HETEL

HETEL familiak hazten jarraitzen du. Abantean!

HETELek beste ikastetxe elkartekide bat izango du 2019-2020 ikasturtean: Sopeña (Bilbo). Ikastetxe berriak bost heziketa ziklo ditu, eta turismoari lotutako zikloen sorta ekarriko du HETELera. Bestalde, beste hiru ikastetxe lagun izango ditu HETELek: Mariaren Lagundia (Bergara), Santa Maria Artagan (Bilbo) eta Xabier Ikastetxea (Portugalete). Lanbide Heziketako ikastetxe hauek kontuan hartuta, HETELek 25 ikastetxe elkartekide izango ditu, gehi 5 ikastetxe lagun. Guztien artean 36 lanbide arlo eskaintzen dituzte, eta Lanbide Heziketako 10.000 ikasle ari dira horietan ikasten.  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Bigarren Mobiliteach Summer School La Rochellen izan da!

Mobiliteach Summer School Erasmus+ proiektuak Lanbide Heziketako mugikortasunari buruzko uda eskola sortzea du helburutzat, gai honi dagozkion arlo ezberdinak lantzeko: kultura aniztasuna, kudeaketa administratiboa, antolaketa eta lantokiko prestakuntza atzerrian. Proiektu honen lehenengo urtean zehar Italia, Belgika, Eslovenia, Alemania, Portugal eta Euskadiko bazkideek, 2018ko ekaineko 25etik 29ra Bolonian (Italia) izan zen lehenengo Mobiliteach Summer School uda eskolako programa eta honi egokitutako materialak garatzeko lan egin genuen. Pasadan urtean jasotako feedbacka kontuan hartuta, uztailean bigarren MobiliTeach uda eskola antolatu dugu La Rochellen (Frantzia). HETELetik bi irakaslek parte hartu dute bigarren edizio honetan: Zulaibarreko Karmelo Usategi eta Egibideko Izaskun Arratibel. Tamara Rodriguezek, uda eskolako irakasle eta HETELen Nazioarteko proiektuen arduradunak “parte hartzaileen jarrera ona, motibazioa eta ekintza ezberdinetan izandako inplikazioa“ azpimarratu ditu. Bolonia eta La Rochelleko Mobiliteach Summer School hauen programa, materialak (eta argazki dibertigarri batzuk!) proiektuaren web gunean eskuragarri dituzue: https://mobiliteach.net/

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Atzerrian lan esperientzia bat izan nahi baduzu Global Training beketan izena eman dezakezu!

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, Basque Trade & Investment agentziaren bitartez, atzerrian praktikak egiteko “Global Training” izeneko beka-programa jarri du martxan. Programa horren bidez, Euskadiko gazteak atzerrira irtetea ahalbidetzen da. HETEL – Heziketa Teknikoko Elkarteak, Confebaskek, Txorierri politeknika ikastegia eta Adegik, 60 Global Training beka kudeatuko dituzte aurten, Goi mailako Lanbide Heziketako eta Unibertsitateko tituludunei zuzenduak. Beken iraupena 6 hilabetekoa izango da eta dotazio ekonomikoa 1.400€-koa izango da hilabetero. Aukeratutako bekadunak azaroan joango dira Alemania, Belgika, Brasil, Txile, ABE, Frantzia, Grezia, Herbehereak, Hungaria, India, Indonesia, Irlanda, Israel, Mexiko, Panama, Polonia, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errumania, Hego Amerika eta Sri Lanka…edo bestelako herrialdeetara Global Training beketan izena emateko epea uztailak 15etik irailak 13ra arte irekita egongo da (goizeko 12:00ak arte!) … Eman orain zure izena! Informazio gehiago: http://www.global-go.net Aurreko urteko Global Training bekadun batzuk beraien esperientzien berri ematen dute bideo honetan: https://youtu.be/Qfcamh-XpBQ  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETEL aitorpen garrantzitsu batekin saritua izan da

Uztailak 4an HETELek Alfonso X jakintsuaren orden zibilaren Ohore Plaka jaso zuen Isabel Celaá Hezkuntza Ministroaren eskutik. Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministroak, Isabel Celaak, aitorpen hauen banaketa ekitaldian “hezkuntza gizartearen petrolioa dela eta gizakien garapena, berdintasuna eta garapen ekonomikoa laguintzen dituela” azpimarratu zuen. Isabel Celaák ohore plaka eman dio HETEL elkarteari, Lanbide Heziketa hobetzeko egiten duen lana aitortuz, gazteen lan aukerak hobetzeko eta enpresen beharrei erantzuten duten proiektu berritzaileak abian jarriz.   Julen Elgetaren hitzetan “Alfonso X jakintsuaren orden zibilaren aitorpen honek HETELentzat Euskadiko Lanbide Heziketa hobetzeko egindako lanaren onarpena suposatzen du. HETEL hazten dagoen elkartea da, bai ikastetxe kopuruan eta baita lankidetzan, zerbitzuetan, ilusioan eta konpomisoan ere. Estatu mailako aitorpen hau jasotzeak gure gazteen prestakuntza eta enpleguarekin konprometitutako eragile garela bermatzen du eta Lanbide Heziketako erreferente moduan kokatzen gaitu”. Honen hitzetan “HETEL osatzen dugun pertsonak, lan ildo berriak, berrikuntza eta gure ikastetxe eta gazteentzako zerbitzu berriak bilatzen eta sortzen jarraituko dugu”. Azkenik, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako ministroari sari hau ematea eskertzen dio, gure lanari emandako bultzada goraipatuz.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Bizkaiko enpresen kontratazio beharrei erantzuna ematen

HETEL ikastetxeek aurreko urteetan sinatutako hitzarmenez gain, beste 15 akordio sinatu dituzte enpresen epe erdi eta epe luzerako kontratazio beharrizanei erantzuteko helburuarekin. Hitzarmen berriak honako enpresa hauekin sinatu dira: Talleres Estarta, SA GHI Hornos Industriales Novattia Desarrollos, SL MECET, SL Siban Peosa Nortubo Instalaciones Técnicas, SL OHL Servicios Ingesan Ormaurre, SL Curvados Quintin, SA P4Q Electronics, sl Proa Selection Cars, SL Talleres Mecánicos Sopuerta, SL Talleres Secarme, SL Sermain Mantenimiento Industrial, SL Ramon Valmar, SL bbk fundazioari gure esker ona luzatu nahi diogu proiektu honen bitartez enpresen kontratazio beharrizanei erantzuna ematea ahalbidetu bait digu, ikasleen enplegagarritasuna hobetzearekin batera. Abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Habian da Nazioarteko lantalde berria. Abantean!

V. Lanbide Heziketako Euskal Planean jasotzen den helburuetako bat “Lanbide Heziketako ikastetxeak Nazioarteko estrategiak garatu dezaten erraztea eta nazioarteko ekintza eta proiektuetan parte hartu dezaten sustatzea” da. HETE ikastetxeak, kalitatezko Lanbide Heziketaren zutabe legez, nazioarteko alorraren garrantziaz jabetu dira. Gure sareak ematen dituen aukeretaz baliatuz, esperientziak eta informazioa partekatzeko eta arlo honek planteatzen dituen erronkei lankidetzan erantzuteko helburuarekin, lantalde berria eratu da nazioarteko estrategia eta proiektuak lantzeko. Lantaldearen lehenengo bileran, datorren ikasturtetik aurrera helduko ditugun helburu eta jarduera-ildoak definitu dira. Mila esker parte hartu duzuen ikastetxeei. Hurrengo ikasturtean ekingo diogu lanari. Abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Adimen emozionala, gaitasun digitalak eta ekintzailetza

Aste honetan HETEL international Pescaran (Italia) izan du bilera EIDE Erasmus+ proiektuko kideekin. Proiektu honen helburua Lanbide Heziketako ikasleen ekintzailetza prestakuntza indartzea da, ikaslearen adimen emozionala eta gaitasun digitalak garatuz. Bilera honek bazkideak garatutako edukiak izan zituen hizpide. Material hauekin lanbide heziketako ikasleei zuzendutako online ikastaro bat osatuko da eta irakasle eta ikasleak ikastaro hori erabiltzeko manuala garatuko da, ikasgelan erabiltzeko bestelako ariketa batzuekin batera. Online ikastaroa irailean eskuragarri egongo da proiektuaren web gunean: http://www.eideproject.eu/

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Trokelgintzako adituen laugarren promozioa abian da

Gaur Poiteknika ikastegia Txorierrrin egingo den “Trokel diseinua eta fabrikazioa, xafla metalikozko piezak eskuratzeko” espezializazio ikastaroaren aurkezpen jardunaldia izan dugu. Jardunaldi honetan, 4 Lanbide Heziketako ikastetxetako (Txorierri, Maristak, Somorrostro eta Deustoko Salestarrak) 9 irakaslez osatutako lantaldeak espezializazio ikastaroaren planteamendua, edukiak eta metodologia azaldu du. Ondoren ikastetxeko instalazioak bisitatu dira. Parte hartzen duten 8 ikasleak momentu honetan enpresetan daude lanaldi osoan (Estampaciones Rubi, RPK, MB Tooling eta ITP) eta irailetik aurrera enpresako egonaldia Politeknika Ikastegia ikastetxeko ikastaroarekin partekatuko dute. Prestakuntza hau Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren, enpresen eta Bankia Fundazioaren laguntza jasotzen du. Zorte on guztioi! Abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Ekintzaile jokabidea Lanbide Heziketan barneratuta al dago?

Ekintzailetza Europar herrialde gehienetako Lanbide Heziketa zikloak barneratuta daukaten kontzeptua da. Euskal Herriaren kasuan “Enpresa eta ekimen sortzailea” goi mailako Lanbide Heziketa ziklo guztietan ematen den ikasgaia da. Hala ere, batez ere enpresa bat sortzeko eta kudeatzeko prozesua du ardatz moduan. Honetaz gain, ikasgai bakar batetik jokabide ekintzaileak sustatzea oso zaila da. Hau izan da CiTE (Confidence in Teaching Entrepreneurship) ekintzailetza Lanbide Heziketako kurrikulumetan nola barneratzen den ezagutzea helburutzat duen Erasmus+ proiektuaren abiapuntua. Honetarako Erresuma Batua, Espainia, Finlandia, Holanda, Frantzia, Portugal, Luxenburgo eta Estoniako materialak aztertuko ditugu, landuta ez dauden alderdietako materialak garatzeko asmoz. Egoera aztertzearen lehenengo fasea ia bukatuta, Finlandiako Tampere herrian bildu ginen bazkide guztiak, Erresuma Batuko College Partnership-ek koordinatuta. Bilera honetan, ekintzailetzan prestakuntza emango duen irakaslearen profil idealari buruz izan dugu eztabaida, profil hau garatzeko materialak sortzeko helburuarekin. Bilera honetan HETEL ikastetxeetako 2 irakasleren partaidetza izan genuen, Donostiako Nazaret zentrokoa eta Gasteizeko Egibidekoa, emaitza hauek lortzen lagunduko digutenak. Hurrengo hilabeteetan material hauetako edukiak landuko ditugu eta Durangon irailean izango dugu hurrengo bilera. Proiektuari buruzko informazioa web orrialde honetan jarraitu dezakezu: https://www.citeerasmus.com/

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

#LHaitzindariak kanpaina habian da. Abantean!

Gaur goizean egindako prentsaurrekoan, emakumeak ezarritako moldeak hautsi eta Lanbide Heziketa industriala egitea helburutzat duen #LHaitzindariak proiektua aurkeztu da. Ikasketa hauek egiten duten emakume kopurua %10a da, hau dela eta, HETELek, bbk babesle nagusi moduan eta Euskaltelen laguntzarekin, kanpaina hau habian jarri du. Kanpaina honetan HETEL ikastetxeetako 10 ikasle ohik parte hartu dute (Ainara Carreras, Ana María Sterciuc, Ane González, Edurne Fernández, Erika Domínguez, Leire García, Marta Vázquez, Nerea Oria, Noelia Tejerina eta Yaiza Guerra). Neska hauek heziketa ziklo industriala egin ondoren, beraien lanpostuetako esperientzia azaltzen digute. Mila esker guztiei proiektu hau ahalbidetzeagatik eta neska gazteei Euskadiko lanpostu industrial batzuen berri ematearren! Azkenik, Ana Villate, Carmen Arrazola, Garbiñe Biurrun eta Irati Astondoa eskertu nahi ditugu, beraien esperientzien berri ematearren eta beste emakume batzuk beraien istorio propioa idazteko erreferentzia izateagatik. Kanpainako materialak esteka honetan eskuragarri dituzue: https://hetel.eus/index.php/eu/aitzindariakfp

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta