HETEL

HETEL international Dundeen dago Delta proiektuko lehenengo bileran

DELTA Erasmus+ KA2 proiektu bat da, lanpostuko ikaskuntzaren kalitatea hobetzeko helburua duena. Proiektuak irauten dituen urte bi hauetan, ondorengo emaitzak lortuko dira: –          Enpresek Lanbide Heziketari buruz daukaten informazioa hobetzea. Enpresen beharrak zeintzuk direzen galdetzetik, Lanbide Heziketako ikasleak enpresara zein hobekuntza eraman dezaketen galdetzera pasatuko gara. ikasleak beraien ikaskuntzan erabilitako metodologiarekin ikasitakoa, egindako proiektuekin, nazioarteko esperientziarekin eta bestelakoekin lortutako konpetentziak enpresak bere onurako erabili ahal izatea daukagu helburutzat –          Enpresako tutoreak daukan inportantzia azpimarratzea, ikaslea gidatzeko duen kapazitatea hobetzea, ikastetxearekiko erlazioa handitzea eta tutoreak lanpostuko ikaskuntzan daukan garrantzia aitortzea –          Enpresek egiten duten ikasleen harrera prozesua egituratzea, ikasleak lantokiko egonaldiak enpresa ezberdinetan egiteko aukerak aztertzea, lantokiko ikaskuntzaren zati bat atzerrian egiteko aukera ere aintzat hartuz. HETELen dagoeneko lagunak ditugun Dundee and Angus collegeko kideekin lan egiteko aukera berri bat izateak pozten gaitu, baita Suedia, Italia, Alemania eta Errumaniako kide berriak ezagutzeak ere. DELTA proiektuarekin abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Elektronikako prestakuntza LHn. EPRALIMA bisitatu dugu

HETEL internationalek Portugalgo EPRALIMA eskola bisitatu du, PBP in VET Erasmus+ proiektuaren esparruan. Aurrekoetan legez, proiektuko kideek motoreen konexiorako PIC moduluaren ebaluazioa egin dute. Oraingo honetan Portugalgo kideek sortutakoa. Hurrengo bilera Bilboko Deustuko Salesiarrak ikastetxean izango da. Berau proiektuan parte hartzen duen HETEL abantean ikastetxea da. 

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Global Training bekadunentzat atzerako kontaketa hasi da

HETEL – Politeknika ikastegia Txorierri – Confebask – Adegi aliantzak kudeatzen dituzten Global Training bekadunetako batzuk laster irtengo dira atzerrira. Hau dela eta, Politeknika ikastegia Txorierrin prestakuntza jaso dute, ingelesa hutsean, lan eta kultura ezberdin batean  moldatzeko erabilgarriak izango dituzten zeharkako konpetentziak lantzeko. HETELetik egonaldi zoriontsua opa dizuegu! Jakin badakigu biziko duzuen esperientzia oso aberasgarria izango dela bai profesional eta bai pertsonal mailan. Abantean!  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETEL International Alemanian da LH inklusiboago baten alde lanean

HETEL international Alemaniako Kiel herrian dago aste honetan, SIMPLE Erasmus+ proiektuko kideekin. Proiektu honek Peer Learning tekniken erabileran praktika egokiak partekatzeko helburua du, Europako Lanbide Heziketa sistemetan etorkin eta errefuxiatuen inklusio hobea ziurtatzeko. HETELek proiektuko kideekin gure ikastetxeek hainbat arlotan egiten dutena partekatzea da, ikasgelan bereiztea nola lantzen duten, ikaslea erdian duten metodologien erabilera, ikasgelan giro egokia sortzeko egiten duten lan,a eta prozesu guzti honetan irakaslearen rola zein den aztertzea izango da. 18 hilabete hauetan Alemania, Eslovenia, Turkia eta Suediako lankideak ze motako Peer Learning sistemak erabiltzen dituzten eta zelan moldatu ditzakegun hauek HETEL ikastetxeen errealitateetara azalduko digute. Lanbide Heziketa inklusiboa ABANTEAN balorea dugu eta! 

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETEL eta BBK elkartu egin dira LHko ikastetxeen eta Bizkaiko enpresen artean bitartekotza bultzatzeko

HETELeko lehendakariak, Julen Elgetak, eta BBKko zuzendari nagusiak, Gorka Martínezek, hitzarmena sinatu dute, Lanbide Heziketako Ikastetxeen eta Bizkaiko enpresen artean lan-bitartekotza eta ikasleen mugikortasuna bultzatzeko helburu nagusiaz.  Zehazki, Fundazioak 22.000 eurorekin lagunduko du HETEL elkarteak gauzatuko dituen bi ekinbideren garapena. Alde batetik, elkarteak 2016. urtean sorturiko HETELenplegua lan-bitartekotzako zerbitzua garatzen lagunduko du. Ekinbide honen helburua da enpresen eta Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko bitartekotzan aurrera egitea, langile prestatuen egungo eskariari erantzungo dion arreta-zerbitzua eskaintzeko ETEei. Bestalde, nazioarteko ikastetxeen arteko SHARE International eta Diseinua International mugikortasun-proiektu kolaboratzaileak. Ikasleek era birtualean lan egiten dute denborarik gehienean, irakasleek planteaturiko erronka bat elkarrekin diseinatu eta konpontzeko, e-motive metodologia jarraituz. 

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Hasiak gara HETEL HIRUKI TEKNOLOGIKOAK (HHTEK) prestatzen

Datorren hilabetean HHTEK – HETEL HIRUKI TEKNOLOGIKOAK ekimen berritzailearen hirugarren edizioa habian izango da. Aurten mahai inguruak azaroak 20 eta 24a bitartean izango ditugu, Europar Batasunak antolatzen duen European Skills Week ekimenaren esparruan. Zer dira HETEL HIRUKI TEKNOLOGIKOAK? Hiruki hauetan, alde batetik, 3 agente ezberdinek parte hartzen dute: ikastetxeetako ikasle eta irakasleak eta enpresak. Bestalde, ikastetxe batetan bildu diren 3 agente hauek beste bi ikastetxeetako hirukiekin eztabaidatzen dute, bideokonferentzia bidez, beste hiruki bat osatuz. Osagai guzti hauekin ikuspegi ezberdinak jasotzen dituzten ondorio interesgarriak biltzea dugu helburu.  Oraingo honetan HIRUKI TEKNOLOGIKOETAN, gaur egungo lan munduak eta gizarteak ezaugarri duten aldaketa teknologiko azkarren aurrean, funtsezkoak diren baloreak, konpetentziak eta jarrerak aztertuko dira.  Debate honek bere jarraipena izango du HETEL Sariaren ekitaldian, apirilak 16an bbk aretoan. Bertan, enpresa batzuk landutako ondorioak partekatuko baitituzte. Ekimen berritzaile honek aldi berean helburu ezberdinak lortzea ahalbidetzen du. Hauetatik ondoko hauek nabarmentzen ditugularik: ikastetxe eta enpresen arteko harremana sustatzea eta ikasleen zeharkako gaitasunak lantzea, buruz buru irakasleekin eta enpresekin solasean.                   

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELek eta “la Caixak” beren akordioa berritu dute

Julen Elgeta HETELeko lehendakariak eta Carlos Ruiz de Arcaute Euskadiko CaixaBankeko enpresen bankako zuzendariak eta ekintzailetzaren esparruko koordinatzaileak, gaur sinatutako hitzarmen horren bitartez, bi erakundeek Lanbide Heziketaren aldeko apustua sinatu dute; gazteen enplegagarritasuna eta nazioartekotzea areagotuko dute. “la Caixa”ri esker Europako enpresetan praktikak egin dituzten 85 Erasmus bekadunek laguntza bat izango dute beraien atzerriko egonaldia ordaintzeko. Gainera, horrela LHko ikasleen nazioartekotzea sustatzen da, Erasmus + programarako aparteko laguntza bat eskaintzearen eta, horrela, euskal enpresen lehiakortasunean laguntzearen bidez. Nazioartekotzeko ekimen hori sustatzeko, 32.000 eurotik gorako inbertsioa egingo da.  . 

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETEL Glasgowen da nazioarteko lankidetza ideia berrietan lanean

HETEL Network of networks (Lanbide Heziketa ikastetxe sareen sarea) aliantzaren kidea da. Aliantza honen helburua  Finlandia, Holanda, Ipar Irlanda, Eskozia eta Euskadiko ikastetxeen artean nazioarteko lankidetza sustatzea da. Sare honetako kideak urtero biltzen gara nazioarteko lankidetzari buruzko ideiak partekatzeko, aurten Glasgowen izan dugu bilera. Bilera gaur bukatzen bada ere, baditugu etorkizunean lantzeko plan konkretuak, industria digitalizazioa, nazioarteko mugikortasuna etxetik bertatik, menpekotasuna duten pertsonen arreta digitala eta ekintzailetza arloetan, besteak beste. Oraingoan Tamara Rodriguezek, HETELeko nazioarteko proiektuen arduradunak, hainbat irakasleekin batera bidaiatu du: Goierriko Mikel Azkarate, Mondragon Goi Eskola Politeknikako Mikel Garcia, Zulaibarreko Karmelo Usategi eta Zabalburu ikastetxeko Rosa Núñez. Irakasle hauek beste Europako ikastetxe batzuetan zertan ari diren ezagutzeko okasioa, eta beraien eskolatan nazioartekotasuna lantzen jarraitzeko proiektu ideia interesgarrietan elkartzeko aukera izan dute. Abantean ikastetxe batek mundua baitu bere lan eremua! Sarearen hurrengo bilera Bilbon izango dugu 2018ko irailean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Ondarroako Arrantza eta Itsasketako Lanbide Heziketa eskolari ongi etorria ematen diogu

HETELen zorioneko gaude, kide berri bat baitugu elkartean: Ondarroako Arrantza eta Itsasketako Lanbide Heziketa eskola. Momentu honetan beraz, 22 HETEL abantean ikastetxe biltzen ditugu. HETELen dibertsitateak aberastasuna ekartzen duela uste dugu. Hau dela eta, elkartean HETELek ematen ez dituen arlo profesionalak ematen dituen ikastetxe ezberdin bat sartu da. Ikastetxe hau bere alorrean erreferentea da, abantean ikastetxea beraz. HETEL berria 2020 estrategian anbizio handiko helburuak jaso ditugu Lanbide Heziketaren itsasargi bihurtzeko asmoarekin eta Ondarroako Arrantza eta itsasketa eskolak dudarik gabe lorpen hau sendotzen lagunduko digu. Ongi etorri! Abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETEL Holandan izan da inklusioari buruzko ikastaro batean

Aste honetan, HETELen nazioarteko proiektuen arduraduna den Tamara Rodriguez, Leijgraafeko ROC ikastetxean, Holandan, izan da inklusioa Lanbide Heziketan gaiari buruzko ikastaro batean. Helburua Lanbide Heziketako irakasleak ikasleak, batez ere ikasteko zailtasunak dituzten horiek, nola gidatu ditzaketen ikastea izan da. Zer nolako gaitasunak behar dituzte irakaslean? Zeintzuk dira helburu horren lorpenean laguntzen duten metodologiak? Hauek dira aste honetan ikusitako gaietako batzuk. HETELek inclusive VET Europar proiektuaren esparruan antolatuko duen “Inklusioa Lanbide Heziketan” jardunaldian HETEL abantean  ikastetxeei prestakuntza honen berri emango zaie.   

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta