HETEL

HETEL abantean Lituanian, Europako LHan gardentasun handiagoa lortu nahian

EURspace (www.eurspace.eu) Europar proiektuaren azken bilera Lituaniako Vilna hirian ospatu da. Bileran Portugalgo, Turkiako, Errumaniako eta Italiako kideak izan dira eta Herrialde hauetako 3-4 EQF mailako Sukaldaritza eta okintzako curriculuma konparatu da. Lan honen helburua Europa mailan ikasle eta irakasleen mugikortasuna eta gaitasunen aitorpena lortzea da, proiektu pilotu honetan, esandako arlo horretatik hasita.   Informazio gehiago web orrialdean edo facebookeko kontuan  https://www.facebook.com/eurspace/

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

GAIAk IKT SEKTOREAREN ETORKIZUNEKO ARLOAK ZEINTZUK DIREN AZALDU DIO HETEL IKASTETETXEETAKO IKASLE TALDE BATI

GAIAk, Elektronika eta Informazio teknologien industrien elkarteak, eta HETELek, Lanbide Heziketako ikastetxeen elkarteak, Salesianos Deusto ikastetxean jardunaldi bat antolatu dute ekainaren 5ean. Jardunaldi honen helburua, Telekomunikazio eta Informatika Sistemak zikloko bigarren mailan dauden ikasleei sektore honetako lan- hobiak zeintzuk diren azaltzea izan da. Ekimen honetan sektoreko enpresa batzuk ere parte hartu dute (Bilbomatika…). Hauek, bertaratu direnen pertsonei, momentu honetan dituzten langile beharrak eta enpresan sartzeko eskatzen dituzten konpetentziak azaldu dizkiete. Jardunaldi honetan hainbat HETEL abantean ikastetxeetako 60 ikaslek parte hartu dute (Zabalburu, Somorrostro, Salesianos Deusto, Egibide eta Maristak). Partaideen  balorazioa ona izan da. Eskerrik asko!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Lanbide Heziketan euskara sustatuz

Asier Requejo, Maristak ikastetxeko ikaslea, HETELen izan da Administrazio Kudeaketa erdi mailako zikloari dagokion Lan praktikak egiten (LP), martxotik ekainera arte. Lan Praktika hauen balorazioa oso ona izan da. HETELek euskara bultzatzeko daukan konpromisoarekin bat eginez, Asierren Lan Praktikak euskaraz ahalbidetu ditu. 

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELek hitzarmen bat sinatu du LKSrekin, bere ikasleek LH Duala egin dezaten

 HETELek eta LKS taldearen teknologia arloak hitzarmen bat sinatu dute; haren bidez, LKSk Lanbide Heziketako ikasleak kontratatuko ditu, urtebetez, Prestakuntza eta Ikaskuntza Modalitate Dualean oinarrituz. 2020. urtera arte iraungo duen hitzarmena HETELeko lehendakari Julen Elgetak eta LKSko Aholkularitza Teknologikoko zuzendari Jesús Dorronsorok sinatu dute. Hitzarmena ekainean jarriko da abian, HETELen informatika arloko (Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapenari eta Web Aplikazioen Garapenari dagozkion goi mailako zikloetako) hiru ikasle hasiko baitira LKSn lanean. Hiru ikasle horiek Bizkaiko ikastetxeetatik datoz (Lea Artibai, Zabalburu eta Somorrostro), eta LKSk Prestakuntza eta Ikaskuntza modalitatean kontratatuko ditu, urtebetez.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Gure LH Duala Europarekin partekatuz

Aste honetan, maiatzaren 22tik 26ra bitartean, Italiako, Errumaniako eta Turkiako irakasle talde bat izango dugu hemen Erasmus+ IMPROSK proiektuaren baitan. HETEL proiektu horretako kidea da eta taldearekin ikastetxeen esperientzia eta praktika egokiak partekatuko ditu Lanbide Heziketa Dualaren alorrean (lanpostuan emandako ikaskuntzan). 5 egun hauetan 14 irakaslez osatutako taldeak Durangoko Maristak, Goierri Eskola eta Zabalburu ikastetxea bisitatuko du ikaskuntza metodologia ezberdinak (erronken bidezko ikaskuntza eta ikaskuntza kolaboratiboa batez ere) eta lanpostuan emandako ikaskuntzaren kalitatea hobetzeko enpresekiko lankidetza azaltzeko helburuarekin.  Aldi berean Durangoko Maristak, Zulaibar, Mondragon eta UGLEko 5 irakasle Alemanian izango dira, bertako Lanbide Heziketako ikastetxeak enpresekin nola lan egiten duten ikusteko eta enpresetako tutoreak jasotzen duten prestakuntza ezagutzeko.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELetik ikastetxeen partaidetza eskertzen dugu LAIT europar proiektuaren logoa diseinatzeko lehiaketan

   HETELek lehiaketa bat egin du elkarteak buru duen LAIT europar proiektuaren logoa diseinatzeko. Teknikerren IK4ren eskutik, Erasmus+ programak finantzaturiko LAIT 4.0. proiektuaren bidez, HETELeko ikastetxeetako 7 irakaslek, Dundee and Angus College-eko (Eskoziako) 4 irakaslek, APRO Formazione-ko (Italiako) 4 irakaslek, SRC Kauno-ko (Lituaniako) 4 irakaslek eta ROC Da Vinci-ko (Holandako) 2 irakaslek beren ezagutza teknologikoak eguneratuko dituzte, enpresa txikiei eta ikasleei industria 4.0. delakoaren egokitze-prozesuan laguntzeko gai izateko.    Lehenik eta behin, gure ikastetxeen parte hartzea eskertu nahi dugu eta jasotako proposamenen kalitate handia azpimarratu. Mila esker lehiaketa honetan parte hartzearren!    Honetaz gain, Politeknika ikastegia Txorierri  ikastetxeko Igor Melgosa zoriondu nahi dugu lehiaketaren irabazlea izan delako. Zorionak!  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

2017 Zenbakitan

     

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

e-MOTIVE proiektua: emaitzak neurtzeko hirugarren bilera egin ostean lanean dihardugu

   Pasadan astean e-MOTIVE taldea Bruselan bildu zen. Momentu honetan proiektuaren azken fasean murgilduta gaude eta gure proiektuak izandako emaitza onak eta eragina baloratzen hasi gara: e-MOTIVE matrizean 87 erreferentzia lortu ditugu. Honek suposatzen du 87 herrialdetako Lanbide Heziketa programetako ikasketa-emaitzak ezagutzen ditugula, hau da, ikasleak egiten dakitena eta gai direna, 14 lanbide arlo, 11 Herrialde eta 46 Lanbide Heziketako ikastetxeei dagokiena. e-MOTIVE metodologia ia prest daukagu eta otsailaren erdialdean eskuragarri izango duzue Euskadiko 6 ikasle  eta Italiako 7k batera lan egin dute irakasleek proposatu duten erronka birtual bat gainditzeko: aerosorgailu bat diseinatzea. Emaitzak Euskadin aurkeztuko dituzte datorren astean. Egiten ari garen lana interes talde ezberdinen aurrean aurkeztu da (LH ikastetxeak, Euskaltel eta bestelako enpresak,…) eta e-MOTIVE metodologia beste arlo batzuetan (IKT, osasungintza…), beste herrialdeetako ikastetxe berriekin (Italia, España eta Danimarka) nola landu daitekeen prestatzen hasiak gara Ondorengo pausuak: Proiektuan lanean dauden Italiako ikasle eta irakasleak Euskadira datoz datorren astean e-MOTIVE manuala idaztea, metodologia hau ezartzeko lagungarriak izan daitezkeen tresna praktikoak gehituz Emaitzen matrizean 200 erreferentzia lortzen saiatzea Ekitaldiak antolatzea Euskadi, Italia eta Belgikan Jarraitu egizu gure pista!  http://e-motive.vet/

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETEL Abantean LH inklusibo baten alde

   INCLUSIVE VET Erasmus+ europar proiektuaren laugarren bilera Alemaniako Dresden hiran izan da. Bilera honetan, irakasle batek bere ikastetxean hezkuntza inklusiboari dagokion estrategia garatu eta ezarri ahal izateko beharko lituzkeen gaitasunak izan ditugu eztabaidagai.   Otxarkoaga ikastetxeko heziketa zikloetako koordinatzailea den Sonia Bilbao bilera honetan izan da Tamara Rodriguezekin batera. Ikastetxe honek hezkuntza eta gizarte inclusibo  baten alde egiten duen lana nabarmena da, ikasketetan zailtasunak dituzten pertsonei arreta berezia jartzen dietelarik. Eskola honetako langileak prestakuntza berezia jasotzen dute helburu hauek bete ahal izateko, eta ikastetxeren praktika egokiak proiektu honetako kideekin partekatu nahi izan ditugu. Sonia eta Otxarkoaga ikastetxearen konpromisoa nabarmendu nahi dugu. Eskerrik asko!    Proiektuaren gaineko informazioa web orrialde honetan daukazu eskuragarri:  www.inclusive-vet.eu  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELek enpleguarekin duen konpromisoa indartzen du… Abantean!

   Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak HETELen ekintza batzuk finantzatzen ditu, 30 urtez beherako gazteen enplegagarritasuna sustatzeko programaren esparruan.                 Lehen mailako ikasketak amaitu gabe edo DBHko, Batxilergoko edo Oinarrizko LHko ziurtagiriaduten eta langabezian dauden gazteak gizarteratzeko programa. ·         Fabrikazio mekanikoa(Durango / Zulaibar / Otxarkoagako Maristak ikastetxeak): 245 ordu. ·         Promozio komertziala eta salmentak(Somorrostro ikastetxea): 260 ordu.                       Ekintza hauek kontratatzeko konpromisoa dute.   Langabezian dauden eta kualifikazioa (erdi edo goi mailako LHko titulazioa edo unibertsitate titulua) duten gazteak gizarteratzeko programa.   PRESTAKUNTZA EKINTZA EMATEN DUEN LANBIDE HEZIKETAKO ZENTROA PRESTAKUNTZA EKINTZA ORDUAK       ZABALBURU “Antolaketa gaitasunak:berrikuntza eta sormena lantokian” 20 “Antolaketa gaitasunak:berrikuntza eta sormena lantokian” 20 Ekimena eta ekintzailetza 20 Ekimena eta ekintzailetza 20       TXORIERRI Cad 3Dri buruzko ikastaroa, Catia erabiliz 45 Solidworks ikastaroa 45       MARISTAK AUTOCAD 45 CATIA V5 45       ZULAIBAR Catia 45 Heidenhain ordenagailu bidezko zenbakizko kontrola 45       DEUSTUKO SALESIARRAK  NX 9.0.Hastapenak 45  NX 9.0.Aurreratua 45  EPLAN P8.Eskema elektrikoen diseinua (oinarrizkoa) 45  EPLAN P8.Eskema elektrikoen diseinua (aurreratua) 45       SAN VIATOR Motozikleten mekanika (motorrak, karburazioa eta injekzioa) 45 Motozikleten mekanika (hozketa, transmisioa, pizketa, ihesa eta balaztak) 45 Motozikleten mekanika (xasisa, gurpilak, sistema elektrikoa eta esekidura) 45       OTXARKOAGA Edozein hozgarri fluoratuko karga duten hozte sistemak dituzten ekipoak manipulatzeko ikastaro osagarria 30 Legionelosia (txartelarekin) 30 Komunikazio zelulak 45 Automobilei buruzko adituen txostena 45 Soldadura altzairu herdoilgaitzarekin 45       SOMORROSTRO Ekintzailetza trebetasunak 20 Segurtasun koordinatzailea eraikuntza lanetan 45 Industria instalazioen 3D diseinua, AVEVA PDMS erabiliz 45 TEKLA Structure 45       INDAUTXUKO KIMIKA ETA ELEKTRONIKA ESKOLA Aplikazioak Arduino mikrokontrolagailuekin:kontrol automatikoak egitea, sentsoreak, eragingailuak eta robotak erabiliz 45 Odol ateratzeari eta diagnostiko klinikoak egiteko mikroskopia elektronikoari buruzko ikastaroa 45 Genetika klinikoko oinarrizko kontzeptuei buruzko ikastaroa 45 Bioinformatika 45       Izena emateko, bidali mezu elektroniko bat helbide honetara: foc@otxarkoaga.net  Adierazi zure lehentasunak.   Harremanetan jarriko gara zurekin.   Ez atzeratu… zenbait ikastaro hastear daude      

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta