Skip to main content

HETEL

HETELek hitzarmen bat sinatu du LKSrekin, bere ikasleek LH Duala egin dezaten

 HETELek eta LKS taldearen teknologia arloak hitzarmen bat sinatu dute; haren bidez, LKSk Lanbide Heziketako ikasleak kontratatuko ditu, urtebetez, Prestakuntza eta Ikaskuntza Modalitate Dualean oinarrituz. 2020. urtera arte iraungo duen hitzarmena HETELeko lehendakari Julen Elgetak eta LKSko Aholkularitza Teknologikoko zuzendari Jesús Dorronsorok sinatu dute. Hitzarmena ekainean jarriko da abian, HETELen informatika arloko (Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapenari eta Web Aplikazioen Garapenari dagozkion goi mailako zikloetako) hiru ikasle hasiko baitira LKSn lanean. Hiru ikasle horiek Bizkaiko ikastetxeetatik datoz (Lea Artibai, Zabalburu eta Somorrostro), eta LKSk Prestakuntza eta Ikaskuntza modalitatean kontratatuko ditu, urtebetez.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Gure LH Duala Europarekin partekatuz

Aste honetan, maiatzaren 22tik 26ra bitartean, Italiako, Errumaniako eta Turkiako irakasle talde bat izango dugu hemen Erasmus+ IMPROSK proiektuaren baitan. HETEL proiektu horretako kidea da eta taldearekin ikastetxeen esperientzia eta praktika egokiak partekatuko ditu Lanbide Heziketa Dualaren alorrean (lanpostuan emandako ikaskuntzan). 5 egun hauetan 14 irakaslez osatutako taldeak Durangoko Maristak, Goierri Eskola eta Zabalburu ikastetxea bisitatuko du ikaskuntza metodologia ezberdinak (erronken bidezko ikaskuntza eta ikaskuntza kolaboratiboa batez ere) eta lanpostuan emandako ikaskuntzaren kalitatea hobetzeko enpresekiko lankidetza azaltzeko helburuarekin.  Aldi berean Durangoko Maristak, Zulaibar, Mondragon eta UGLEko 5 irakasle Alemanian izango dira, bertako Lanbide Heziketako ikastetxeak enpresekin nola lan egiten duten ikusteko eta enpresetako tutoreak jasotzen duten prestakuntza ezagutzeko.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETEL Europatik gertuago… Abantean!

   Otsailaren amaieran HETELeko kideek Eskoziara bidaia egin dute West of Scotland Colleges´ Partnership (WoSCoP) erakundeak gonbidatuta. Bertan, hiru ikastetxe bisitatu dituzte (Glasgow Clyde College, New College Lanarkshire eta City of Glasgow College) eta WoSCopen ordezkariekin bilerak egin dituzte hainbat esparrutan esperientziak partekatzeko: besteak beste, LHko ikastetxeen kudeaketa Eskozian, diru iturriak, enpresekin dituzten harremanak eta bazkideei eskaintzen dizkieten zerbitzuak.    Bide batez, skype bidez Europako beste ikastetxe batzuekin –Jyväskylä Educational Consortium (FI), Southern Regional College (EI),  South West College (EI) eta  Association HVC (SI)–harremanetan jartzeko aprobetxatu dugu, eta Europako LHko ikastetxeen kudeaketari buruzko informazioa biltzeko. Bidaia honi esker, ohartu gara Europako LHko ikastetxe publikoen eredua eta HETEL ikastetxeena oso antzekoak direla… Abantean!    Eskerrik asko gurekin partekatzeagatik! Espero dugu gure arteko elkarlana sendotzen jarraitu ahal izatea.      

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Adi, prest, abantean!

 Egunotan egin dira aurtengo 100 Erasmus HETEL bekadunei zuzendutako hitzaldiak, jatorrizko herrialdeei, Erasmusen dokumentazioari eta beste alderdi orokor batzuei buruzko argibideak emateko. Guztia prest dago erdi mailako 30 ikaslek eta goi mailako 70ek Europako 10 herrialdetan 13 asteko praktikaldia egiteko.    Bizipen ahaztezina opa diegu guztiei! 

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Abian da trokelgintza adituen bigarren promozioa… abantean!

    Gaur jarri da abian Boroako AIC – Automotive Intelligence Centreren instalaziotan “xafla metalikoa lortzeko trokelen diseinu eta fabrikazioa” espezializazioaren bigarren promozioa. Datozen hilabeteotan, automobilgintzaren sektorerako atariko prestakuntza jasoko dute.    LHko 9 ikastetxetako (Txorierri, Maristak, Somorrostro, Zulaibar, Barrutialde, Bidebieta, Atxuri, Elorrieta Errekamari, Emilio Campuzano eta Mungia) 27 ikaslek dagoeneko hasi dute egonaldia sektoreko 7 enpresatan (Gestamp, Matrici, Batz, Cie automotive, Irudi, Odim eta Tooling and Services). Zorte on guztiei! Abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

LH DUALA…abantean!

Bideo honetan LH Dualak Lanbide Heziketako ikasle eta enpresentzako dituen onurak azaltzen dizugu. https://www.youtube.com/watch?v=Tn9nrOgU1mY

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

20 HETEL ikastetxeen prestakuntza eskaintza helarazten dizugu

   Lanbide Heziketako 20 HETEL ikastetxeen prestakuntza eskaintza argitaratu dugu. Oraindik ez dakizu ikasi nahi duzun datorren ikasturtean? Esteka honetan gure ikastetxeen eskaintza eskuragarri daukazu: https://issuu.com/hetel/docs/folleto_centros_hetel_2017_azkena

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Zer ikasi nahi duzu datorren ikasturtean?

   Erabaki horretan laguntzeko, gure ikastetxeen ate irekien jardunaldietan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Ikastetxeen prestakuntza eskaintza, proiektuak, instalazioak…ezagutzera etor zaitezke urtero antolatzen ditugun ate irekien jardunaldietan.        Data zehatzak mapa honetan kontsultatu ditzakezu:  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Euskaltelen itunari bultzada ematen. Abantean!

   Euskaltel aliatu estrategikoa da HETELentzat, lanbide heziketaren alde egin duen apustuari eta gazteen artean bokazio zientifikoak zabaltzeko emandako laguntzari esker, hertsiki lan egin ahal izan baitugu hainbat proiektutan, besteak beste: SHARE eta e-MOTIVE proiektuetan.    HETELek 2009. urtean jarri zuen martxan SHARE lankidetza proiektua, eta, bertan, HETELen 4 ikastetxetako —Egibide, Zabalburu, Deustuko Salestarrak eta Somorrostro— Telekomunikazio eta Informatika Sistemak zikloko 60 ikasle inguruk hartzen dute parte. Ikasleek taldetan egiten dute lan, ikastetxe horietako bakoitzean zenbait aplikazio zerbitzari instalatzeko, hainbat egoitza dituen enpresa bat simulatuz. Benetako egoeren simulazio horrekin, ikasleek funtsezko zeharkako eskumenak bereganatzen dituzte: talde lana, arazoen ebazpena, lan glokala, hizkuntzak (aurkezpena ingelesez egin dezatela eskatzen zaie) eta abar.   «HETELen, benetako proiektu berritzaileen alde egiten dugu apustu, Euskaltelek babesten dituenen modukoen alde.Share proiektuan, funtsezkoa da Euskaltelekin lankidetzan aritzea, hain zorrotza den LH berri honetan proiektuari ezinbestekoa den balio erantsia emateko.Nazioartekotzearen aldeko apustuarekin batera, Erasmus+ proiektuetan parte hartzera eraman gaitu horrek, adibidez e-MOTIVE izenekoan —fabrikazio mekanikoaren diseinuko Europako hainbat ikastetxerekin antzeko interesak partekatzetik sortu da—. Azken jardunaldia maiatzaren 4an izango da, eta Euskaltelen laguntza baliotsua izango du».    Lankidetza ofizialtzen eta ikusarazten duen akordioa martxoaren 14an sinatu da, Euskaltelek Derion duen egoitzan. Bertan, Euskaltel Konekta Fundazioak gazteen eta Lanbide Heziketaren aldeko apustua azpimarratu du, ekintzailetzaren aldekoa batez ere, ikastetxeekin lankidetza estuan jardunez. Lanbide Heziketa talentua duten pertsonez osaturiko harrobia da, eta, jasotzen duten prestakuntzari esker, horiek ezin hobeto txertatzen dira telekomunikazioen bihotza osatzen duten eremuetan: sarearen hedapenean eta informazio eta berrikuntza teknologikorako sistemetan. HETELekin mantentzen dugun etengabeko lankidetzari esker, LHren egoera aztertu dezakegu eta gizartearekin konektatzen duen erreferentziazko enpresa teknologiko batean beren lanbidea garatu nahi duten pertsonengana hurbil gaitezke.  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

LAIT 4.0. ABIAN DA

   Oraindik ez dago argi hainbat aurrerapen teknologikoren ondorioz enpresetan ikusten ari garena benetako iraultza den.Baina, ziur gaude 4.0. industria delakoak antolamendu-aldaketak nahiz aldaketa teknikoak ekarriko dituela eta LHko ikastetxeok gure ikasleak horietan trebatzeko prestatuta egon behar dugula.    Teknikerren IK4ren eskutik, Erasmus+ programak, beste batzuekin batera, finantzaturiko LAIT 4.0. proiektuaren bidez, HETELeko ikastetxeetako 7 irakaslek, Dundee and Angus College-eko (Eskoziako) 4 irakaslek, APRO Formazione-ko (Italiako) 4 irakaslek, SRC Kauno-ko (Lituaniako) 4 irakaslek eta ROC Da Vinci-ko (Holandako) 2 irakaslek beren ezagutza teknologikoak eguneratuko dituzte, enpresa txikiei eta ikasleei egokitze-prozesu horretan laguntzeko gai izateko.    Azaroaren 24an, ostegunean, eta azaroaren 25ean, ostiralean, proiektuko taldea Maristak (Durango) eta Zabalburu (Bilbo) ikastetxeetan bilduko da, lanean hasteko. Lan bikaina!  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta