HETEL

HETELek LH Dualeko ikasleen bidez enpresetan berrikuntza sustatzeko proiektu pilotuaren ondorioak aurkeztu ditu

HETELek proiektu pilotua zabaldu du gaur Gipuzkoako enpresen artean saio telematiko batean, erabilitako metodologia azalduz. Ikasturtean zehar, HETELek abian jarri du proiektu hau, eta Gipuzkoako 8 enpresak hartu dute parte (Matia Fundazioa, Mendiaraiz, Loatzo, Keyway, Fagor Automation, Ikaslan Fundazioa, BST rods eta Gestsat). Bertan, arrakastaz ezarri da euskal Lanbide Heziketan erabiltzen den metodologia, erronken ebazpenean oinarritua, Lanbide Heziketako ikasleen talentua balioan jartzea ahalbidetu duena. Proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuaren laguntza izan du. Jardunaldiaren egitaraua honako hau izan da: – Irekiera: Julen Elgeta, HETELeko presidentea – Erabilitako metodologiaren azalpena: Manu Agirre, La Salle Berrozpe – LH Dualeko Sistemaren aukerak, Osane Lizarralde, MGEP – Esperientzia eta garatutako erronkak parte hartu duten hiru enpresatan: Mendiaraiz, Gestsat eta Fagor – Proiektuaren ondorio nabarmenak, Julen Elgeta – Itxiera: Joseba Amondarain, Gipuzkoako Foru Aldundia Proiektuaren helburua euskal LHko ikastetxeetan erabiltzen den metodologia enpresetara hurbiltzea izan da, berrikuntza-prozesuetan lagungarri izan daitekeelakoan. Proiektu pilotuan HETELeko 7 ikastetxeetako (Goierri, La Salle Berrozpe, MGEP, Nazaret, Oteitza lizeo politeknikoa, UGLE eta Salesianos Urnieta) 8 Lanbide Heziketako ikaslek eta 8 enpresak hartu dute parte, eta horietako bakoitzak erakundeen benetako erronka bati erantzun behar izan dio. HETELek Gipuzkoan gidatutako esperientzia pilotu horri esker, ikasleek, LH dualeko tutoreekin lankidetzan, hainbat proiektu garatu dituzte enpresa horien eguneroko zailtasun jakin batzuei erantzuteko. Esperientzia horren bidez, LHko ikasgeletatik enpresetara eraman da metodologia, enpresen balio-katearen behar jakin batzuk erronketan oinarritutako lankidetza-metodologia baten bidez konpontzeko formula posible gisa.

HETEL – Novia Salcedo Fundazioa bat datoz kolektibo kalteberen enplegagarritasunarekin

Novia Salcedo Fundazioak “Beta joven programa” jarri du abian, gazte kalteberentzako kualifikazio- eta lan-esperientzia-programa. HETELek bat egin du programa horrekin, eta 166 parte-hartzaile (kualifikazio baxuko 16 eta 29 urte bitarteko gazteak) detektatzea du helburu, hiru lurralde historikoetan, eta Novia Salcedo Fundazioarekin batera, prestakuntza hobetzeko eta lan-merkatuan txertatzeko plan integratuak eskaintzea. HETELek gizartearekin, Garapen Jasangarrirako Helburuekin eta pertsona guztientzako aukera-berdintasunarekin duen konpromisoari jarraikiz, elkartea osatzen duten 30 ikastetxetatik ekimen interesgarri honekin bat egin dugu. Gainera, HETELek laneratzeari buruzko datu onekin amaitu du LANBERRI programaren esparruan Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako proiektua. Proiektu horren helburua une honetan laneratze txikiena duten lanbide-familietako gazteak orientatzea eta laneratzea da.

Growing Green Danimarkan hasi da

Joan den astean, Erasmus+ KA2 Growing Green proiektuko bazkideok Skjernen (Danimarka) elkartu ginen. 2 eguneko bilera honetan, gure esperientzia eta gure lanbide-heziketako ikastetxeetan ekintzailetza sustatzeko egindako lana trukatu ahal izan genituen, zehazki, ekintzailetza berdea. Era berean, proiektuaren lehen emaitzaren garapenean lan egiteko aukera izan genuen, irakasleei ekintzailetza-gaietan trebetasun eta pentsamolde ekologikoak txertatzeko metodo, tresna eta prozesuetan gaitzeko tresna multzo bat. Gainera, tailer bat egin genuen Lego Serious Games metodologia erabiliz, gure erakunde bakoitzarentzat ekonomia zirkularra zer den definitzeko eta gamifikazio-metodo posibleei buruzko ideiak sortzeko, ekintzailetza berdean trebatzeko. Hurrengo bilera Statale Marie Curie Lizeoak antolatuko du, Giulianovan (Italia), azaroan. Laster, proiektuaren webgunea ere eskuragarri egongo da, proiektuari eta haren emaitzei buruzko informazio gehiagorekin. Jarraitu pista!

Emakumeen STEAM bokazioak bultzatuz

Apirilaren 25ean, HETELek, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailaren laguntzarekin, “Nahi duzuna izango zara” jardunaldia ospatu du, gazteak STEAM titulazioekiko gazteak dituzten genero-aurreiritziez kontzientziatzeko. Susana González, Bizkaiko Foru aldundiko Enplegu Zuzendariaren irekieraren ondoren, Zabalburu eta Jesuitak Indautxuko batxilergoko 100 ikasleren genero-aurreiritziak probatu dira, Kahoot bat eginez. Jarraian, Jesuitak Indautxuko 8 urteko ikasleekin egindako “Marraztu zientzialari bat” esperimentuaren bideoa ikusi da. Zabalburu, Jesuitak Indautxu eta Salesianos Deusto ikastetxeetako STEAM ikasleek beren esperientzia kontatu dute Maria Redondok moderatutako eztabaida batean. Jasotako ideia horiek guztiak kontuan hartuta, Julen Elgeta HETELeko lehendakariak zenbait gomendio eman dizkie bertaratutako gazteei. Patricia Campelo, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasun zuzendariak amaitu du ekitaldia. DBHko eta Batxilergoko ikasleekin erabiltzera animatzen zaituztegun proiektuaren dokumentazio guztia esteka honetan dago eskuragarri: https://hetel.eus/index.php/eu/nahi-duzuna-izango-zara-eu

Abian da Gipuzkoako Foru Aldundiak onartutako HETEL proiektua. Abantean!

Gipuzkoako Foru Aldundiak, enpresetan talentua eta pertsonen ikaskuntza sustatzeko programaren deialdiaren esparruan, HETELen proiektu bat onartu du, Lanbide Heziketa dualeko ikasleen bidez enpresetako berrikuntza-ekosistema hobetzea helburu duena. Asmo handiko ekimena da, Lanbide Heziketa dualeko ikasleen bidez erronketan oinarritutako ikaskuntza-metodologia Gipuzkoako enpresetara helarazteko helburua duena. Izan ere, ikasle hauek izango baitira proiektu honetako protagonista nagusiak. Une honetan, Gipuzkoako HETEL ikastetxe guztien partaidetza duen ekimen honetan parte hartzen duten enpresak (RN mekanizatuak, Orialki, Thyssenkrupp elevator manufacturing, Matia fundazioa, Jegan, Ikaslan Fundazioa, Atten2 – Advance Monitoring Technologies, Electricidad industrial Loatzo eta Fagor Automation) eta dualeko ikasleak definitu dira.

Dualiza Bankiaren deialdiak HETEL zentroen hiru ekimen onartu ditu

Dualiza Bankia Fundazioaren proiektu berritzaileen deialdiaren esparruan Euskadin onartutako 3 proiektuak HETELen zentroen proposamenak izan dira. Zehazki, honako hauek izan dira onartutako ekimenak:         Fabrikazio mekanikoa 4.0. Etorkizuneko industriari erantzunez. Proiektu hau Oteitza Lizeo Politeknikoak aurkeztu du eta honako ikastetxe hauek ere parte hartzen dute: Salesianos Deusto, PI Txorierri, La Salle Berrozpe, La Salle Santo Ángel, ITM Miranda, Irungo La Salle, Zulaibar eta HETEL.         Robotikako espezializazioa balio teknologiko handiko enpreseran. Proiektu hau Bilboko Salesianos Deustok aurkeztu du eta PI Txorierri eta Somorrostro ikastetxeek ere parte hartzen dute.         BucoviA: bullying eta Covid 19ak eragindako estres psikologikoko kasuak prebenitzeko adimen artifiziala. Proiektu hau Donostiako Nazaret zentroak aurkeztu du HETELetik ikastetxeak zoriontzen ditugu haien proiektuak izandako balorazioagatik, eta eskerrak ematen dizkiogu Bankia Dualiza Fundazioari finantzazioagatik. Abantean!