HETEL

4.0. pertsonen gaitasunei buruzko eztabaida HETEL HIRUKI TEKNOLOGIKOETAN

Aste honetan zehar, HETEL ikastetxeetan 300 pertsonak baino gehiagok eztabaidatuko dute 4.0. industriaren aroko aurrerapen teknologikoei dagokienez izan beharreko gaitasunen inguruan. Ekintza hori Lanbide Heziketako Europako Astearen baitan dago (European Vocational Skills Week), eta aurten “Aurkitu zure talentua” du leloa. Parte hartuko duten 21 ikastetxeetan, hiru agentez (ikasleak, irakasleak eta enpresak) osaturiko talde batek gaiaren inguruan eztabaidatuko dute, eta gero bideokonferentzia bidez konektatuko dira azterketa dagoeneko egin duten beste bi ikastetxerekin, hausnarketak partekatzeko. Ondorio horiek guztiak HETELen jasoko dira. Jardunaldietan, mota honetako galderei erantzuten saiatuko dira: Pertsonek funtsezko zein gaitasun izan behar dituzte etengabe aldatzen ari den ingurunean? Gaitasun horiek Lanbide Heziketako ikastetxeetan beregana daitezke? Zein balio hartu behar dira kontuan kontratazio berri bat egiten denean? Izan ere, aldaketen gaur egungo abiadura kontuan hartuta, teknologia arloan batez ere, ikastetxean ikasitako ezagutza asko zaharkituta geratzen dira berehala. Hori dela eta, lan bizitzan zehar bereganatutako prestakuntza inoiz baino garrantzitsuagoa da, eta horrek are gehiago nabarmentzen du zeharkako eskumen batzuek duten garrantzia. Eztabaida horietan parte hartuko dute, besteak beste, Ikusi, Euskaltel, RPK, Goimek-Danobat, CIE Egaña, Jema Energy SA (Irizar Taldea), Talleres Elimotor, Prasa, Wolco, Batz Araluce, Ekin eta Noraybio enpresek.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETEL International Italian LAIT 4.0. proiektuan lanean

Aste honetan HETEL international Italiako Alba herrian da LAIT 4.0. Erasmus+ proiektuko kideekin batera. HETELek koordinatzen duen proiektu honek, ondorengo bazkideak ditu: Dundee and Angus College (UK), ROC Da Vinci College (NL), KTPMC (LT), APRO Formazione (IT) eta IK4 Tekniker. Eibarren IK4 TEKNIKERrek eskainitako 5 egunetako ikastaroan parte hartu ondoren, HETELen 10 ikastetxeetako 28 irakaslek erronka handia daukate aurrean: enpresa txikiei diagnostiko teknologikoak egitea. 2018an diagnostiko teknologikoekin hasi ahal izateko, hauetan jarraitu beharreko metodologia eta formatua bilera honetan zehaztuko dira. Ondoren, Lanbide Heziketako beste ikastetxe batzuetan egindako lan hau errepikatzea ahalbidetzeko asmoz, jarraitutako prozesuari buruzko gida garatuko da. Informazio gehiago proiektuaren web orrialdean eskuratu dezakezu: www.lait40.eu

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Lanbide Heziketa industria 4.0.ra hurbilduz

HETELek LAIT 4.0. proiektua koordinatzen du. Erasmus+ KA2 proiektu honek, Lanbide Heziketako irakasleen ezagutza, trebetasunak eta konpetentziak ezagutzea du helburu. Eibarren IK4 TEKNIKERrek eskainitako ikastaroan parte hartu ondoren, irakasleak erronka handia daukate aurrean: ikasitakoa lankideei eta ikasgeletara eramatea. Honela, ikasle etorkizuneko lantegietako langileak izateko hobeto prestatuta egon daitezen. Hau Aurrera eramateko, atzo Goierrin “Lanbide Heziketa industria 4.0.ra hurbilduz”. Jardunaldi honetan industria 4.0.a errazten dituzten teknologia ezberdinak, eta hauek enpresen ereduan daukaten eragina errepasatu dira. Honetaz gain, robotika kolaboratiboaren erabileren, errealitate birtualaren, metalezko fabrikazio gehigarriaren eta soldadura birtualaren erakusketak egin ziren. Arratsaldean, proiektuko kidea den IK4 Tekniker bisitatu zen. Informazio gehiago eta material ezberdinak proiektuaren web orrialdean eskuratu ditzakezu: www.lait40.eu

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETEL International Italian dago, automobilgintza arloko funtsezko trebeziak lantzen

HETEL International Lancianon (Italian) dago aste honetan, «Auto4.0 – 4.0 automobilgintzan prestakuntza emaitzak ulertzen eta lortzen» izeneko elkarte estrategikoen Eramus+ proiektuko bazkideekin batera. Proiektuaren helburu nagusia hauxe da: automobilgintza arloko langile trebatuek etorkizunean behar izango dituzten funtsezko trebeziak aurreikustea eta ikasmaterial didaktikoak eskaintzea horien etengabeko prestakuntza indartzeko eta 4.0 industriaren aldaketetara egokitzen laguntzeko. Proiektu horretan, HETEL AIC – Automotive Intelligence Centrerekin lankidetzan arituko da, enpresa kideetako langileen kualifikazioa hobetzeko asmoz. Honetaz gain, Italiako, Erresuma Batuetako eta Alemaniako kideak ditugu proiektuan. Abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETEL international Dundeen dago Delta proiektuko lehenengo bileran

DELTA Erasmus+ KA2 proiektu bat da, lanpostuko ikaskuntzaren kalitatea hobetzeko helburua duena. Proiektuak irauten dituen urte bi hauetan, ondorengo emaitzak lortuko dira: –          Enpresek Lanbide Heziketari buruz daukaten informazioa hobetzea. Enpresen beharrak zeintzuk direzen galdetzetik, Lanbide Heziketako ikasleak enpresara zein hobekuntza eraman dezaketen galdetzera pasatuko gara. ikasleak beraien ikaskuntzan erabilitako metodologiarekin ikasitakoa, egindako proiektuekin, nazioarteko esperientziarekin eta bestelakoekin lortutako konpetentziak enpresak bere onurako erabili ahal izatea daukagu helburutzat –          Enpresako tutoreak daukan inportantzia azpimarratzea, ikaslea gidatzeko duen kapazitatea hobetzea, ikastetxearekiko erlazioa handitzea eta tutoreak lanpostuko ikaskuntzan daukan garrantzia aitortzea –          Enpresek egiten duten ikasleen harrera prozesua egituratzea, ikasleak lantokiko egonaldiak enpresa ezberdinetan egiteko aukerak aztertzea, lantokiko ikaskuntzaren zati bat atzerrian egiteko aukera ere aintzat hartuz. HETELen dagoeneko lagunak ditugun Dundee and Angus collegeko kideekin lan egiteko aukera berri bat izateak pozten gaitu, baita Suedia, Italia, Alemania eta Errumaniako kide berriak ezagutzeak ere. DELTA proiektuarekin abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Elektronikako prestakuntza LHn. EPRALIMA bisitatu dugu

HETEL internationalek Portugalgo EPRALIMA eskola bisitatu du, PBP in VET Erasmus+ proiektuaren esparruan. Aurrekoetan legez, proiektuko kideek motoreen konexiorako PIC moduluaren ebaluazioa egin dute. Oraingo honetan Portugalgo kideek sortutakoa. Hurrengo bilera Bilboko Deustuko Salesiarrak ikastetxean izango da. Berau proiektuan parte hartzen duen HETEL abantean ikastetxea da. 

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Global Training bekadunentzat atzerako kontaketa hasi da

HETEL – Politeknika ikastegia Txorierri – Confebask – Adegi aliantzak kudeatzen dituzten Global Training bekadunetako batzuk laster irtengo dira atzerrira. Hau dela eta, Politeknika ikastegia Txorierrin prestakuntza jaso dute, ingelesa hutsean, lan eta kultura ezberdin batean  moldatzeko erabilgarriak izango dituzten zeharkako konpetentziak lantzeko. HETELetik egonaldi zoriontsua opa dizuegu! Jakin badakigu biziko duzuen esperientzia oso aberasgarria izango dela bai profesional eta bai pertsonal mailan. Abantean!  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETEL International Alemanian da LH inklusiboago baten alde lanean

HETEL international Alemaniako Kiel herrian dago aste honetan, SIMPLE Erasmus+ proiektuko kideekin. Proiektu honek Peer Learning tekniken erabileran praktika egokiak partekatzeko helburua du, Europako Lanbide Heziketa sistemetan etorkin eta errefuxiatuen inklusio hobea ziurtatzeko. HETELek proiektuko kideekin gure ikastetxeek hainbat arlotan egiten dutena partekatzea da, ikasgelan bereiztea nola lantzen duten, ikaslea erdian duten metodologien erabilera, ikasgelan giro egokia sortzeko egiten duten lan,a eta prozesu guzti honetan irakaslearen rola zein den aztertzea izango da. 18 hilabete hauetan Alemania, Eslovenia, Turkia eta Suediako lankideak ze motako Peer Learning sistemak erabiltzen dituzten eta zelan moldatu ditzakegun hauek HETEL ikastetxeen errealitateetara azalduko digute. Lanbide Heziketa inklusiboa ABANTEAN balorea dugu eta! 

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETEL eta BBK elkartu egin dira LHko ikastetxeen eta Bizkaiko enpresen artean bitartekotza bultzatzeko

HETELeko lehendakariak, Julen Elgetak, eta BBKko zuzendari nagusiak, Gorka Martínezek, hitzarmena sinatu dute, Lanbide Heziketako Ikastetxeen eta Bizkaiko enpresen artean lan-bitartekotza eta ikasleen mugikortasuna bultzatzeko helburu nagusiaz.  Zehazki, Fundazioak 22.000 eurorekin lagunduko du HETEL elkarteak gauzatuko dituen bi ekinbideren garapena. Alde batetik, elkarteak 2016. urtean sorturiko HETELenplegua lan-bitartekotzako zerbitzua garatzen lagunduko du. Ekinbide honen helburua da enpresen eta Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko bitartekotzan aurrera egitea, langile prestatuen egungo eskariari erantzungo dion arreta-zerbitzua eskaintzeko ETEei. Bestalde, nazioarteko ikastetxeen arteko SHARE International eta Diseinua International mugikortasun-proiektu kolaboratzaileak. Ikasleek era birtualean lan egiten dute denborarik gehienean, irakasleek planteaturiko erronka bat elkarrekin diseinatu eta konpontzeko, e-motive metodologia jarraituz. 

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Hasiak gara HETEL HIRUKI TEKNOLOGIKOAK (HHTEK) prestatzen

Datorren hilabetean HHTEK – HETEL HIRUKI TEKNOLOGIKOAK ekimen berritzailearen hirugarren edizioa habian izango da. Aurten mahai inguruak azaroak 20 eta 24a bitartean izango ditugu, Europar Batasunak antolatzen duen European Skills Week ekimenaren esparruan. Zer dira HETEL HIRUKI TEKNOLOGIKOAK? Hiruki hauetan, alde batetik, 3 agente ezberdinek parte hartzen dute: ikastetxeetako ikasle eta irakasleak eta enpresak. Bestalde, ikastetxe batetan bildu diren 3 agente hauek beste bi ikastetxeetako hirukiekin eztabaidatzen dute, bideokonferentzia bidez, beste hiruki bat osatuz. Osagai guzti hauekin ikuspegi ezberdinak jasotzen dituzten ondorio interesgarriak biltzea dugu helburu.  Oraingo honetan HIRUKI TEKNOLOGIKOETAN, gaur egungo lan munduak eta gizarteak ezaugarri duten aldaketa teknologiko azkarren aurrean, funtsezkoak diren baloreak, konpetentziak eta jarrerak aztertuko dira.  Debate honek bere jarraipena izango du HETEL Sariaren ekitaldian, apirilak 16an bbk aretoan. Bertan, enpresa batzuk landutako ondorioak partekatuko baitituzte. Ekimen berritzaile honek aldi berean helburu ezberdinak lortzea ahalbidetzen du. Hauetatik ondoko hauek nabarmentzen ditugularik: ikastetxe eta enpresen arteko harremana sustatzea eta ikasleen zeharkako gaitasunak lantzea, buruz buru irakasleekin eta enpresekin solasean.                   

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta