartu da. Ikastetxe hau bere alorrean erreferentea da, abantean ikastetxea beraz. HETEL berria 2020 estrategian anbizio handiko helburuak jaso ditugu Lanbide Heziketaren itsasargi bihurtzeko asmoarekin eta Ondarroako Arrantza eta itsasketa eskolak dudarik gabe lorpen hau sendotzen lagunduko digu. Ongi etorri! Abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETEL Holandan izan da inklusioari buruzko ikastaro batean

Aste honetan, HETELen nazioarteko proiektuen arduraduna den Tamara Rodriguez, Leijgraafeko ROC ikastetxean, Holandan, izan da inklusioa Lanbide Heziketan gaiari buruzko ikastaro batean. Helburua Lanbide Heziketako irakasleak ikasleak, batez ere ikasteko zailtasunak dituzten horiek, nola gidatu ditzaketen ikastea izan da. Zer nolako gaitasunak behar dituzte irakaslean? Zeintzuk dira helburu horren lorpenean laguntzen duten metodologiak? Hauek dira aste honetan ikusitako gaietako batzuk. HETELek inclusive VET Europar proiektuaren esparruan antolatuko duen “Inklusioa Lanbide Heziketan” jardunaldian HETEL abantean  ikastetxeei prestakuntza honen berri emango zaie.   

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELek ilusioarekin eta erronka berriekin hasi du ikasturte berria

Irailean zehar lantalde ezberdinek bilerak egin dituzte ikasturte berri honetan izango dituzten helburuak adosteko. Ilusioaz saiatuko gara helburu hauek lortzen, eta guztion elkarlanarekin, ziur gaude lortuko ditugula. Aurrera! Abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETEL internationalek Euskadiko LH Dual eredua aurkeztu du Errumanian

HETEL aste honetan Errumanian izan da Improsk Erasmus+ proiektuaren azken bileran, eta bertan, Euskadiko LH Dual eredua aurkeztu du Hezkuntza agintari ezberdinen aurrean. Alemania, Italia eta Turkiako lankideekin batera, HETELek LH Dualaren ezarpenean duen esperientzia azaldu du, eta lantokian ikasteko beste modu batzuei buruz ere aritu da (WBL). Amaiera ekitaldi hau Târgovisteko Valahia unibertsitateko kanpusean izan da. Ekitaldian eskualdeko Hezkuntza Zuzendari orokorra, unibertsitateko errektorea eta bestelako hezkuntza agintariak, irakasleak eta enpresetako arduradunak izan dira. Datorren ikasturtean, Lanbide Heziketako 2 ikastetxetan programa Duala ezarriko duten Errumaniako lehenengo eskualdea hau izango da. IMPROSK proiektuko kideek partekatu dituzten esperientziak oso lagungarriak izan dira ekimen hau aurrera eramateko. Arrakastatsua izango delakoan gaude! 

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELen Emotive Erasmus+ proiektuaren azken jardunaldia Bilbon

Emotive proiektua HETELen ikastetxeen arteko Diseinua proiektuaren Nazioarteko bertsioa da. Proiektu honetan, Italiako IFOA  ikastetxeko ikasleak, Gasteizko Egibide eta Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxeetako ikasle batzuekin elkarlanean aritu dira proiektu bat aurrera eramateko, aerosorgailu bat diseinatzea. Proiektu honetako bazkideak (HETEL, EfVET eta IFOA), aste honetan Bilbon bildu dira proiektuaren azken balorazioa egiteko. Balorazioa bikaina izan da! Izan ere, Erasmus+ diru laguntzarik izan ez arren, datorren ikasturtean Diseinua proiektuaren nazioarteko bertsioa izango dugu. HETELek argi dauka proiektu hau ikasle eta irakasleentzat oso aberasgarria dela, bideoan proiektuko protagonistak azaltzen duten moduan: https://www.youtube.com/watch?v=C-8yP2Y12tA&t=1s . Honetaz gain, IKT arloko  ikastetxeen arteko SHARE proiektuaren Europako bertsioarekin ere ausartuko gara…abantean!   Informazio gehiago proiektuaren web gunean lortu dezakezu: http://e-motive.vet/

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Peñascal Kooperatiba Ikastetxeari ongi etorria ematen diogu

Uztailetik aurrera, Tolosan, Markinan eta Bilbon egoitzak dituen Bilboko Peñascal Ikastetxea, HETEL elkarteko kide berria dugu. Momentu honetan, beraz, 21 HETEL abantean ikastetxe biltzen ditugu. HETEL gizarte beharrizanekiko oso sentibera da, hau dela eta, ohore handia da, gure artean, Peñascal ikastetxearen moduko ikastetxe bat izatea. Izan ere, ikastetxe hau talde gutxietsien prestakuntzaren arloan egindako lanagatik ezaguna baita. HETEL berria 2020 estrategian anbizio handiko helburuak jaso ditugu Lanbide Heziketaren itsasargi bihurtzeko asmoarekin eta Peñascal ikastetxeak dudarik gabe lorpen hau sendotzen lagunduko digu. Ongi etorri! Abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

beTEKu Zabaltzen jardunaldi teknologikoa Oteitza Lizeo Politeknikoan

Oteitza Lizeo Politeknikoak Material berezien Abiadura eta Etekin Handiko Mekanizazio Aurreratua beTEKu proiektua aurkeztu du, Iñigo Aranguren eta Iñaki Beobideren eskutik. Jardunaldian beTEKu proiektuari loturiko teknologia proiektu ezberdinak azaldu dira. Ondoren, Pixel Sistemas eta WNT enpresek, Alex Sajuan eta Peio Urbietaren eskutik, etorkizuneko mekanizatuan erabiliko diren estrategia eta tresna ezberdinak aurkeztu dituzte, mekanizatuaren ibilbideak eta tresnen traiektoriak Volumill Softwarearen bidez optimizatuz. Jardunaldian 25 pertsona inguru izan dira eta ekitaldia oso ondo baloratu dute. 

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Jonh Filler erdi mailako Erasmus bekadunak bere esperientzia bikainaren berri eman digu

John Filler Otxarkoaga ikastetxeko Hotz eta girotze instalazioetako erdi mailako zikloko ikasleak, HETELen Erasmus beka bati esker praktikak Palermon (Italian) egin ditu. Kultura eta enpresa berriak ezagutzeko gogoak erasmus esperientzian parte hartzera eraman zuten Jonh, eta esaten digunez, esperientzia bikaina izan da! Jonh Filler ikasleak HETEL eta Otxarkoaga ikastetxea eskertu nahi ditu erasmus beka egiteko aukera eskaini diotelako. Izan ere, honek mugagabeko kontratu bat izatea ahalbidetu bat dio  Refrigeration and Air Conditioning Installations enpresan. Enpresa hau aire girotu eta berogailuen sektorekoa da eta Napoles, Roma eta Sicilian egoitzak ditu. Azaltzen digunez enpresan lan egiteko moduarekin eta agoitza ezberdinak koordinatzeko erarekin oso pozik omen dago. Aipatzen duenez, enpresan egindako harrera eta lankideekin daukan erlazioa oso onak dira hasieratik. Erasmus bekadun berriei egiten dizkien gomendioak hauek dira: gauza berriak ikastera zabalik egotea, bai arlo teknikoan eta bai pertsonalean, eta kultura berri batekiko adaptazioa. 

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta