Skip to main content

HETEL

HETELek Gipuzkoako enpresetan LH dualeko ikasleak buru izan duten programa pilotuaren ondorioak aurkeztu ditu

HETELen “LH dualaren bidez Gipuzkoako enpresetan berrikuntza-ekosistema hobetzeko ikerketa-proiektuaren” ondorioak aurkeztu dira. Proiektu horrek Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuaren laguntza izan du. Online jardunaldia izan da, eta lurralde horretako 25 erakunde eta enpresa inguruk parte hartu dute. Proiektuaren helburua Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetan erabiltzen den metodologia enpresetara hurbiltzea izan da, berrikuntza-prozesuetan lagun dezakeelakoan. Proiektu pilotuan Gipuzkoako HETELeko ikastetxetako 9 enpresak eta Lanbide Heziketako 9 ikaslek hartu dute parte (horietatik lau emakumeak izan dira), eta horietako bakoitzak erantzun behar izan dio prestakuntza duala egiten ari ziren enpresen benetako erronkari: Atten2-Advance monitoring technologies; RN Mecanizados, Ikaslan Fundazioa, Electricidad Industrial Loatzo, orialki, Thyssenkrupp Elevator Manufacturing, Jegan, Fagor Automation eta Fundazión Matia. Esperientziaren balorazioa, bai ikasleen aldetik, bai enpresen aldetik, oso positiboa izan da, eta ondorioen artean nabarmentzen da Dualeko ikasleen rola indartzea ahalbidetu duela, rol aktiboagoa eta erantzukizun handiagokoa emanez, ETHAZI metodologiak planteatutako erronkak konpontzeko duen eraginkortasuna erakutsi duela eta zeharkako gaitasunen garrantzia berretsi duela.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETEL eta Maristak Durango Robotikako eta Zibersegurtasuneko espezializazio programak aurkeztu dizkieta Dual Ecosystems proiektuko bazkideei

Dual Ecosystems Erasmus+ KA2 proiektua da, ENGIM Lombardiak (Italia) koordinatzen duena, Lanbide Heziketako zentroek eta enpresek lanbide-heziketa elkarrekin diseinatzeko eta emateko jardunbide egokiak trukatzeko helburuarekin. Ikasketa-bisiten bidez, hainbat herrialdetako (Alemania, Italia, Euskal Herria eta Ipar Irlanda) hezkuntza-erakundeek beren ekosistema sozioekonomikoarekin nola lan egiten duten ikasiko dugu, Lanbide Heziketaren kalitatea hobetzeko. Italiako gure bazkideek online egindako bisiten ondoren, Euskadiren txanda izan da. Maristak ikastetxeak eta HETEL elkarteak ikastetxearen tour birtual bat antolatu genuen, eta gure bazkideekin partekatu genuen robotika eta zibersegurtasuneko espezializazio-programak enpresarekin batera diseinatzen eta ematen izandako esperientzia, jarraitzen dugun prozesua, erabiltzen dugun ikaskuntza-metodologia eta enpresek eta ikasleek prestakuntza-programa mota horien eragin positiboari buruz duten ikuspegia aurkeztuz.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELek orientazio-prozesua errazten du familien txokoa FP Orientazioa atariarekin

HETELen atari bat sortu dugu Lanbide Heziketari eta gazteei eta haien familiei erabakiak hartzeko prozesua errazteko ibilbideei buruzko informazio erraza emateko. Badakigu zenbat informazio dagoen, eta, horregatik, orientazioa errazteko gure ustez garrantzitsuena den informazioa erakusten saiatu gara. Orientatzaileek positiboki baloratu dute tresna hori. HETELetik eskertzen dugu Dualiza Bankiak eta LH enpresak ekimen honi emandako laguntza. Abantean! http://www.familientxokoafporientazioa.eus

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Atzerrian lan esperientzia bat izan nahi baduzu Global Training beketan izena eman dezakezu!

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurune Sailak, Basque Trade & Investment agentziaren bitartez, atzerrian praktikak egiteko “Global Training” izeneko beka-programa jarri du martxan. Programa horren bidez, Euskadiko gazteak atzerrira irtetea ahalbidetzen da. HETEL – Heziketa Teknikoko Elkarteak, Confebaskek, Txorierri politeknika ikastegia eta Adegik, 75 Global Training beka kudeatuko dituzte aurten, Goi mailako Lanbide Heziketako eta Unibertsitateko tituludunei zuzenduak. Beken iraupena 6 hilabetekoa izango da eta dotazio ekonomikoa 1.500€-koa izango da hilabetero (beka gordina). Aukeratutako bekadunak azaroan joango dira Alemania, Belgika, Brasil, Txile, ABE, Frantzia, Grezia, Herbehereak, Finlandia, Indonesia, Irlanda, Mexiko, Polonia, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errumania, Hego Amerika…edo bestelako herrialdeetara Global Training beketan izena emateko epea ekainak 14tik irailak 16ra arte irekita egongo da. Ekainak 14ean lan eskaintzak publikatuko ditugu izena eman ahal izateko. Adi egon!! Informazio gehiago: http://www.global-go.net Aurreko urteetako Global Training bekadun batzuk beraien esperientzien berri ematen dute bideo honetan: https://youtu.be/Qfcamh-XpBQ  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Arrakastaz amaitu da trokelgintzako espezializazioaren bosgarren promozioa

Pieza metalikoa lortzeko trokelen diseinu eta fabrikazio espezializazioaren azken edizioan Aketza Cuesta, Mikel Garcia, Ruben Sollano, Erik Gonzalez eta Aitor Dos Santos ikasleek parte hartu dute. Horiek guztiek arrakastaz bete dituzte programa honen helburuak eta ikaskuntzaren emaitzak, Somek, ESS group, Forging Steel eta New Fepa enpresetan dual modalitatean egin delarik. Zehazki, aurten, ikasleek New Fepa enpresak planteatutako erronkari aurre egin behar izan diote: aurrez bezeroarekin adostutako zenbakizko definizio baten forjaketarako molde bat diseinatu eta egin dute (4 elementuz osatua). Politeknika Txorierri, Maristak Durango eta Somorrostro ikastetxeetako irakasleek lagundu dute prestakuntza-prozesu horretan, eta fase hauek bete dituzte: diseinua, programazioa, fabrikazioa, doikuntza, trokela muntatzea eta prest jartzea, pieza lortzea eta neurketa. Eskerrik asko espezializazio-programa hau abian jartzea eta gauzatzea ahalbidetu duten erakunde eta pertsona guztiei! Abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Zorionak LKS Next – APP lehiaketa irabazi duen Zabalburu ikastetxeko ikasle taldeari

HETELek, LKS Next enpresarekin batera, ikasketa digitalak sustatzeko, batez ere emakumeen artean, abian jarri duen APP lehiaketaren saria banatu da gaur Zabalburu ikastetxean. Saria ikastetxe horretako ikasleak diren Kevin Nuñez, Unai Garrido eta Asier Ruizek diseinatu duten aplikazioak irabazi du. Epaimahaia Jesuitak Indautxu ikastetxeko batxilergoko ikasle talde bat izan da, eta beraiek finkatu dituzten balorazio irizpideen artean genero ikuspegia egon da. HETEL eta LKS Next enpresako arduradunek Zabalburu, Politeknika Txorierri eta Maristak Durango ikastetxeetako ikasleek proposamenak aurkeztu ahal izateko egindako lana, konpromisoa eta ilusioa azpimarratu dituzte. Honetaz gain, Jesuitak Indautxuko ikasleek pozik hartu zuten epaimahai izateko proposamena eta beraien lana seriotasun osoz bete dute. Bukatzeko, LKS enpresa eskertu nahi dugu, HETELen proiektua babestearren. Mila esker guztioi eta ea denon artean ikasketa digitalei bultzada bat emateko gai garen! Abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

LH dualeko ikasleen talentuari balioa emanez. Abantean!

Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetzari esker, berrikuntza-ekosistema ikertzeko eta hobetzeko proiektuan aurrera egin dugu, HETEL ikastetxeetako LH dualeko ikasleen talentuari eta Gipuzkoako enpresa-sareko langileen giza potentzialari balioa emateko. HETEL Gipuzkoa buru duen esperientzia pilotu horri esker, ikasleek, LH dualeko tutoreekin lankidetzan, hainbat proiektu garatu dituzte enpresetan eguneroko zailtasun txikiei erantzuteko. Esperientzia horren bidez, LHko ikasgeletako ETHAZI metodologia enpresetara eraman da, enpresen balio-katearen beharrak erronken bidez konpontzeko formula gisa. Abantean! Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako proiektua

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Turkiako Samsun herriko “ATAKUM ANADOLU IMAM HATIP LISESI” Ikastetxeari bisita

HETELen mugikortasun-beka bati esker, San Viator ikastetxeko goi-mailako Lanbide Heziketako irakasleak Turkian izan ziren bisitan, eskola-uzteari eta hari aurre egiteko moduei buruzko esperientziak trukatzeko eta partekatzeko. Ikastetxeak baditu porrotetik datozen ikasleak, eta batzuk goi-mailako mailara iristea lortu dute. Asmoa berdinen arteko orientazio-sail bat sortzea da, aldez aurretik bizi-esperientzia hori duten goi-mailako ikasleak tutoreak izan daitezen. Turkiako ikastetxeak esperientzia handia du bere orientazio-sailean eta eskola-porrotari arrakastaz aurre egiten.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Prestakuntza birtualeko praktika onak ezagutzen Erresuma Batuan

Juanjo Igarzabal eta Jorge Mancisidor Goierri eskolako irakasleek Virtual College Ikastetxea bisitatu dute Ilkleyn (Erresuma Batua), HETELen Erasmus plus mugikortasun-beka bati esker, eskualdeko enpresei online ikastaroak eskaintzeko aukeran aurrera egiteko. Bisitaren helburua euren klase birtualetan erabiltzen diten metodologia aztertzea izan da, baita Goierri eskolako aurrez aurreko ezagutza birtualera eramateko moduak aztertzea ere.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Vamia eta Somorrostro ikastetxearen arteko lankidetza sendotuz

Ekainaren 3an HETELen Erasmus beka bati esker Vaasako Vamia ikastetxea bisitatu ahal izan nuen, Finlandian. Han Clausekin (Study counsellor) elkartu nintzen eta lan-metodologiei, ikasgeletako aurrerapen teknologikoei eta mugikortasunei buruzko informazioa partekatu genuen. Bileraren ostean, ile-apainketa eta estetika tailerra bisitatu genuen. Ondoren, Maltako ikasleek eta bertako irakasleek automobilgintzako tailerretara egiten zuten bisitarekin bat egin nuen, Clausek kontatu zidana praktikan ikusteko. Hurrengo egunean, ostalaritza-instalazioetatik ibilbide bat egin genuen, eta ikasleak trukatzeko aukeraz hitz egin genuen. Gainera, atzerriko ikasleek ostatu hartzen duten egoitza bisitatu nuen. Bisita oso emankorra izan zen, lan egiteko eta eskolak emateko modu desberdinak ikusi bainituen. Gainera, praktiketako ikasleak trukatzeko akordio batera iritsi ginen. Abantean!  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta