HETEL

#erasmusplus ikasleak bisitatu ditugu Bulgarian

Joan den astean Bulgariara joan ginen gure ikasleak bisitatzera atzerrian egiten dituzten praktiken azken txanpan. Haien enpresetan eta ostatuan bisita egin genien,# Erasmus esperientziaren kalitatea zuzenean baloratzeko. Gure bazkideen bitartez, beste enpresa batzuekin biltzeko aukera izan genuen, lankidetza posibleen bideragarritasuna aztertzeko, eta enbaxadaren gonbidapen batera joan ginen, hezkuntza sailarekin hitz egiteko eta, horrela, etorkizunerako zubiak eraikitzeko. Abantean!

Estoniako energia-eraginkortasuneko esperientziak ezagutzen

Maristak Zalla eta María Inmaculada ikastetxeetako irakasleek hainbat bisita egin dituzte Estonian, HETEL partzuergoak kudeatutako Erasmus+ programari esker. Zehazki, honako hauek bisitatu  dira: – Viimsi Gaztelekua, Estoniako gobernuak gomendatua. Bertan, gazteentzako aukerak sortzen dira eta tokiko eta nazioarteko proiektuetan parte hartzen laguntzen zaie. – Parnumaa Vocational Education Centre Lanbide Heziketako ikastetxea. Lanbide Heziketako ikastetxe handi bat da, eta 1100 ikasle baino gehiago ditu. Bertan, Estoniako hezkuntza-sistema eta lanbide-prestakuntzako sistema hobeto ezagutzeko aukera izan dute (praktikak, metodologia, tailerrak…). – Tallingo Udalean hainbat bilera egin zituzten, bata eraginkortasun energetikoan zentratua (plastikoen birziklapena, bateriak, auto elektrikoak, eguzki-energia, eraikin eraginkorrak…) eta bestea eraikuntza adimendunari buruzkoa. Azken honetan, hiriko eraikin asko 2030a baino lehen berritzeko planen berri eman zieten.

Turinen inklusio alorreko praktika egokiak ezagutzen

HETELen #Erasmusplus beka bati esker, Otxarkoaga Prestakuntza ikastetxeko irakasleek Lanbide Heziketako hainbat ikastetxe bisitatu dituzte Turinen (Italia) maiatzaren 21etik 25era. Ikastetxe horietan, ikasle etorkinei buruzko hezkuntza-teknikak aztertu dira, eta dibertsitate funtzionala duten ikasleekin nolako lana egiten duten Italiako Lanbide Heziketako sisteman.

HETELek Gipuzkoako 30 enpresa ingururen behar digitalak aztertu ditu irakasleak eta ikasleak gaitasun horietan prestatzeko

2025-2026 ikasturtean, “Ekoizpen-sektoreei aplikatutako digitalizazioa” derrigorrezko irakasgai berria izango da Euskal Lanbide Heziketan, nahiz eta Gipuzkoako HETELen ikastetxetan, proba pilotu gisa, 2024-2025 ikasturteko erronken parte gisa integratu nahi duten bi ziklotan: Administrazioa eta Finantzak eta Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa. Gainera, etorkizuneko irakasgai honen edukiak euskal enpresen beharretara, kasu honetan Gipuzkoarrak,  gehiago doitzeko asmoz, HETELek, Gaiaren eskutik (Euskadiko Jakintza industrien eta Teknologia aplikatuen Elkartea), hogeita hamar bat enpresaren egoera ezagutu nahi izan du digitalizazioaren alorrean, baita arlo horrekin lotutako gaitasunen beharrak lanpostu ezberdinetan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikoko departamentuaren laguntzarekin egindako “Talentu digitala landuz Lanbide Heziketako erronka digitalari aurre egiteko” izeneko txostenean jaso dituenak. Proba pilotu honetan, Administrazio eta Finantzetako eta Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko zikloetako lanpostuetako behar digitalak ezagutu dira. Eta familia horiek ematen dituzten ikastetxeak izan dira enpresekin elkarrizketatu direnak ziklo horietako ikasleek beren lanpostuen etorkizunari hobeto heltzeko garatu beharko lituzketen gaitasun digitalak antzemateko, irakasleak aldez aurretik horretarako prestatuz. Gaitasun digitalei buruzko txostena egin ondoren, prestakuntza-ziklo horietako irakasleentzako 30 orduko prestakuntza zehaztu da. Prestakuntza hori hainbat adituk eman dute, zeharkako gaitasun horiek ikastetxeen erronketan integratzeko bidean aurrera egin dezaten. Bi prestakuntza desberdin izan dira, profil horiek behar dituzten gaitasunak ere desberdinak baitira, baina, oro har, bi zikloek adimen artifiziala, zibersegurtasuna, bussines intelligence, errealitate areagotua edo datu-baseak bezalako gaiak jorratu dituzte. Azkenik, ikastetxeen arteko gogoeta saioa antolatu da hurrengo ikasturtean pausuak ematen hasteko.

PRODUKTU FARMAZEUTIKOAK, BIOTEKNOLOGIKOAK ETA ANTZEKOAK FABRIKATZEA

  Produktu farmazeutikoak, bioteknologikoak eta antzekoak fabrikatzea PRESTAKUNTZA-PLANA 1 Modulua. Produktu farmazeutikoak, bioteknologikoak eta antzekoak fabrikatzeko antolamendu- eta kudeaketa-lana. 2 Modulua. Produktu farmazeutikoen, bioteknologikoen eta antzekoen kalitate-kontrola. 3 Moduloa. Industria farmazeutikoaren, bioteknologikoaren eta antzekoen eragiketak. 4 Moduloa: Bioteknologiako printzipioak. 5 Moduloa: Industria farmazeutikoaren, bioteknologikoaren eta antzekoen segurtasuna. 6 Moduloa. IIndustria farmazeutikoaren, bioteknologikoaren eta antzekoen arlo eta zerbitzu laguntzaileak. 7 Moduloa. Produkzio bioteknologikoko teknikak. 8 Moduloa. Produkzio farmazeutikoko eta antzeko produkzioetako teknikak. 9 Moduloa: Industria farmazeutikoaren, bioteknologikoaren eta antzekoen araudia eta kontrola. 10 Moduloa:Produktu farmazeutikoak, bioteknologikoak eta antzekoak egokitzea eta biltegiratzea. 11 Moduloa: Prozesu-industrietako mantentze elektromekanikoa. 12 Moduloa: Produktu farmazeutikoak, bioteknologikoak eta antzekoak fabrikatzeko modulu arteko proiektua. 13 Moduloa: Ingeles profesionala 14 Moduloa: Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa  15 Modulua: Produkzio-sistemari aplikatutako jasangarritasuna. 16 Modulua: Enplegurako ibilbide pertsonala I 17 Modulua: Enplegurako ibilbide pertsonala II. (63 o.) LORTUTAKO GAITASUNAK – Maila beheragoko edo kualifikazio gutxiagoko teknikarien lana antolatu eta zuzentzea– Kalitatearen kontrol-planak interpretatzea, produktu kimikoak edo janariak aztertzeko– Hainbat entsegu eta azterketa burutzea, teknika berriak eta kalitate kontrola aplikatuz– Materiala eta aparatuak erabiltzea, funtzionamendua zaintzea eta mantentze lanak ziurtatzea– Azterketa-metodoen ikuspegi integratua izatea, produkzio-prozesuko faseetan zehar.– Aldaketa teknikoak, lanekoak eta ekonomikoak direla eta, sortutako lan egoera berrietara egokitzea– Teknika berriak puntu puntuan jartzen parte hartu eta hobekuntzak eta segurtasuna proposatzea– Lan talde baten jarraipena eta antolakuntza funtzioak egitea– Taldekideekin harreman onak mantentzea– Laneko aginduak eta egindako proben emaitza prezisio osoz ematea– Norbere edo besteren jarrerak eragindako arazoak konpondu eta horiei buruzko erabakiak hartzea, norberari dagokion heinean ZIKLOAREN IRTENBIDEAK Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu: • Produktu kimikoak fabrikatzeko eta egokitzeko makinen operadoreen arduraduna. • Produkzio-arloko gainbegiratzailea. • Egokitzeko arloko gainbegiratzailea. • Plangintza-arloko gainbegiratzailea. • Arloko koordinatzailea. • Erreaktoreko/biorreaktoreko taldeburua. • Kontrol-teknikaria. • Biltegiko koordinatzailea. • Fabrikazio-arduraduna. • Produktu bioteknologikoak erauzteko eta arazteko prozesuetako taldeburua. • Bioteknologiako areto zuriko taldeburua. • Prozesu-arloko eta bioteknologia-zerbitzuko gainbegiratzailea. • Prozesu bioteknologikoetako segurtasun-gainbegiratzailea. Ikasten jarrai dezakezu, eta ikasketa hauek egin: • Lanbide-espezializazioko ikastaroak. • Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita. • Unibertsitate-ikasketak, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita. CENTROS Gurutze Gorria, Bilbao •GOI MAILAKO ZIKLOA

OSASUN LARRIALDIAK

  Osasun Larrialdiak PRESTAKUNTZA-PLANA 1. Modulua Oinarrizko anatomofisiologia eta patologia 2. Modulua Laguntza psikologikoa larrialdi egoeretan 3. Modulua Osasun-laguntza berezia larrialdi egoeretan 4. Modulua Hasierako osasun-laguntza larrialdi egoeretan 5. Modulua Osasun zuzkidura 6. Modulua Osasun logistika larrialdietan 7. Modulua Pazienteak ebakuatu eta lekualdatzea 8. Modulua Telelarrialdiak 9. Modulua Larrialdi planak eta aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak 10. Modulua Ibilgailuaren mekanikako mententze lan prebentiboak 11. Modulua Ingeles profesionala 12. Modulua Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa  13 Modulua Produkzio-sistemari aplikatutako jasangarritasuna.14 Modulua Enplegurako ibilbide pertsonala I.15 Modulua Enplegurako ibilbide pertsonala II16 Modulua Modulu arteko proiektua. LORTUTAKO GAITASUNAK Mobilizazio eta ibilgeketa egokiko teknika erabili gaixo/kaltetua alde egiteko Ukiturikoak laguntza psikologikoa ematea Bici-sosteguaren prestaketa lortzea baharrezkoa da erizaintza eta osasun langileen laguntzaren bidez Ekipamenduen erabilera basikoa egiaztatzea Materiales izakinak kontrolatzea Hondamen eta larrialadi taldeko logistikan parte hartzea ZIKLOAREN IRTENBIDEAK Lan eremuan: Osasun-garraioko Teknikoa. Osasun-larrialdikoko Teknikoa. Telelaguntzako Operadorea. Larrialdiak eta Premialdizko zentruetan koordinatzen duen Operadorea. Goi-mailako ikasketak: • Lanbide-espezializazioko ikastaroak. • Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita. • Unibertsitate-ikasketak, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita. IKASTETXEAK Gurutze Gorria, Bilbao • ERDI MAILA ZIKLOA

DIETETIKA

  Dietetika PRESTAKUNTZA-PLANA 1. Modulua Agindutako lana antolatu eta kudeatzea 2. Modulua Elikadura orekatua 3. Modulua Dietetoterapia 4. Modulua Janarien kontrola 5. Modulua Mikrobiologia eta janari higienea 6. Modulua Osasun heziketa eta osasun sustapena 7. Modulua Fisiopatologia, dietetikan aplikatua 8. Modulua Laneko harremanak (R.E.T./L.H.) 9. Modulua Heziketa eta lan orientabideak (F.O.L./L.P.O.) 10. Modulua Kalitatea eta etengabeko hobekuntza (C.M.C./K.E.H.) 11. Modulua Prestakuntza lantokietan (F.C.T./P.L.) LORTUTAKO GAITASUNAK Herritarren elikagai beharrak identifikatzea Pertsona eta talde jakinentzat egokitutako dietak prestatzea Janarien kalitatea, osasuna eta higienea zehaztea Janarien manipulazioa kontrolatzea ZIKLOAREN IRTENBIDEAK Lan eremuan: Osasun zentroak, Eskoletako jantokiak, Egoitzak….. Goi-mailako ikasketak: • Lanbide-espezializazioko ikastaroak. • Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita. • Unibertsitate-ikasketak, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita. IKASTETXEAK Gurutze Gorria, Bilbao Gainberri, Tolosa • GOI MAILAKO ZIKLOA

Gurutze Gorria

C/ José María Olabarri, 6 48001 Bilbao 94 424 76 14 iranzu@cruzroja.es https://www2.cruzroja.es/web/cruzroja/formate/fp/bizkaia ERDI MAILA: o Erizaintzako zaintza osagarriak o Osasaun-larrialdietako teknikaria o Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta GOI MAILA: o Laborategi kliniko eta biomedikoa o Produktu farmazeutikoak, bioteknologikoak eta antzekoak fabrikatzea o Dietetika o Gizarteratzea ESPEZIALIZAZIO IKASTAROA: o Zelula kultiboak    

Argitaratua
Eskolak gisa sailkatuta etiketatu da

Estetika eta Edergintza

 Estetika eta Edergintza PRESTAKUNTZA-PLANA 1. Modulua Aurpegiko eta gorputzeko higiene teknikak 2. Modulua Makillajea 3. Modulua Depilazio mekanikoa eta dekolorazioa 4. Modulua Esku eta oinetako estética 5. Modulua Azazkal artifizialeko teknikak 6. Modulua Analisi estetikoa 7. Modulua Kabina estetikoko jarduerak 8. Modulua Gorputz irudia eta ohitura osasuntsuak 9. Modulua Estetika eta edergintzarako cosmetología 10. Modulua Lurringintza eta kosmetika naturala 11. Modulua Irudi pertsonaleko marketina eta palmenta 12. Modulua Ingeles profesionala 13. Modulua Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa (EM)14 Modulua Produkzio-sistemari aplikatutako jasangarritasuna.15 Modulua Enplegurako ibilbide pertsonala I16 Modulua Enplegurako ibilbide pertsonala II17 Modulua Modulu arteko proiektua. ESKURATUTAKO GAITASUNAK Ilea tresna mekanikoekin moztea edo produktu egokiekin margotzea, beti ere bezeroaren ezaugarriak kontuan hartuta. Aurpegiko eta gorputzeko higienean estetika teknikak hautatu eta aplikatu, behar direnteknika baliabideak erabiliz, betiere bezeroaren ezaugarriak kontuan hartuta. Bezeroaren aurpegia eta gorputza makillatzeko behar diren lan teknikoak egitea, betiere bezero aren premiak eta eskaerak kontuan hartuta eta behar diren optika zuzenketak eginez, egitura eta koloreezberdineko produktu kosmetiko apaingarriak hautatuz, nahasiz eta aplikatuz. Lortu nahi diren ondorioak lortzeko, tresnak behar bezala erabiliko dira. Bezeroaren eskuak eta oinak behar bezala zaintzea, eta azazkalak bezeroaren ezaugarri anatomiko-fisiologikoak eta eskaerak kontuan hartuta mrgotzea. Azazkeletan protesiakjartzea eta lantzea, eta protesiak nahi den adina denbora baldintza hobezinetan edukitzeko behar diren lan teknikoak egitea. Apaindurarekin zerikusia duten produktuak, tresnak eta aparatuak aholkatu eta saltzen dituen enpresa edo apaindegi bat jartzea, kudeatzea, antolatzea eta errentagarri bihurtzea, betiere indarrean dagoen legezko xedapenak beteta eta jarduerak planifikatuta. ZIKLOAREN IRTENBIDEAK Lan-eremua: Norbere estetika enpresa sortzea eta kudeatzea. Apaindegian edo beste lan eremu batean estetizista. Norbere irudirako aparatu, produktu eta tresnen saltoki bat sortzea eta kudeatzea. Estetikako aparatu, produktu eta tresnen merkataritza agente. Platoko (telebista, argazkigintza) makillatzaile. Estetika medizinako zentroetako, bainu etxeetako eta gimnasioetako estetizista. IKASTETXEAK Mendibil Formación • ERDI MAILA

HETEL – LKS Gelaren bigarren edizioa

HETELek indartu egiten du LKS Next enpresarekin duen lankidetza, HETELen informatikako heziketa-zikloetako ikasleen gaitasun teknikoak eta zeharkakoak hobetzeko, sektore digitalaren erronkei eraginkortasunez heltze aldera. Ildo horretan, gaur goizean, Somorrostro ikastetxean, Euskal LHko lehen enpresa-gelaren bigarren edizioa inauguratu da, unibertsitate jakin batzuetan urteak funtzionamenduan daramatzan eredua egokituz, baina eredu hori demokratizatuz, unibertsitatean gertatu ohi den bezala, eskola edo fakultate bateko ikasleentzat ez ezik, HETEL ikastetxe-sare osoko informatikako ikasleentzat eskuragarri izan dadin. Gaur abian jarritako bigarren edizio honetan, LKS Next enpresak goi-mailako zikloko lehen mailako  ikasle-talde bat hautatu du, eta ikasturte amaierara arte 128 ordu emango dituzte LKS Next proiektuetarako, enpresa horretako profesionalek tutorizatuta. Lehen fase hori amaitu ondoren, eta datorren ikasturtetik aurrera, hautatutako pertsonek eskolako klaseak eta LKS Next-eko egonaldia konbinatuko dituzte, beren prestakuntza dualaren zati gisa. HETELen asmoa eredu hori etorkizuneko sektore eta enpresa estrategiko gehiagotara hedatzea da, kalitatezko Lanbide Heziketarekiko interesa erakuts dezaten. Abantean!